You are on page 1of 20

[UNITATEAREN LABURPEN HAU ARBELA DIGITALEAN ERABILI

DAITEKE, GAIA AZALTZEN DUGUN BITARTEAN, ERREPASOA


EGITEKO ]
EGILEA: TOKI EDER IKASTOLA (GASTEIZ)
AURKIBIDEA. 1.GAIA
1.

2.

3.
4.

5.
6.

7.
8.

ZER DA UNIBERTSOA?
1.1 UNIBERTSOA
1.2. ASTROAK
NOLA SORTU ZEN UNIBERTSOA?
2.1. BIG-BANG-A
2.2. ZIENTZIA
2.3. ZIENTZIA MOTAK
2.4. SORMENA ETA ARTEA
UNIBERTSOAN, GALAXIAK
3.1. GALAXIAK
GALAXIETAN, IZARRAK
4.1. IZARRAK
4.2. ARGI-URTEA
4.3. KONSTELAZIOAK
UNIBERTSOKO FENOMENO BITXIAK
EGUZKI-SISTEMA
6.1. EGUZKI-SISTEMA
6.2. GRABITATE-INDARRA
EGUZKI-SISTEMAKO BESTE GORPUTZAK
7.1 SATELITEAK EDO ILARGIAK
GORPUTZ TXIKIAK
8.1 ASTEROIDEAK
8.2 METEORITOAK
8.3 HALLEY KOMETA
9.LURRA, GURE PLANETA
9.1. LURRA, GURE ETXEA
9.2. LURRAREN MUGIMENDUAK
10.GURE SATELITEA: ILARGIA
10.1. ILARGIA
11. EKLIPSEAK
11.1. EKLIPSEAK

1.

ZER DA UNIBERTSOA?
1.1 Unibertsoa.

Existitzen den guztia unibertsoa da. Lurra, bertako izaki


bizidun eta bizigabe guztiak barne, Unibertsoaren parte
gara, oso parte txikia, Unibertsoa izugarri zabala baita.
Unibertsoa astro guztien multzoa eta multzo horrek
betetzen duen espazioa da.

1.2 ASTROAK.
Astroak zeruko berezko gorputzak dira: izarrak, planetak,
kometak, sateliteak, etab.

Izarrak

Planetak

2.

UNIBERTSOAREN SORRERA.
2.1 BIG-BANG-A.

Unibertsoaren sorrerari buruzko teoria asko daude baina


gaur egun zabalduena hauxe da: Eztanda Handia edo BigBang-a.
Big-Bangaren teoriaren arabera, unibertsoko materia guztia
gune bakar batean bilduta zegoen, baina duela 15 mila milioi
bat urte inguru eztanda egin zuen eta unibertsoan zehar
zabaldu eta sakabanatu zen materia.
Espazioan sakabanatutako materia horretatik sortu ziren,
galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak.

2.2 ZIENTZIA.
Zientzia: naturari, gizarteari, gizakiari eta haren
pentsamenduari buruzko azterketa eta ezagutza multzoa da.
Behaketa edo esperimentuen bitarrez ezagueren multzoa da.
2.3 ZIENTZIA MOTAK.
Zientzia-eremuak sailkatu dira ezagutza Hajek kontutan
hartuta:

Natura.
Gizartea.
Gizakia.
Gizakiaren pentsamendua.

Antzina, lau zientzia bakarrik bereizten ziren:

Aritmetika.
Geometria.
Musika.
Astronomia.

Aurrerago pentsatu zuten zientziak zirela:

Mekanika.
Optika.
Fisika.
Meteorologia.

2.3 SORMENA ETA ARTEA.


Artean eta zientzian trebetasun teknikoak behar dira; baina
sormena garrantzi handiko elementua da.
Artistek mundua ulertzeko inguruko fenomenoei buruzko
hainbat galdera egiten dizkiote beren buruari baita
esperimentatu ere. Emozioekin, estetikarekin,
pentsamenduarekin esperimentatzen dute, eta bizitako
esperientzia beste pertsona batzuei komunikatzen dute.
Komunikazio horretatik sorteen da:

Arte-adierazpenak: musika, plastika, antzerkia,


literatura, zinema

3. UNIBERTSOAN, GALAXIAK.
3.1 GALAXIAK .
Galaxiak izar multzo erraldoiak dira, milaka milioi izar bil
ditzaketen multzoak.
Gure planeta, Lurra, eta gure izarra, Eguzkia, galaxia
baten zati txiki bat besterik ez dira. Esne bidea du izena
galaxia horrek, eta gure galaxia dela esten dugu.
Forma jakin bat dute galaxiek, eta horren arabera lau
multzotan sailkatzen dira: kiribilak, barradunak,
irregularrak eta eliptikoak.
Esne bidea, galaxia kiribila da.

GALAXIETAN, IZARRAK.

4.1 IZARRAK.
Izarrak berezko argia duten astroak dira.
Hidrogeno gasez eta gai kosmikoz osatuta daude.
Temperatura igo eta energia handia sortzen dute, ondorioz,
beroa eta argia sortzen dute.
Eguzkia izar bat da, gure izarra, eta haren bero eta argiari
esker bizi gara gu, gizakiok, eta gainerako bizidunak.
Izarrak gure planetatik oso urrun daude. Unibertsoko
distantziak neurtzeko, unitate berezi bat erabiltzen dugu:
argi- urtea.

4.2 ARGI-URTEA
Argiak espazioan urtebetean egiten duen distantzia da.
Argiak segunduko 300.000 kilometro egiten ditu.

4.3 KONSTELAZIOAK.
Izarrez osaturiko irudiak konstelazio esaten zaie. Gaur egun,
88 konstelazio ezagutzen ditugu beren izenekin.
Konstelazio batzuk urte osoan ikusten dira, baina beste
batzuk aldizka soilik ikus daitezke, urtaroaren arabera.
Konstelazio bakoitzak bere izena du: Leo, Perseo, Orin,
Libra, Casiopea.......

5. UNIBERTSOKO FENOMENO BITXIAK.

Badira unibertsoan objetu edo fenomeno bitxi batzuk;


hona hemen horietako bi fenomeno:

Zulo beltzak: oso eremu txikiak dira, eta


inguruan grabitate-indar izugarria eragiten
dute. Den-dena erakartzen dute,baita argia
ere.
Quasarrak: zulo handiak dituzten galaxien
erdiko guneak dira.
Pisu ikaragarria dute, oso argitsuak dira.

6. EGUZKI- SISTEMA.
6.1. EGUZKI-SISTEMA.
Eguzki- sistema, Eguzkiaren inguruan sortutako planeten eta
beste gorputz espazial batzuen sistema da.
Eguzkia da sistemaren erdigunea, sistemaren izarra. Izar
horren inguruan biraka dabiltza 8 planeta. Planetekin batera
sateliteak, asteroideak, meteoritoak, kometak...
Planetak izar baten inguruan orbitetan dauden objetu
handiak dira. Ez dute berezko argirik, baina izarren argia
islatzen dute.
Eguzki- sisteman 8 planeta daude; eguzkiarekiko duen
kokalekuaren arabera bi taldetan sailkatzen dira: barneplanetak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira; eta
kanpo-planetak : Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno.

6.2. GRABITATE- INDARRA.

Espazioko gorputz guztiek grabitate-indarra egiten dute.


Zenbat eta handiagoa izan objektua, orduan eta
grabitate-indar handiagoa eragiten du.
Grabitazio nagusia Eguzkiak sortzen du, sistema osatzen
duten astro guztietatik handiena delako, eta bere
grabitate- indarraren ondorioz, astro guztiek haren
inguruko orbitan ibiltzen dira.

7- EGUZKI- SISTEMAKO BESTE GORPUTZAK.

7.1. SATELITEAK EDO ILARGIAK.


Planeten inguruan biraka dabiltzan astroak dira. Ez dute
berezko argirik.
Lurrak satelite bakarra dauka, Ilargia. Neurri eta forma
askotako ilargiak daude.

8. GORPUTZ TXIKIAK.
8.1. Asteroideak:

Planeta txikiak dira. Eguzki-sisteman, Eguzkiaren


inguruan, biratzen dute, eta Marte eta Jupiterren arteko
asteroide-gerrikoa osatzen dute.
Forma irregularra dute eta harritsuak dira. Asteroideak
elkarren artean talka egiten dute, eta talken ondorioz,
zati txikiagoak, meteoritoak, sorrarazten dituzte.

Asteroideak

8.2. Meteoritoak:

Asteroideak, beraien artean talka egiten duten zati txikiak


dira.
Meteoro edo izar iheskorrak ez dira benetako izarrak,
objetu askoz txikiagoak dira. Izugarrizko abiaduran sartzen
dira atmosferan eta asko berotzen dute. Izar disdiratsu bat
bezala, zerua zeharkatzen dute segundo batean.

Meteoritoak.

8.3. Halley Kometa.


Kometak zeruan noizean behin agertzen diren gorputz
argidunak dira.Eguzkitik izugarri urruntzen dira, eta gero
berriro hurbildu.
Kometek bi isats izaten dituzte: hautsezko isats
horia( eguzkiaren argia islatzen duelako) eta gasezko isats
urdina (berezko argia duelako).

9. LURRA, GURE PLANETA.

9.1. LURRA, GURE ETXEA.


Lurra da Eguzkitik gertuen dagoen hirugarren planeta.
Bertan, bizitza posiblea da bi gauzengatik: Eguzkiarekiko
daukan kokapenari esker, bertako tenperaturek ura egoera
likidoan edukitzea ahalbideratzen dute eta Lurra, planeta
guztien artean, bakarra da oxigeno ugarikoa den atmosfera
bat izaten.

Lurra poloetan pixka bat


zapaldutako esfera baten itxurakoa da.
Atmosferako gasez eta lurrazaleko urez gain, harkaitzez eta
metalez osatuta dago gure planeta.

9.2. LURRAREN MUGIMENDUAK.


Lurrak bi mugimendu ditu:
Errotazioa : Lurra bere ardatzaren inguruan biraka
dabil. Bira bat egiteko 24 ordu behar ditu, eta
mugimendu horren eraginez bereizten dira gaua eta
eguna.

Translazioa: Lurra Eguzkiaren inguruan mugitzen da.


Mugimendu honek urtaroak eragiten ditu. Lurrak 365
egun 6 ordu eta 9 minutu behar ditu bira egiteko
(urtebete).
Lau urtetik behin otsailak 29 egun izaten ditu
( soberan gelditzen diren 6 ordu hoiek batzen direlako).
Egun bat gehiago duten urteei bisurte deitzen zaie.

10. GURE SATELITEA: ILARGIA.


10.1. ILARGIA.
Lurrak duen satelite bakarra da. Ilargiak ez du berezko
argirik, Eguzkiaren argia islatzen du.
Ilargian ez dago ez urik, ez atmosferarik, beraz, ez dago
bizitzarik. Bi mugimendu ditu:
Errotazioa: bere baitan.
Translazioa: Lurraren inguruan.
Ilargia ez dugu beti berdin ikusten, beraz, ilargiaren
itxuraren arabera lau fase bereizten dira: ilberria, ilgora,
ilbetea eta ilbehera. Fase hauek guztiak 28 egunen barruan
gertatzen dira.
Ilberria.

Ilgora.

Ilbetea

Ilbehera.

11- EKLIPSEAK.
11.1. EKLIPSEAK.
Ilargia eta Lurra etengabe mugitzen ari dira eta batzuetan
ilargia eta Lurra lerrokatu egiten dira espazioan. Hau
gertzatzen denean eklipse fenomenoa sortzen da. Bi eklipse
mota ditugu:
Eguzki- Eklipsea: ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean
lerrokatzen denean gertazten da. Eguzkiaren zati bat
ezkutatzen badu eklipse partziala dela esaten da.
Eguzkia oso-osorik estaltzen badu erabateko eklipsea
edo osoa dela esten da.

Ilargi- eklipsea: Lurra ilargiaren eta eguzkiaren artean


lerrotzen bada. Lurraren itzalak estale egiten du
ilargia. Ilargi eklipseak ilbetean izaten dira beti.

You might also like