You are on page 1of 1

Anfibioak brankia eta birika bidezko arnasketa duten animalia ornodun anamniotikoak dira. 4.

300 espezie inguru ezagutzen dira eta mundu guztian zehar hedaturik daude. Gainerako ornodunetatik pairatzen duten metamorfosiaz bereizten dira gehienbat eta bizitza erdi-lurtarrera egokitu ziren lehenengo animaliak izan ziren. Ez dute leporik, hots, burua enborrari lotua eduki ohi dute eta espezie batzuek buztana dute. Urodela eta Gymnophiona ordenatako anfibioek buztana mantentzen dute, uhandre eta arrabioak, kasu; baina igel espezie guztiek galdu egin dute heldutasun garaian. Digestioaparatua eta iraitz-aparatua eta aparatu sexuala bat egiten dira gorputzaren atze aldean kokaturiko kloakan. Gymnophiona ordenakoak salbu, gainerako anfibio guztiek bi pare gorputz adar dituzte. Munduko ia txoko guztiak kolonizatzea lortu dute, ingurune arktiko eta basamortu lehorrenak salbu. Espezie guztietako gazteak uretan bizi ohi dira eta heldutasuna iristean batzuk medio akuatikoan bizitzen jarraitzen dute, baina beste hainbatek ugalketarako besterik ez du erabiltzen ura. Fase larbarioan barazkiz elikatzen dira eta heldutan, aldiz, artropodo eta zizare txikiz. Janari iturri nagusiak koleopteroak eta bestelako artropodoak izan ohi dira, tximeleten beldarrak eta armiarmak, kasu.

You might also like