You are on page 1of 6

Euskal emakume idazleei buruzko ikerketa txiki bat eginen duzue.

Beheko zerrendatxoan zortzi euskal emakume idazleen izenak dituzu eta taula betetzeko www.armiarma.com Interneteko helbidera jo eta behar duzun informazioa bilatu. Zorte on! Noiz jaio zen? Bizenta Mogel Marijane Minaberri Arantxa Urretabizkaia Nongoa da? Generoa Liburuak

Laura Mintegi Mariasun Landa Itxaro Borda Eider Rodrigez Amaia Iturbide

Ea oraingoan gai zaren hurrengo ariketa egiten. Horretarako, emakume idazleen argazkiak izenekin ezkondu behar dituzu. Animo! 1 Bizenta Mogel . 2 Marijane . Minaberri 3 Arantxa . Urretabizkaia 4 Laura Mintegi . 5 Mariasun . Landa 6 Itxaro Borda . 7 . 8 . Eider Rodrigez Amaia Iturbide

A .

C .

E .

G .

B .

D .

F .

H .

Ea oraingoan asmatzen duzun norenak diren hurrengo testu hauek:

1.
Gure poeten artean agertu beharrekotzat har dezakegu eguzkia, agertu errazekotzat bainoago. Eguzkiak, ilargiaren labe bereko opil horrek, balio neurtezina dauka poeta errotsuentzat. Poeta errotsuengan tradizio eta herri jakintzaren lekua eguzkiak berak beteko luke eta eskutik eskura doan eguzki amandrea, poeta berarekin batera, bitartekari izenda genezake, arnasa luzeko poeta emaileok, Joxean Artze, Bitoriano Gandiaga eta Xabier Lete, ez baitaukate eguzkia saltzeko. Eguzkiaren bidezko gizatasuna herrigintzaren sinonimo sekulakotuz, hiru bidaiari fidelok, hainbestean egon litezkeen horietarikoak ez poetok, egiazko eta bakantzat jo daitezkeen hiru poeta errotsuok euren hitza azalduko digute, noiz herdoil noiz urre eta euren poetika bertaratuko: airera eta harira doana (Joxean Artzerena), lur eta harri dena (Bitoriano Gandiagarena) eta suaren eta gariaren ingurukoa (Xabier Leterena)

2.
Balusazko gatuak daut erran Ikusi ditut zure begien itsaso urdinaren oletan Barku arin pollitak pasatzen. "Ez zen aments puxka bat bezikan Gelditua ene begietan. Barkuak doaz itsas gainean Ezin nitaike heiekin joan." Diot balusazko gatuari Zure begien urre berdean Ditut ikusi nik dantzan ari Sagu urtxo koloreak, betan. Ez zen aments puxka bat bezikan

Gelditua ene begietan. Sagu guziak, etxe xokotan Dira gordetzen ni ikustean.

3.
Txemak alde eginez gero, aski dut Antxonen begietako kolorea ikustea, neure humorea zein den ulertzeko. Zutik, lurrean kondenatu zaren langile tristea. Antxonek ondo lo egingo badu, zazpi-zortzi-bederatzi, majia-borajia, zoriontsu behar dut izan. Barrutik hutsa eta ustela sentitzen naizenean, edo nerbiosa eta agresiba sentitzen naizenean, erreibindikatzen baina ez bizitzen ikasi duen Txemarik gabeko ama, Antxonentzat trankil, baketsu eta bizirik azaldu behar. Ale-hop, zazpi-zortzibederatzi, Antxonek ikuitzen duen guztia bizi bilakatzen da, panpox, ama nekatuta dago gaur, baina ez tristerik. Bainatu behar duzu gaur gauean, sinfalta. Aitatxori erakutsi behar diozu nola ari zaren igeri egiten ikasten. Ama, piszinan bezala eta zipristinak bainuko lurrean, ama, begira aurtengo udararako ikasiko, putzu bat lurrean, zapatilak bustitzen, ama, begira burua ur azpian. Xamurtasuna, ipurdiko azal txuri leuna, uraren poderioz brillante bat baino diztiratsuagoa, oraindik eguzkiaren arrastorik ez duena. Lurreko putzoa alfonbraraino heltzera doa, ez joan, ama, begira nola egiten dudan igeri, ama, aitatxori esan behar diot igen egiten ikasi dudala. Zer egiten da haurren ipurdiarekin, non galtzen dira mutil koskorren ipurdiak, Txemak ba ahal zuen ipurdirik, oroit zaitez bere ipurdiaren epelaz, Antxonek gauean negar egiten zuelako jeikita gero, ohera berriz sartzen zinenean, Txema paretaren kontra, belaunak sabeleraino jasoak bere loa defenditzen, gizonezkoen loa inportantegia baita haur baten negarraz ukitua izateko. Ur beroaren lanbroak bustitzen ditu begiak eta pareteko baldosak, hoberena, ez pentsatu, kontuz, burua gaisorik bazenu bezala, ez pentsatu ez mugitu. Panpoxen ipurdi leuna, ama, muxontzi.

4.
Maitasuna zer den jakin nahi duzu? Nik esango dizut zer den: estraineko presioa bularrean, eztarria ihartuta eta bihotza taupaka sentitzea; begirada galdua puntu batean tinkotzea; norberaren bizitza hiru lerroko poema batek islatzen duela ikustea; bizirik zaudela jakin eta bizi nahi ez izatea; barne-mina, hainbesterainoko mina izan zitekeenik ere sumatuko ez zenuela. Maitasuna malenkonia da, tristezia eta algara batera, pasioa, ziurtasun-eza, sugarra, karentzia eta soberakina; inoiz baino niago izan eta aldi berean norberaren buruarekiko arrotz sentitzea. Maitasunak aurreko bat eta ondorengo bat ezarri zuen nire bizitzan.

5.
Txirrina jo zuten. Zefe agertu zen atalasean, jakin-min aurpegiz. Garaia eta indartsua zen. Teniseko bi erraketa bezalakoak zituen eskuak, aldaketan jarrita, eta gotor eta sendo itxura ematen zion horrek... Juanjo, jakin-minez naukak, koo! eta ukabilkada maitekor bat eman zion,

eta J.J.-k bizkarra hormaren kontra bermatu behar izan zuen. Hator nirekin! esan zion, agur hartatik bere onera etorriz. Krokodilo bat zeukaat ohepean... Zer daukaala? Aditzen duana. Hemen, ohe azpian, krokodilo bat dagoela eta ez dakidala zer egin berarekin. Begira ezak heuk... Eta Zefe belaunikatu, lau hankan jarri, eta ohe azpian begiratu zuen. J.J.-k zigarro bat pizteko aprobetxatu zuen. Hasia zen lasaitzen. Gauza handia zen adiskidetasuna! Zure larridurak inorekin partekatzea, laguntza sentitzea...

6.
Otsoa ta Bildotsa eldu ziran bakoitza bere aldetik ibai batera ura edateko asmoz. Otsoa asi zan edaten goiko aldetik, ta bildotsa uraz beetik... Otsoak ekusirik asi zala ura edaten, diotsa: Zergatik loitu didazu ura ni edaten nengoan artean? Bildotsak eranzun zion pakez: Nola diozu or, zure aldetik badator Ibaiko ura ni nagoan beeko aldera? Otso gaiztoak ez en zuna eginik Bildotsaren arrazoi eder, ixilgarriari, esaten dio: Zergatik lotsa galtzen didazu? Zergatik niri gaizki esan? Ori da Nagusiago bati bidegabe andia egitea. Bildotsak diotsa: Ez dizut nik lotsarik galdu, ez gaizkirik esan. Orduan bekoki tximurtu, ta begirada aserratu batekin esaten dio Otsoak: Sei illa bete dira zure Gurasoak egin zidala beste onenbeste. Nola izan diteke ori diotsa Bildotsak geroago jaioa banaiz? Zeri ta zertara dator ori asmatzea? Dan bezela dala, zuk galdu didazu nere lartegia belarra janaz esaten dio Otsoak.

7.

Uste duzu irakurle, astotik mandora eramaten zaitudala, baina ez da hala: hitzak odoletan, larru-has dauzkat eta den mendreneko haize firfira beroak zauriak zornategi, irekitzen dizkit. Angustiak kateztatzen nau eta horixe zitzaidan gau hartan gertatu, antsiak hondarrean abandonatu ninduen arte. Mirail baten aitzinean plantatu nintzen, ikusten nuenaz gohain, galdezka hargatik: zergatik ez zen Roslin Institutuko laborategian, ardiaren ordez, behi bat klonatu? Hinduistak izan bagina segur asko, metenpsikosirik gabe, idi zainart bat biderkatu zen! Baina judeo-kristauak ginen oinarrian, eta ardia gure eskualdeetan sakratua zen: fededun bakoitza marrakari bakun gisa kontsideratzen zen, artaldeak fedea bermatzen zuela, artzain onaren zuzendaritzapean, gure borroka guztien egituren piramideak irudikatuz. Bibliako Abraham patriarkak, Isaak bere semearen partez, mendi gain hartan altxatu aldarean, Jahveri eskaini zion erreformako ahariaren sakrifizioaren historia errepikatzen zen, Marilyn, Dolly edo Itziarren itxurarekin. Irratian ziotenaren arabera, klonatze teknika jendeetara hedatuko zuten denbora labur barne. "Claudia Schifer klona dezatela, baina ez Chevnement" marmaratuz oheratu nintzen.

8.
Ma chrie esan dio alabari frantsesaren ahoskera lege guztiei muzin eginez: Siestara noa. Bero nardagarri honek tripak aldrebestu dizkit. Mon pot esan dio Manexi eta, zerbait gaineratuko zuela zirudien arren, ez du beste ezer esan. Eta meloiari haginka eginez gelditu dira ama eta semea, bata bestearen ondoan, irribarre berde erraldoiak aurpegietan, etxea inguratzen duen hesiari so. Floren ohe gainean jesarri da. Ez du loak hartzeko inolako asmorik. Bihotza erreta daukala konturatu da, eztarria puztuta. Genevieve hilzorian zegoenean hainbatetan pentsatu zuen guztia kontatzea, Manuelekin iragandako egunei buruz hitz egitea, baina ezin. Emaztea hil ostean heriotzak bete zion gogoa, eta ez zen gehiago Manuelekin oroitu. Gaur arte. Manuelen eta Genevieveren hozkak gibelean, odolaren eta eritasunaren usainak, alabaren begi grisak mahaiaren bestaldean. Eta Manex ttipiaren beldurrak.

You might also like