You are on page 1of 23

euskaraz

hasi

Oinarrizko gramatika

1 IKASGEL@ _____________________________________________
Deklinabidea

 NOR / ZER
Izen propioak MIKEL JOSEBA FERMIN
Izenordeak NI ZU HURA (BERA) GU ZUEK HAIEK
Sing. Plur.
Izen arruntak LAGUNa ETXEa LAGUNak ETXEak
Erakusleak HAU HORI HURA HAUEK HORIEK HAIEK

- Nor zara (zu)? - Nortzuk dira horiek?


- Ni Idoia naiz. - Horiek Mikel eta Fernan dira.

- Zuek Marisa eta Lurdes zarete?


- Ez. Gu ez gara Marisa eta Lurdes. Gu Marisa eta Josune gara.

- Horiek zure lehengusuAK dira?


- Ez. Hauek ez dira nire lehengusuAK. Hauek nire auzokoA eta nire osabA dira.

- Neska hori zuen lagunA da?


- Bai. Neska hau gure lagunA da.

- Zer da hori?
- Hori euritakoa da.

- Hauek zure prakAK dira?


- Ez. Horiek ez dira nire prakAK. Horiek amaren prakAK dira.

- Liburu hauek zureak dira?


- Bai. Liburu horiek nireak dira.

- Zer daukazu eskuan? - Eta ahoan?


- Eskuan ez daukat ezer. - Ahoan txikle bat daukat.

2 IKASGEL@ _____________________________________________
 NORK
Izen propioak MIRENek EDORTAk JOKINek FELIPEk
Izenordeak NIK ZUK HARK (BERAK) GUK ZUEK HAIEK
Sing. Plur.
Izen arruntak IRAKASLEak GIZONak IRAKASLEek GIZONek
Erakusleak HONEK HORREK HARK HAUEK HORIEK HAIEK

- Nork esan du hori? - Nortzuek daukate mobila?


- Hori guk esan dugu. - Mobila nire gurasoek daukate.

- Zuek badaukazue semerik?


- Ez. Guk ez daukagu semerik. Guk alaba bi dauzkagu.

- GizonAK poltsikotik pistola atera du.

- LangileEK greba egin dute.

IdoiaK aulkia apurtu du.

- Kotxe horrek katu bat zapaldu du.


_________________________________________________________________________

 NORI

Izen propioak IZASKUNi MARTAri ASIERri


Izenordeak NIRI ZURI HARI (BERARI) GURI ZUEI HAIEI
Sing. Plur.
Izen arruntak UMEari MUTILari UMEei MUTILei
Erakusleak HONI HORRI HARI HAUEI HORIEI HAIEI

- Nori galdu zaio erlojua?


- Erlojua niri galdu zait.

- Zuei antzerkia gustatzen zaizue?


- Ez. Guri ez zaigu antzerkia gustatzen. Guri zinea gustatzen zaigu.

- IrakasleARI klariona lurrera jausi zaio.

- Nire auzokoEI txakurra hil zaie.

- EneritzI nire izena ahaztu zaio.

- Umetxo horri lehenengo hortza irten zaio.

3 IKASGEL@ _____________________________________________
 NONGO(a/ak)

Izen propioak DURANGOko BERRIZko ZORNOTZAko BARTZELONAko


Sing. Plur.
Izen arruntak ETXEko KOMUNeko ETXEetako KOMUNetako
Erakusleak HONETAKO HORRETAKO HAUETAKO HORIETAKO
HARTAKO HAIETAKO
Adberbioak HEMENgo HORko HANgo
GOIko ERDIko ESKUMAko EZKERREko BARRUko KANPOko
ONDOko

- Nongoa da Aita Santua? - Nongoak dira kanguroak?


- Aita Santua Poloniakoa da. - Kanguroak Australiakoak dira.

- Giltza hori etxekoa da?


- Ez. Giltza hori ez da etxekoa. Giltza hori kotxekoa da.

- Hori DurangoKO liburutegiA da.

- Zu hemengoa zara?
- Ez. Ni ez naiz hemengoa. Ni Portugalekoa naiz.

- Hauek ez dira hemenGO babAK.

- Jon eskolaKO zuzendariA da.

- Horiek ez dira euskaltegiKO ikasleAK.

- Argazki hori album honetakoa da.

- Gu gela honetako ikasleAK gara.

- Jon erdiKOA da eta Mikel eskumaKOA.

- KanpoKO gizonA nire aitita da.

4 IKASGEL@ _____________________________________________
 NON

Izen propioak ELORRIOn NAFARROAn EIBARren GALIZIAn BERRIZen


Sing. Plur.
Izen arruntak OHEan ARBELean OHEetan ARBELetan
Erakusleak HONETAN HORRETAN HARTAN HAUETAN HORIETAN HAIETAN
Adberbioak HEMEN HOR HAN
GOIan ERDIan ESKUMAn EZKERrean BARRUan KANPOan
ONDOan

- Non bizi da Aita Santua?


- Aita Santua Vatikanon bizi da.

- Iurretako alkatea Iurretan bizi da?


- Ez. Iurretako alkatea ez da Iurretan bizi. Iurretako alkatea Durangon bizi da.

- Gerediaga Elkartea AbadiñoN dago.

- Zu hemen bizi zara?


- Ez. Ni ez naiz hemen bizi. Ni Lekeition bizi naiz.

- Ziortza baserri horretan bizi da.

- Anboto jatetxea kale honetan dago?


- Katua mahai azpian dago eta sagutxua bere aurreAN.

- KanpoAN euria da.

- Amak dirua poltsiko barruan dauka.


_________________________________________________________________________

 NOREN(a/ak)

Izen propioak IÑIGOren MIKELen AITORren ZIORTZAren


Sing. Plur.
Izen arruntak SEMEaren LAGUNaren SEMEen LAGUNen
Erakusleak HONEN HORREN HAREN HAUEN HORIEN HAIEN
NIRE ZURE HAREN (BERE) GURE ZUEN HAIEN

- Norena da koaderno hori? - Hau JosuREN erlojuA da?


- Koaderno hori Igorrena da. - Ez. Hori nire erlojuA da.

- Norenak dira artazi horiek?


- Artazi horiek gureak dira.

- Kotxe hori zure gurasoENA da?


- Ez. Kotxe hori ez da nire gurasoena. Kotxe hori nirea da.

- Telefono mobila neska horrena da.

- Gaur auzokoEN batzarra egon da.

- Ume horren aita gizon lodi hori da.

5 IKASGEL@ _____________________________________________
 NONDIK

Izen propioak ZAMORAtik BERRIZtik ZORNOTZAtik MADRILdik


Sing. Plur.
Izen arruntak KALEtik ZUHAITZetik KALEetatik ZUHAITZetatik
Erakusleak HONETATIK HORRETATIK HAUETATIK HORIETATIK
HARTATIK HAIETATIK
Adberbioak HEMENdik HORtik HANdik
GOItik ERDItik ESKUMAtik EZKERretik BARRUtik KANPOtik
ONDOtik

- Nondik etorri zara?


- Ileapandegitik etorri naiz.

- Trena BilboTIK dator.

- Bizikleta lasterketa handik etorriko da.

- Sagua zulo horretatik irten da.

- Barrea barru-barruTIK irten zaio.

______________________________________________________________________________________________

 NORA

Izen propioak ELORRIOra PARISera EIBARrera VALLADOLIDera


Sing. Plur.
Izen arruntak SUKALDEra LURrera SUKALDEetara LURretara
Erakusleak HONETARA HORRETARA HAUETARA HORIETARA
HARTARA HAIETARA
Adberbioak HONA HORRA HARA
GOra ERDIra ESKUMAra EZKERrera BARRUra KANPOra
ONDOra

- Nora zoaz?
- Zinemara noa.

- Autobusa Bilbotik DonostiaRA doa.

- Etorri hona, umetxo!

- Zaldia mendi horretara igo da.

- Idoia mahai gainERA igo da.


_________________________________________________________________________

6 IKASGEL@ _____________________________________________
 NOREKIN

Izen propioak IÑIGOrekin MIKELekin AITORrekin ZIORTZArekin


Sing. Plur.
Izen arruntak ALKATEarekin MUTILarekin ALKATEekin MUTILekin
Erakusleak HONEKIN HORREKIN HAREKIN HAUEKIN HORIEKIN HAIEKIN
NIREKIN ZUREKIN HAREKIN (BERAREKIN) GUREKIN ZUEKIN
HAIEKIN

- Norekin afaldu duzu?


- Lagunekin afaldu dut.

- Baserritarra astoAREKIN jaitsi da herrira.

- Ez nago ados zuekin.

- Amama ilobEKIN joan da zirkora.

- Ez ikutu kristala esku horiekin!


_________________________________________________________________________

 NOIZ
Sing. Plur.
Izen arruntak GOIZean ASTELEHENean GOIZetan ASTELEHENetan
Erakusleak HONETAN HORRETAN HARTAN HAUETAN HORIETAN HAIETAN
Adberbioak LEHEN ORAIN GERO ATZO GAUR BIHAR ETZI OPORRETAN
Esamoldeak SAN FERMIN EGUNean ASTEBURUan
ORAIN DELA 10 minutu ORAIN DELA 3 aste ORAIN DELA 7 urte
10 minutu BARRU 3 aste BARRU 7 urte BARRU
…BAINO LEHEN …ETA GERO …ONDOREN
ARTE

- Gaur goizeAN tabernean kafesnea hartu dut.

- Datorren urteAN pedagogia ikasiko dut.

- Pasa den hilEAN nire lehengusuak bisitatzera joan nintzen.

- Orain oso pozik nago. Bihar ez dakit zelan egongo naizen.

- Domu Santu egunEAN jendea kanposantura joaten da.

- Bazkaldu baino lehen eskuak garbitzen ditut, eta bazkaldu eta gero hortzak garbitzen ditut.

- Ileapaindegian egon naiz arratsaldeko 3rak arte.

7 IKASGEL@ _____________________________________________
_________________________________________________________________________

 NORENTZAT

Izen propioak INESentzat MIKELentzat ANErentzat OHIANErentzat


Sing. Plur.
Izen arruntak APAIZarentzat UMEarentzat APAIZentzat UMEentzat
Erakusleak HONENTZAT HORRENTZAT HAUENTZAT HORIENTZAT
HARENTZAT HAIENTZAT
NIRETZAT ZURETZAT HARENTZAT (BERARENTZAT) GURETZAT
ZUENTZAT HAIENTZAT

- Norentzat da oparia?
- Oparia senargaiarentzat da.

- Gona hau nire lobatxoARENTZAT erosi dut.

- Tori! Hau zuretzat da.

- Joku horiek pertsona nagusiENTZAT dira.

- Ariketa hauek errezak dira ikasle horientzat.

______________________________________________________________________________________________

 ZEREZ
ESKUz AUTOBUSez BURUz TRENez BOLIGRAFOz ZALDIz

- Zerez josten du zuen amak: makinaz ala eskuz?


- Gure amak eskuz josten du.

- Mikelek esan dit bihar trenEZ joango dela Bilbora.

- Nik oraindik ez dakit ordenadorEZ idazten.


__________________________________________________________________________________________________

8 IKASGEL@ _____________________________________________
 NORENGANA
Izen propioak INESengana MIKELengana ANErengana OHIANErengana
Sing. Plur.
Izen arruntak GIZONarengana GIZONengana EMAKUMEengana
EMAKUMEarengana
Erakusleak HONENGANA HORRENGANA HAUENGANA HORIENGANA
HARENGANA HAIENGANA
NIGANA ZUGANA HARENGANA (BERARENGANA) GUGANA
ZUENGANA HAIENGANA
- Norengana zoaz?
- Txominengana noa mesede bat eskatzera.
- Ume guztiak andereñoARENGANA doaz.

- Joan zaitez mutil horrengana eta galdetu zer ordu den.

- Zugana etorri naiz nire laguna zarelako.


__________________________________________________________________________________________________

 NORAINO
Izen propioak IURRETAraino PARISeraino DONOSTIAraino
Sing. Plur.
Izen arruntak ZERUraino LURreraino MENDIetaraino ZUHAITZetaraino
Erakusleak HONETARAINO HORRETARAINO HAUETARAINO HORIETARAINO
HARTARAINO HAIETARAINO
Adberbioak HONAINO HORRAINO HARAINO
GOraino ERDIraino ESKUMAraino EZKERreraino BARRUraino
KANPOraino ONDOraino
- Noraino joan zara?
- Sevillaraino joan naiz.

- Pasa zaitez sukaldeRAINO!

- Bihar mendi horretaraino joango gara, ezta?

- Sartu zaitez barruraino!

9 IKASGEL@ _____________________________________________
Aditza
 ADITZ LAGUNTZAILEA
NOR - orainaldia NOR - lehenaldia
(zer) (zer)

NAIZ Ni NINTZEN Ni
HAIZ Hi HINTZEN Hi
DA Hura ZEN Hura
GARA Gu GINEN Gu
ZARA Zu ZINEN Zu
ZARETE Zuek ZINETEN Zuek
DIRA Haiek ZIREN Haiek

- Umeak amamarengana hurbildu dira. - Atzo ez zineten euskaltegira etorri.


- Ni Igor naiz eta suhiltzailea naiz. - Iaz oporretan Indiatik ibili ginen.
- Gu ez gara Tolosan bizi. - Orain dela hamar urte nire anaia ezkondu zen.
- Zuek berandu heldu zarete. - Etxera heldu ginenean telebista piztuta egon zen.
- Lapurra bankuan sartu da. - Ikasleak zutik jarri ziren irakaslea agertu zenean.
- Trena berandu irten da. - Aitorren amama herenegun hil zen.
- Zergatik ez zara jesarri nire ondoan? - Joan ahal nintzen, baina ez nintzen joan.

NOR - NORI - orainaldia


(zer) (zeri)

nor nori - Niri ez zait gustatzen lan egitea.


(zer) (zeri) - Guri Tolosako aitita etorri zaigu bisita egitera.
- Begian zerbait sartu zaizu.
ZAI zki T Niri - Betaurrekoak etxean ahaztu zaizkio.
ZAI zki K/N Hiri - Ez zaigu komeni alkohol gehiegi edatea.
ZAI zki O Berari - Etxeari teilatua falta zaio.
ZAI zki GU Guri
ZAI zki ZU Zuri
ZAI zki ZUE Zuei
ZAI zki E Haiei

10 IKASGEL@ _____________________________________________
NOR (3. Perts) – NORK - orainaldia NOR (3. Perts) - NORK -lehenaldia
(zer) (zerk) (zer) (zerk)

nor nork nork nor


(zer) (zerk) (zerk) (zer)
D it U T Nik Nik N it U EN
D it U K/N Hik Hik H it U EN
D it U -- Hark Hark Z it U EN
D it U GU Guk Guk GEN it U EN
D it U ZU Zuk Zuk ZEN it U EN
D it U ZUE Zuek Zuek ZEN it U z TEN
D it U zTE Haiek Haiek Z it U z TEN

- Kotxeak bakarrik eraman ahal ditu lau pertsona. - Ezin zuen mina agoantatu.
- Nik egunero garbitzen ditut hortzak. - Bingoan diru guztia galdu genuen.
- Irratiak esan du bihar euria izango dela. - Nire senargaiak 4 txakurkume erosi zituen.
- Guk etxe zaharra saldu dugu. - Lehen irakasleek zigor asko ipintzen zituzten.
- Ez dut nahi. - Esan zenuten baietz, baina ez zineten etorri.
- Ehiztariek usoak ikusi dituzte. - Katua maite zenuen, baina hil zen.

NOR - NORI - NORK - orainaldia


(zer) (zeri) (zerk)

nor nori nork - Nik zuri zer ordu den galdetu dizut.
(zer) (zeri) (zerk) - Irakasleak guri gezurra esan digu.
- Umeek gurasoei inoiz ez diete kasurik egiten.
DIzki t(da) T - Txakurrak katuari haginka egin dio.
DIzki K/N K/N - Zuek guri egunero ogia ekartzen diguzue.
- Andereñoak umeei gozokiak oparitu dizkie.
Dizki o --
DIzki gu GU
DIzki zu ZU
DIzki zue ZUE
DIzki e TE

NOR - NORK - orainaldia


(zer) (zerk)

nor nork - Ez nauzu ezagutzen, ala?


(zer) (zerk) - Irakasleak gu ez gaitu maite.
- Nahi baduzue, kotxez eramango zaituztet.
- Aitak seme-alabak ikastola barruraino sartu
NA U T
ditu.
HA U K/N - Orain beste pisu baten bizi naiz, emazteak utzi
D U -- egin nau eta.
GA it U GU - Ez gaituzte ikusi, ezkutatuta egon gara eta.
ZA it U ZU
ZA it U zTE ZUE
D it U (z)TE
TE
11 IKASGEL@ _____________________________________________
 ADITZ TRINKOAK - orainaldia

EGON JOAN ETORRI IBILI


Ni NAGO NOA NATOR NABIL
Hi HAGO HOA HATOR HABIL
Hura DAGO DOA DATOR DABIL
Gu GAUDE GOAZ GATOZ GABILTZA
Zu ZAUDE ZOAZ ZATOZ ZABILTZA
Zuek ZAUDETE ZOAZTE ZATOZTE ZABILTZATE
Haiek DAUDE DOAZ DATOZ DABILTZA

- Gaur Edorta berandu doa lanera.


- Aitita ez dabil oso ondo. Asko kostatzen zaio ohetik altxatzea.
- Bazatoz nirekin antzerkira?
- Ados zaudete Aznarrekin?
- Ez nago batere gustura.
- Zaldiak mendian dabiltza, betiko moduan.
- Zer, bagoaz San Mamesera Athletiken partidua ikustera?
- Ez zatozte oso pozik eskolatik.
- Zer, nekatuta zaude, ala?
- Ama haserre dator lanetik.

EDUKI EKARRI ERAMAN JAKIN


Nor nork Nor nork Nor nork Nor nork
(zer) (zerk) (zer) (zerk) (zer) (zerk) (zer) (zerk)
Nik DAU(z)KA T DAKAR(tza) T DARAMA(tza) T DAKI(zki) T
Hik DAU(z)KA K/N DAKAR(tza) K/N DARAMA(tza) K/N DAKI(zki) K/N
Hark DAU(z)KA -- DAKAR(tza) -- DARAMA(tza) -- DAKI(zki) --
Guk DAU(z)KA GU DAKAR(tza) GU DARAMA(tza) GU DAKI(zki) GU
Zuk DAU(z)KA ZU DAKAR(tza) ZU DARAMA(tza) ZU DAKI(zki) ZU
Zuek DAU(z)KA ZUE DAKAR(tza) ZUE DARAMA(tza) ZUE DAKI(zki) ZUE
Haiek DAU(z)KA TE DAKAR(tza) TE DARAMA(tza) TE DAKI(zki) TE

- Badaukazu dirurik?
- Nik ez dakit zelan egiten den hori.
- Zuk motxila beteta dakarzu.
- Baserritarrak behiak, ardiak eta txakur bat dauzka.
- Zer daramazue poltsa horretan?
- Nik badakit euskaraz hitz egiten.
- Guk badaukagu diru apur bat. Zuek ez daukazue batere?
- Umeek eskolara txandala jantzita daramate.
- Guk katua dakargu, berarekin jolasteko.
- Nik ez daukat arrazoia, baina zuk ere ez.

12 IKASGEL@ _____________________________________________
Denetarik
 ADITZAREN ASPEKTUA
LEHEN GARBITU EKARRI BOTA EGIN IKUSI UTZI
ORAIN GARBItzen ari BOTAtzen ari EGIten ari Uzten ari + IZAN
ADITZ TRINKOAK (nago , zoaz, dator, dakit, daukazu...)
GERO GARBITUko EKARRIko BOTAko EGINgo UTZIko
HABITUALA GARBItzen EKARtzen BOTAtzen EGIten IKUSten UZten

- Gaur goizean ez zaituztet ikusi ikastolan. Non egon zarete?

- Zertan ari zara, bada?


- Sukaldea garbiTZEN ARI naiz.

- Ikastaro hau 6 hilabete barru amaituKO da.

- Ez zaigu gustaTZEN egunero eskolara joatea.

- Umetan larunbatetan errekara joaten ginen sapabururuak harrapatzera.

- Zergatik zaude hain pozik?

 ZER ORDU DA?


00:00 Gaueko hamabiAK dira. 00:05 Gaueko hamabiAK eta bost dira.
01:00 Goizaldeko ORDU batA da. 01:15 Goizaldeko ORDU batA eta LAURDEN da.
08:00 Goizeko zortziAK dira. 08:30 Goizeko zortzi eta ERDIAK dira.
12:00 Eguerdiko hamabiAK dira. 11:35 Goizeko hamabiAK hogeita bost GUTXIAGO dira.
14:00 Arratsaldeko ORDU biAK dira. 14:45 Arratsaldeko hirurAK LAURDEN GUTXI dira.
19:00 Arratsaldeko zazpiAK dira. 19:20 Arratsaldeko zazpiAK eta hogei dira.
22:00 Gaueko hamarrAK dira. 22:30 Gaueko hamar eta ERDIAK dira.

 ZER ORDUTAN ...? -(e)an -(e)tan


- Zer ordutan jaikitzen zara ohetik? - Zer ordutan bazkaltzen duzu?
- Goizeko zazpiak eta laurdenETAN jaikitzen naiz. - Ordu bat eta erdiETAN bazkaltzen dut.

- Zer ordutan dator trena? - Zer ordutan itzuliko zara gauean?


- Trena ordu biak hogei gutxiagoTAN dator. - HamaikETAN etorriko naiz.

- Zer ordutan hasiko da pelikula? - Zer ordutan esnatu zara?


- Pelikula bostak eta hamarrEAN hasiko da. - Goizaldeko lauak eta hogeiAN esnatu naiz.
________________________________________________________________________________________

13 IKASGEL@ _____________________________________________
 DATA
- Zu noiz jaio zinen?
- Ni 1961EKO azaroAREN 14AN jaio nintzen.

- Noiz ezkondu ziren aitita eta amama?


- Aitita eta amama 1949KO ekainAREN 15EAN ezkondu ziren.

 ZERTARA -t(z)era
- Etxeko atea jo dute eta ama atea zabalTZERA joan da.

- Zertara joan zarete udaletxera?


- Gu udaletxera joan gara kotxeko zerga ordainTZERA.

- Beheko pisura joan naiz auzokoari gatza eskaTZERA.

- Jabi eta Pello mendira joan dira ehiza egiTERA.

 ZERTARAKO -t(z)eko
- Bost minutu falta dira klasea amaiTZEKO.

- ArgalTZEKO komenigarria da kirola egitea.

- Zertarako balio du giltzak?


- Giltzak ateak ixTEKO eta zabalTZEKO balio du.

- Aitak dirua eman dit ordenadorea erosTEKO.

 ZERGATIK -(e)lako ... eta


- Zergatik zaudete nekatuta?
- Gu nekatuta gaude asko ibili gareLAKO.

- Zu berandu heldu zara autobusa galdu duzuLAKO.

- Animo, mutilak! Partidua irabazi egingo dugu eta.

- Mirenen loba ezin da ikastolara joan gaixorik dago eta.

 ZERTAN -t(z)en
- Ixabel ohean etzanda dago liburu bat irakurTZEN.

- Zuek zertan ari zarete?


- Gu bidaia prestaTZEN ari gara.

- Zu sukaldean zaude esnea beroTZEN.

- Arotza egurrezko armairua egiTEN ari da.

14 IKASGEL@ _____________________________________________
 ZELAKOA (NOLAKOA)
- Zelakoa da pastel hori?
- Pastel hori oso gozoA da.

- Emakume zaharrA nire amama da.

- Zure gurasoak argalAK dira.

- Amuarraina ez da merkeA.
_________________________________________________________________________

 ZELAN (NOLA) -ta (-da)


-TA (-DA) NEKATUta APURTUta ITXIta BETEta JESARRIta
 GARBI LODI GAZTE MERKE ZIKIN GORRI
ONDO TXARTO LASAI URDURI ASTIRO ZUTIK GAISORIK POZIK
HASERRE ZABALIK HUTSIK LO ADOS

- Okela astiro jan behar duzue.

- Zelan dago aita?


- Aita gaisorik dago.

- Porruak ez daude merke.

- Botila hori beteTA dago baina nire edalontzia hutsik dago.

- Denda itxiTA dago eta kristalak apurtuTA dauzka.


_________________________________________________________________________

15 IKASGEL@ _____________________________________________
 ZENBAT gutxi asko batzuk

0 zero 21 hogeita bat 60 hirurogei


1 bat 22 hogeita bi 70 hirurogeita hamar
2 bi 23 hogeita hiru 80 laurogei
3 hiru 24 hogeita lau 90 laurogeita hamar
4 lau 25 hogeita bost 100 ehun
5 bost 26 hogeita sei 105 ehun eta bost
6 sei 27 hogeita zazpi 111 ehun eta hamaika
7 zazpi 28 hogeita zortzi 255 berrehun eta berrogeita hamabost
8 zortzi 29 hogeita bederatzi 391 hirurehun eta laurogeita hamaika
9 bederatzi 30 hogeita hamar 444 laurehun eta berrogeita lau
10 hamar 31 hogeita hamaika 901 bederatziehun eta bat
11 hamaika 32 hogeita hamabi 1000 mila
12 hamabi 33 hogeita hamahiru 1900 mila eta bederatziehun
13 hamahiru 34 hogeita hamalau 8974 zortzi mila bederatziehun eta hirurogeita
14 hamalau 35 hogeita hamabost hamalau
15 hamabost 36 hogeita hamasei 100000 ehun mila
16 hamasei 37 hogeita hamazazpi 1000000 milioi
17 hamazazpi 38 hogeita hamazortzi
18 hamazortzi 39 hogeita hemeretzi
19 hemeretzi 40 Berrogei
20 hogei 41 Berrogeita bat

- Zenbat urte dauzkazu (zuk)?


- (Nik) berrogeita hamasei urte dauzkat.
- Hemen hamahiru aulki daude?
- Ez. Hemen ez daude hamahiru aulki. Hemen aulki bat bakarrik dago.

- Bankuko zuzendariak diru asko dauka?


- Bai. Bankuko zuzendariak diru asko dauka baina nik diru gutxi daukat.

- Osaba mendira joan da eta perretxiko batzuk ekarri ditu. Hamar bat (hamar, gutxi gora-
behera) ekarri ditu.

- (Zuk) zenbat seme dauzkazu?


- Nik ez daukat semerik baina alaba bi (bi alaba) dauzkat.

16 IKASGEL@ _____________________________________________
 ZEREZKO(a/ak) -(e)zko(a/ak)
- Zerezkoa da horma hori?
- Horma hori harrizkoa da.

- ArtilEZKO galtzerdiAK oso beroak dira.

- Belarritako horiek ez dira urreZKOAK; zilarrEZKOAK dira.

- LarruZKO jakA zurea da?


_________________________________________________________________________

 KONPLETIBOA -(e)la
-(e)nik
- Zer esan du irratiak?
- Irratiak esan du Galdakaon kotxe istripu bat egon dELA.

- Nik uste dut zuk gezurra esan didazuLA.

- Idoiak esan dit azterketa guztiak gainditu dituELA.

- Nik ez dut uste bihar euria egingo duENIK.

- Aitorrek ez du esan mendira joatea gustatzen zaioNIK.


___________________________________________________________________________

 ZEHARGALDERA -(e)n

- Zer galdetu diozu irakasleari?


- Nik irakasleari galdetu diot EA komunera joan ahal naizEN.

- Gure aitaren lagunak EA ezkonduta nagoEN galdetu dit.

- Zuk badakizu Iparragirre kalea non dagoEN?


- Ez. Nik ez dakit Iparragirre kalea non dagoEN.

- Amamak ez daki ordenadoreak zertarakako balio duEN.

- Zuk badakizu nire semea nora joan dEN?

17 IKASGEL@ _____________________________________________
 AGINTERA zaitez zaitezte (e/it)zazu (e/it)zazue
-t(z)eko

Amak semeari: Semeak: Amak semeari, berriro:


"Aizu, altxa zaitez ohetik!" "Zer? "Ohetik altxaTZEKO!"

Irakasleak ikasleei: Ikasleek: Irakasleak ikasleei, berriro:


"Aizue, isil zaitezte!" "Zer?" "IsilTZEKO!"

Mikelek txakurrari: Txakurrak: Mikelek txakurrari, berriro:


"Ez ezazu jan hori!" "????" "Hori ez jaTEKO"

- Aita Santuak kristauei bakearen alde otoitz egiTEKO esan die.

- Mikel, etor zaitez hona eta egon zaitez isilik!

- Poliziak lapurrari arma lurrera botaTZEKO agindu dio.

- Aizu, atera itzazu lau zurito!


________________________________________________________________________________________

 KONPARAKETAK
berdintasuna Desberdintasuna (gehiago edo gutxiago)
ZELAKOA
BEZAIN BAINO …AGO
ZELAN
BAINO ______ GEHIAGO
ZENBAT BESTE (HAINBAT)
BAINO ______ GUTXIAGO

- Zenbat urte dauzkazu?


- Nik zuk beste urte dauzkat.

- Zelakoa da Bartzelona?
- Bartzelona Madril bezain polita da.

- Zelan bizi zara?


- Ondo. Baina ez zu bezain ondo.

- Bilbok Donostiak baino biztanle gehiago dauzka.

- Guk ez dugu jan zuek beste gozoki.

- Gure alaba zuena baino lotsatiaGOa da.

- Haiek guk baino hobeto hitz egiten dute euskaraz.

- Zuk Mikelek baino perretxiko gutxiago batu dituzu.


________________________________________________________________________________________

18 IKASGEL@ _____________________________________________
 ERLATIBOA -(e)n(a/ak)
- Josu da begi argiak dauzkaNA.

- Amaia da gaur klasera soineko berdea ekarri duEN neskA.

- Mendizalea da mendian ibiltzea gustatzen zaioNA.

- Arratsaldean ikusi duguN pelikulA oso aspergarria izan da.

- Zuk esan didazuN guztiA gezurra da.

- Josuneri galdu zaioN giltzA udaltzaingoan agertu da.

- Nor da zure aitaren ondoan dagoENA?


___________________________________________________________________________

 BALDINTZA -t(z)en ba- -ko

- Leihoa zabaltzen Baduzu, hotzituko gara.

- Etxean geratzen Bagara, aspertuko gara.

- Musu bat ematen Badidazu, zinera joatera gonbidatuko zaitut.

- Euskaltegira joaten ez BAzara, ez duzu euskaraz ikasiko.

- Maite Banauzu, ezkontzeko eskatuko didazu.


________________________________________________________________________________________

 DENBORAZKOAK -(e)nean
-t(z)ean
- Postariak tinbrea jo du bazkaltzen hasi garENEAN.

- Eguraldi ona egiten duENEAN hondartzara joaten gara.

- Etxean ez zegoen inor etxera heldu nintzENEAN.

- Athletic-ek irabazten duENEAN oso pozik jartzen da.

- Kalera irteTZEAN euria egiten hasi zuen.

- Txakurra zaunka entzuTEAN konturatu ginen norbait bazetorrela.


________________________________________________________________________________________

 AHAL / EZIN
- Hondartzara joaten bagara, eguzkia hartu ahal dugu.

- Ume txikiak ezin dira joan bakarrik ikastolara.

- Ospitaletan ezin da tabakorik erre.

19 IKASGEL@ _____________________________________________
- Bihar ezin izango naiz klasera joan, oso gaisorik nago eta.

- Gaur goizean lasai gosaldu ahal izan dut, jai-eguna da eta.

- Zuri kontatu ahal dizut, nire laguna zara eta.

 BEHAR
- Zenbat denbora behar duzu jazteko?

- Ezin naiz zurekin geratu, lanera joan behar dut eta.

- Ez duzu dena jan behar.

- Datorren urtean gida-baimena berriztatu beharko dut.

- Gaur goizean umeari ipurdiko bat eman behar izan diot.


________________________________________________________________________________________

 NOMINALIZAZIOA -t(z)ea
- Guri ez zaigu gustatzen ariketak egiTEA.

- Euskara ikasteko beharrezkoa da gogoa edukiTZEA.

- Euskaltegian debekatuta dago erdaraz hitz egiTEA.

- Osasunerako komenigarria da kirola egiTEA.

- Guri asko kostatzen zaigu euskaraz pentsaTZEA.

- Pentsatu dugu oporretan Indiara joaTEA.


________________________________________________________________________

 NOMINALIZAZIOA -t(z)en
- Zuek ez dakizue ingelesez hitz egiTEN.

- Orain dela urte asko ikasi nuen josTEN.

- Barre egiTEN hasi ginen txistea entzun genuenean.

- Orain telebista ikusTEN ari da.

- Saiatuko gara euskaltegira egunero joaTEN.


___________________________________________________________________________

20 IKASGEL@ _____________________________________________
 ATZIZKI BATZUK
-(T)AR: DurangAR, zaldibarTAR, baserriTAR, herriTAR, frantziAR, italiAR…
- DurangARra: Durangon jaio dena edo Durangokoa dena.

-DUN: Bizardun, txapelDUN, euskalDUN, haurDUN, betaurrekoDUN, diruDUN…


- Bizarduna: bizarra daukana.

-ZALE: MendiZALE, ardoZALE, gozoZALE, neskaZALE, diruZALE…


- Ardozalea: Ardoa gustatzen zaiona.

-GARRI: AsperGARRI, ikusGARRI, beldurGARRI, barreGARRI, edanGARRI…


- Edangarria: Edan ahal dena edo edatea merezi duena.
- Beldurgarria: Beldurra ematen (sortzen) duena.

-TXO: AmaTXO, mahaiTXO, umeTXO, afariTXO, etxeTXO, lagunTXO…


- Mahaitxoa: mahai txikia.
- Amatxo: ama (kariñosoa).

-TASUN: MaitASUN, askaTASUN, isilTASUN, alaiTASUN…


- TASUN: Izen abstraktoa, ona, positiboa.

- TZAILE: SalTZAILE, garbiTZAILE, erreTZAILE, hilTZAILE…


- Saltzailea: Saltzen duena.

- -LE: IrakasLE, ikasLE, erosLE, entzuLE, ikusLE…


- Ikaslea: Ikasten duena.

-(L)ARI: ArgazkiLARI, bulegARI, tabernARI, sukaldARI, futbolARI…


-(l)ari: Askotan lanbidea adierazten du.

-TSU: IndarTSU, ileTSU, koipeTSU, euriTSU, eguzkiTSU...


- Iletsua: Ile asko daukan pertsona.
- Euskal Herria euritsua da.

21 IKASGEL@ _____________________________________________
22 IKASGEL@ _____________________________________________
23 IKASGEL@ _____________________________________________

You might also like