You are on page 1of 183

TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 3

TXANELA
LEHEN HEZKUNTZA - Hirugarren zikloa - 5. maila

A K U RGA I A
IR K
Koordinatzailea: MAITE SAENZ

Eg ileak: SAIONARA BARRENA


IAKI LASA
JAIONE LASA
MAITE SAENZ

Irakurgaien eg ileak: KIKE AMONARRIZ


PAKO ARISTI
TXOMIN ARTOLA
BERNARDO ATXAGA
SAIONARA BARRENA
NEMESIO ETXANIZ
JULEN GABIRIA
JUAN GARMENDIA LARRAAGA
JOXERRA GARTZIA
JUAN KRUZ IGERABIDE
JOSE MARIA IPARRAGIRRE
JOAN MARI IRIGOIEN
ANTTON KAZABON
GORKA KNRR
IAKI LASA
ANJEL LERTXUNDI
XABIER LETE
XABIER LIZARDI
MIREN AGUR MEABE
MIKEL MENDIZABAL
MARI JEANNE MINABERRI
JON MIRANDE
MITXEL MURUA
J. M. OLAIZOLA TXILIKU
JOXAN ORMAZABAL
PEDRO MARI OTAO
MAITE SAENZ
JOSEBA SARRIONAINDIA
JOSE MARIA SATRUSTEGI
XABIER TELLERIA
ALAITZ TELLETXEA
KIRMEN URIBE
PATXI ZUBIZARRETA
Ikastolen Elkartea
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 4

IZARREN HAUTSA

Izarren hautsa egun batean


bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean
noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe:
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude.

Gizonak badu inguru latz bat


menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta
hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu,
saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia:
bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizbait erditu
hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu;


ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta
harremanetan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea:
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrera joatea.

4
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 5

Ez dadukanak ongi ohi daki


eukitzea zein den ona,
bere premiak bete nahian
beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten:
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikiak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik


sortuko dira besteak
borroka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak:
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsak arrazoi garbiz
egiztatuko dutenak.

Xabier Lete

5
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 6

MUNDUAREN ETA GIZADIAREN JATORRIA


Zeru-lurren kreazioa
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize han-
diaren gain ilunbea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.
Eta (lehen egunean) Jainkoak esan zuen: Izan bedi argia.
Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilun-
beetatik: argiari egun eman zion izen eta ilunbeei gau. Horrela, lehen eguna
burutu zuen.
Jainkoak esan zuen: Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak
bereiz ditzan.
Eta hala izan zen. Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai
gainekoetatik bereizi zituen. Jainkoak sabaiari zeru eman zion izen. Ho-
rrela, bigarren eguna burutu zuen.
Jainkoak esan zuen: Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi
lehorra.
Eta hala izan zen. Lehorrari lur eman zion izen eta ur-multzoari
itsaso. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
Jainkoak esan zuen: Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun landareak
eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti.
Eta hala izan zen. Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbo-
lak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Horre-
la, hirugarren eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: Izan bitez argizagiak zerusabaian, eguna eta gaua bereizte-
ko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko. Izan bitez zerusabaian lurrari argi egi-
teko.
Eta hala izan zen. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jar-
tzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen. Zerusabaian ezarri zituen lu-
rrari argi egiteko, egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunbea bereizteko. Eta
Jainkoak ona zela ikusi zuen. Horrela, laugarren eguna burutu zuen.
Jainkoak esan zuen: Egin bezate urek borbor bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek
lurraren gainean, airean.
Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak
eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Eta bedeinkatu egin zituen,
esanez: Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itsas urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren
gainean. Horrela, bosgarren eguna burutu zen.

6
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 7

Jainkoak esan zuen: Eman bitza lurrak orotari-


ko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak.
Eta hala izan zen. Jainkoak orotariko bizi-
dunak sortu zituen: abereak, piztiak eta na-
rrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
Jainkoak esan zuen: Egin dezagun
gizakia; izan bedi gure antzeko, gure
irudiko; menpera ditzala itsasoko
arrainak, zeruko hegaztiak, abere-
ak, basapiztiak eta lurrean narras-
taka dabiltzan piztia guztiak.
Jainkoak, beraz, bere antze-
ko egin zuen gizakia, Jainkoa-
ren beraren irudira egin zuen;
ar eta eme egin zituen.
Eta bedeinkatu egin zi-
tuen, esanez: Sor itzazue
umeak eta ugaldu, bete lurra
eta izan haren nagusi; menpera
itzazue itsasoko arrainak, zeruko
hegaztiak eta lurrean narrastaka
dabiltzan piztia guztiak.
Jainkoak esan zien: Hara, zeuei
ematen dizkizuet lurrazalean diren ha-
zidun landare guztiak eta hazidun fruta-
arbola guztiak; horiek izango dituzue jana-
ri. Abere, zeruko hegazti eta lurrean narrastaka
dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ema-
ten diet janari.
Eta hala izan zen. Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi
zuen Jainkoak. Horrela, seigarren eguna burutu zen.
Horrela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berorietan dagoen guztiarekin. Zazpiga-
rren egunerako burutu zuen Jainkoak berak eginiko lana eta zazpigarren egunean lanari
utzi, eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan hartu bai-
tzuen atseden kreazio-lanetik. Hau da zeru-lurren kreazioaren historia.

Elizen arteko Bibliatik hartua.

7
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 8

LABEAN EGOSITA

Ipar Amerikako ekialdean bizi ziren amerindiarrek (algonkinak eta irokesak) pentsa-
tzen zuten Manitu Espiritu Handiak sortu zituela munduko gizaki guztiak. Horrelaxe
izan omen zen:
Aspaldiko garaietan Manitu Handia itsaso sakonaren bazterrik urrutieneraino joan
zen, eta handik buztin berezia ekarri zuen. Buztin horrekin egin zituen gizakiak, buz-
tingile batek ontziak eta irudiak egiten dituen bezalaxe.
Ondoren, buztinezko irudiak egosteko labe bat egin zuen Manitu Handiak. Labean
jarri zituen buztinezko irudi batzuk, estali zituen zerrautsez, izei-egurrez, pinu-kosko-
rrez eta intxaur-azalez, eta hauspo batekin haizea eman zien, labea bero-bero jarri arte.
Gar handiak sortu ziren, eta baita brasa gorri goriak ere. Egositako irudiak hoztutakoan
atera zituen labetik, eta gehiegitxo erreta zeudela iruditu zitzaion Manituri: beltzak
zeuden.
Orduan, beste irudi batzuk jarri zituen labean, estali zituen zerrautsez eta izei-egu-
rrez, eta labeari hauspoarekin haizea eman zion, berotu arte. Su-garrak izan ziren, eta
brasa ere sortu zen, baina denbora laburrez. Labea hoztu eta irudiak atera zituenean,
gutxitxo erreta zeudela iruditu zitzaion Manituri: zuriak zeuden.
Azkenik, geratzen zitzaizkion irudiak labean jarri zituen Manituk, estali zituen ze-
rrautsez, izei-egurrez eta intxaur-azalez, eta hauspoarekin labeari haizea eman zion, su-
garrak piztu eta brasa neurri-neurrian gorritu arte. Labea hoztu eta irudiak atera zitue-
nean, ikusi zuen kolore ederrekoak zeudela: ez beltz, ez zuri; kolore gorri ederrekoak.
Horrela sortu zituen Manituk munduko gizaki guztiak, eta horrela dira gizaki ba-
tzuk beltzak, beste batzuek zuria dute larrua, eta kolore gorri ederrekoak dira gure he-
rrikoak.
J. M. Olaizola Txiliku
8
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 9

CHARLES DARWIN
Hautespen naturala eta espezieen eboluzioa

Gizakion sorrera azaltzeko, Charles Darwin biologo britainiarraren ideietan oinarri-


tzen dira zientzialariak, gaur egun. Darwinen teoriaren arabera, espezieek eboluzionatu
egiten dute, baina ez nolanahi. Espezie bakoitzetik espeziearen iraupena ziurtatzeko
beharrezkoak diren baino indibiduo gehiago jaiotzen dira. Hori dela eta, naturak one-
nak hautatzen ditu: aurrera egiteko ezaugarri hoberenak dituztenek bakarrik irauten
dute bizirik eta ugaltzen dira, indar gehiena dutenak kasu batzuetan, azkarrenak beste-
tan, eta horrela espeziea aldatu eta hobetu egiten da denborarekin. Fenomeno horri
hautespen naturala deitu zion Darwinek.
Gizakia ere, gainerako espezieak bezalaxe, duela urte askotako espezie jakin baten
hainbat eta hainbat urtetako eboluzioaren ondorioa dela esan daiteke, teoria horren
arabera.
Duela 55 milioi bat urte, ugaztunak eta hegaztiak ugaltzen hasi zirenean, lehen pri-
mateak sortu ziren. Orain dela 5 bat milioi urte Australopithecus (australopiteko) izene-
ko primate aurreratua agertu zen. Primate hura, eboluzioaren eraginez, gaur egungo gi-
zon-emakumeen itxura hartzen joan zen, poliki-poliki.
Darwinen teoriak tirabira handiak sortu zituen bere garaiko gizartean. Bibliak zioe-
nari kontra egiten ziola pentsatu zuten batzuek; erlijioaren hondamena zela, alegia. Be-
rez, Darwinek eboluzioaren teoria ez zion zuzenean gizakiari aplikatu bere liburuan,
baina irakurleek gizakiaren jatorriarekin lotzen zuten egileak landareez eta animaliez
zioena.
Zuk zer iritzi duzu horretaz?

9
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 10

GURE ZIENTZIALARIAK

Elhuyar anaiak. Besteak beste, Mineralogia eta


Kimika ikasketak egin zituzten lapurtar jatorriko Jo-
an Jose (Logroo, 1754-Bogota (Kolonbia), 1796) eta
Fausto Fermin (Logroo, 1755-Madril, 1833) anaiek.
Wolframio (W) elementu kimikoa bakartu zuten.

Armand David. Lapurtar naturalista (Ezpeleta, 1826-Paris, 1900).


Europan ezezagunak ziren landare, eta animalia, espezie ugari aztertu
zituen Txinan. Besteak beste, panda hartz handia (Ailuropoda melano-
leuca) aurkitu eta espezie horren lehendabiziko deskribapen zientifi-
koa egin zuen.

Barandiaran Aierbe, Jose Migel. Euskal antropologo, etnologo eta


ikertzaile gipuzkoarra (Ataun, 1889-1991). Teologia eta Filosofia ikas-
ketak egin zituen. Ikerketa askotan esku hartzeaz gainera, ikasle asko
prestatu zituen. Halaber, zenbait aldizkaritako kolaboratzaile eta zu-
zendari izan zen. Hainbat erakundetako ohorezko kide, Eusko Ikas-
kuntzako lehendakari (1976), EHUko (1978), Deustuko Unibertsita-
teko (1986) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko (1987) honoris causa doktore eta
euskaltzain oso (1965-91) ere izan zen. Barandiaranen lanaren zatirik handiena histo-
riaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatzen badute ere, era guztietako la-
nak idatzi zituen. Ikerketa etnologiko garrantzizkoak egin zituen; euskaldunon ezauga-
rriak aztertu, bildu eta ezagutarazi egin zituen. Bere lanak, ondorengo beste hainbat
ikerlariren lanen oinarri eta abiapuntu bilakatu ziren.

Altuna, Jesus. Gipuzkoar paleontologoa (Berastegi, 1932). Antropolo-


gia, etnologia, arkeologia, geologia, astronomia, botanika eta entomologia
ikasten eta ikertzen dituen Aranzadi Zientzia Elkarteko partaide da.

10
TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 11

n 26a
asteazkena, 2005eko irailare
berria GAIAK

Espainiako ikerketa-saria eman


diote Pedro Migel Etxenikeri
k fisikari eta
Donostia Physics Centerreko burua
ritu dute
hezkuntzari eginiko ekarpena sa

Pedro Migel Etxenike ikerlaria

Erredakzioa. IRUEA
o ibilbidean. Euskadi Ikerketa
ialdetan egin duten kontuan artek
Nazioarteko beste sari bat jaso du herr Saria eman zioten 1996an. Ameri-
hartu gabe.
Pedro Migel Etxenike Euskal Herri- ketako Estatu Batuetako Zientziaren
ko Unibertsitateko Materia Konden- Partikulen eta gainazalen arteko Aurrerapenerako Ameriketako El-
iko lana
tsatuaren Fisikako katedradunak. interakzioen ikerketan egin tzat hartu zuen
ck saria jaso zuen 199 8an, aipa tu du Espa iniako epaimah aiak karteak (AAAS) kide
Max Plan da atzokoa Espainian
rera ikerk eta saria ema n saria Etxe nike ri ema teko arrazoibi- 2001ean. Ez
eta Blas Cab na. Asturiasko
solido eta li- lortzen duen lehe
zion atzo Espainiako Hezkuntza eta de gisa. Izan ere, ioiek Printzea saria eman zioten 1998an,
Zientzia Ministerioak. kidoekin duten interakzioari lotu-
ikerketa lanengatik, eta, urte
riko efektu askoren deskribapen te- bere
Bi urtetik behin bain o ez dute Planck fisika saria ere
n oriko asko egin du zientzialariak, berean, Max
ematen Blas Cab rera saria . Eure . Horrez gain, 23
tziak , tartean Etxenike-Pendry ekuazioa. bereganatu zuen
ikerketekin zientzia, giza zien doktore tesi zuze ndu ditu eta 250
ia, osas un-z ient ziak edo Etxe nike Izaban jaio zen (Nafa- gehi ago argitaratu ditu
teknolog lan baino
1950ean. Cambridgeko Uni-
teknologiaren gizarteratzea nabar- rroa), nazioart eko hain bat liburu eta iker-
sitatean fisikan doktore bihurtu
men bultzatzen dituzten zientziala- bert keta-aldizkari espe zializatutan.
zen. Hainbat sari irabazi ditu orain
riak saritzen dituzte, ikerketa zein

11
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 12

Gaua eta eguna


denboraren balantzan
eskutik dantzan.

Nola imanak burdina,
halaxe zurak zurgina.
Nola lurrak beruna,
halaxe gauak eguna.

Ilargiak, zilar;
Eguzkiak, urre:
argiak argiari irribarre.

Bai, marraskiloak erakutsi dio bidea:
Kiribila.
Joan da astronauta izar baten bila.

Izenean iltzatuta
lizarrak izar bat darama
eta ni nork narama?

Otsoak ilargiari ulu.
Kedun hegazkinak utzitako lorratzetik
ilargiak zinbili-zanbulu.

Arantzak elorrian,
arantzak joan-etorrian;
zazpi izar beltz amonak
bere mantal gorrian.

Metak eta Kometak. Joan Mari Irigoien

12
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 13

8
HIRU EMAKUME URDINAK

Bidean bizi-bizi zebiltzan bitartean, elkarrekin berriketan aritu ziren Pertseo eta Zi-
larbizi, eta, solasaren atseginez edo, ustekabean etorri zitzaien ilunabarra gainera. Ia
ilundu zitzaien, konturatzerako.
Basamortu basati, sasiz eta laharrez bete batera iritsi ziren; toki bakarti eta isil bat,
inoiz inor han ibili edo handik igaro izan ez balitz bezalakoa. Dena hutsik zegoen, dena
hondaturik bezala, gero eta sakonagoa egiten ari zen arrastiriko ilunabarrean. Pertseok
ingurura begiratu zuen, nahiko goibeldurik, eta esan zuen:
Askoz urrutirago joan behar al dugu?
Ixo, ixo xuxurlatu zion bere kideak. Ez ezazu txintik ere atera. Hauxe da
garai eta leku egokiena Hiru Emakume Urdinak topatzeko. Ibil zaitez arreta handiz, eta
ea ez zaituzten ikusten zuk haiek ikusi aurretik, hirurentzat begi bakarra besterik ez ba-
dute ere, begi horrek dozena erdi begi arruntek adina ikusten du-eta.
Baina, zer da egin behar dudana? galdetu zuen Pertseok. Zer egin behar dut
ikusten ditudanean?

13
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:17 Pgina 14

Zilarbizik, zer egin behar zuen adierazi aurretik, hiru emakumeak begi bakar bate-
kin nola konpontzen ziren argitu zion. Itxuraz, hiru emakumeek begi hura txandaka
erabiltzeko ohitura zuten, betaurreko-parea izango balitz bezala edo zehatzago esan
beharko bagenu, begi bakar batean jartzeko monokulo bat balitz bezala.
Hiru emakumeetako bakoitzak denbora labur batez erabili ohi zuen begi hori, eta,
ondoren, begia bere begi-zulotik atera eta ahizpetako beste bati eman ohi zion, horrek
ere bere begi-zuloan jarri eta beste denbora apur batez erabil zezan.
Horrela, pentsa daitekeen bezala, aldi oro emakumeetako bakar batek ikus zezakeen
nolakoa zen inguruko mundua, eta beste biak, bitartean, itsu geratzen ziren, iluntasun
handienean murgildurik. Gainera, begia emakume baten eskutik beste batenera pasa-
tzen ari zen bitartean, hiru-hirurak ezer ikusi ezinik geratzen ziren.
Ikus daitekeenez, nahiz eta munduan hainbat gauza harrigarri izan eta gertatu, eta
beste hainbat harrigarriago asmatu eta kontatu gizakiok, hiruren artean begi bakar bat
besterik ez zuten Hiru Emakume Urdin haien bitxikeria bezain kontu bitxirik ezin lite-
ke ezagutu, asmatu edo kontatu. Pertseori, behintzat, horixe iruditu zitzaion bere adis-
kideak kontu haiek guztiak esan zizkionean.

14
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:18 Pgina 15

Adarra jotzen ari zitzaiola ere pentsatu zuen behin edo behin. Adiskidea bera ari zela
istorio osoa asmatzen, eta ez zegoela munduan hark aipatzen zuen erako izaki aldrebe-
sik, halako itxura eduki zezakeen emakumerik.
Azkar baino lehen sinetsiko dituzu nik esandako guztiak esan zion Zilarbi-
zik. Ixo, ixo, ixxxxo. Hor datoz-eta!
Pertseo begira geratu zen, begiekin iluntasuna zulatu beharrean. Izan ere, ilunpera
ohiturik zeuzkan begiak ordurako, eta, Zilarbizik esandako aldera begiratuz, zerbait
edo norbait hurbiltzen ari zitzaiela ikusi ahal izan zuen, argi askorik gabeko basamortu
hartan. Han urrutian, beraiengana zetozela ikusi zituen Hiru Emakume Urdinak, gero
eta hurbilago.
Argi apur hark, ordea, ez zion uzten nolako aurpegiak zituzten ikusten, eta are gu-
txiago beste zenbait xehetasun bereizten. Ilaje luze urdinduak, bai; horiek ikus zitzake-
en urrutitik.
Gehiago hurreratu zirenean, hiru emakume haietako bik kopetaren erdian begi-zulo
huts bakana zeukatela ikusi zuen. Hirugarren emakumeak, aldiz, begi bakar distiratsua
zuen kopetaren erdian, eraztun bateko diamante distiratsu bat baino distiratsuagoa.

15
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:18 Pgina 16

9
HIRU EMAKUME URDINEN BEGI BAKARRA

Hiru Emakume Urdinak elkarrekin nola zetozen ikusi zuten Pertseok eta Zilarbizik sas-
traka batzuen atzetik. Emakumeetako bik ez zuten begirik, baina hirugarren emakumeare-
nak begirada sarkorra zuen. Begi berezi hark gauaren erdian ere eguerdian bezain ondo
ikus zezakeela iruditu zitzaion Pertseori, hiru begi-pareen indarra begi bakar hartan bildu-
rik zegoela.
Hiru atsoak nahikoa ondo konpontzen ziren begi bitxi hura txandakatuz, ia-ia bakoi-
tzak bere aldetik ikusteko ahalmena izan balu bezala, halakoa baitzen begi bakar haren in-
dar berezia. Hala ere, aldiko batek bakarrik ikusten zuen egiatan: begia kopetaren erdian
zeukanak. Horrek besotik helduta zeramatzan beste biak, kopetako begi distiratsuarekin
alde batera eta bestera bazter guztiak arakatuz eta miatuz.
Pertseo, Zilarbizirekin batera sastrakadi ilun eta trinko baten atzean ondo ezkutaturik,
beldur zen: begi indartsu haren ikusmenak sasiak zeharkatu eta ikusi egingo zituela uste
zuen. Beldurgarria zitzaion, benetan, halako begi indartsu baten begirada jasan beharra!
Baina Pertseoren beldurrak eta uste txarrak ez ziren bete, eta kontuak beste era batera
joan ziren. Sastrakadira hurbildu aurretik, Hiru Emakume Urdin haietako batek honela
esan zion erdian zihoanari:

16
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:18 Pgina 17

Ahizpa! Ene ahizpa Izuikara!, denbora luzez daramazu zuk begia, niri dagokit orain!
Utz iezadazu denbora apur batez, ene ahizpa Ameskaitz erantzun zion Izuikarak.
Sastrakadi horren atzean zerbait dagoela iruditu zait.
Beno, eta zer? erantzun zion Ameskaitzek, erdi haserre. Ezin al dut nik zuk bezain
ondo ikusi zer dagoen sastraka horien atzean? Zurea bezain nirea da begia, eta zuk bezain on-
gi erabil dezakedala uste dut, zuk baino hobeto ere bai, agian. Berehala ematea nahi dut.
Bi ahizpak liskarrean ari ziren artean, hirugarrena, Hezur-triskatzaile izenekoa, kexuka ha-
si zitzaien:
Ni naiz orain begia jaso behar dudana esan zien. Zeuenkoi hutsak zarete biak.
Zuek biok nire aurka zaudete, eta begia denbora luzez edukitzen duzue, niri batere utzi gabe.
Zuentzat biontzat bakarrik nahi duzue begia, eta ni baztertuta uzten nauzue.
Liskarra eta eztabaida gero eta handiagoak bihurtzen ari zirenez, Izuikarak kendu begia
bere kopetaren erditik eta, eskuan zuela, honela esan zien bi ahizpei:
Har ezazue, bada, zuetako norbaitek begi santu hau, baina erabaki agudo nori dago-
kion orain txanda, ea behingoz amaitzen dugun eztabaida inozo hau. Ni neu asko poztuko
naiz denbora batez ilunpean egoteaz, horrekin lasaiago egoteko aukera badut, behintzat. Bie-
takoren batek har ezazue azkar ditxosozko begi hau, edo neure kopetan jarriko dut berriro,
eta kitto!

17
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:18 Pgina 18

Ameskaitz eta Hezur-triskatzaile, zein baino zein urduriago, begia jasotzeko amorra-
tzen zeuden. Antsiaz luzatu zituzten eskuak begi hura Izuikararen eskutik jaso nahirik.
Baina biak itsu zeudenez, ez ziren ahizparen eskuraino iristen. Bestalde, une hartan
Izuikara ere beste biak bezain itsu zegoenez, eginahalak eginda ere (eta ez dakigu egina-
halak egin zituen ala ez) ez zuen lortu begia bi ahizpetako bati eskuan jartzea.
Horrela, erraz ulertuko duzuen moduan, hiru ahizpa haiek zeharo itsu zeuden, ego-
era larrian.
Begia, ordea, han zegoen beti Izuikararen eskuan, izar bat bezain distiratsu, hiru
ahizpek, erabat itsu, distiraren txinpartarik txikiena ikusten ez bazuten ere.
Egoera hura, hirurek ikusi nahi eta ezin ikusi, hirurek begia nahi eta ezin aurkitu,
barregarria zen, benetan.

Pertseo eta Medusaren burua. Nathaniel Hawthorne (Txilikuk moldatua)

18
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:18 Pgina 19

BIDEO-JOKO BERRIA

Manex berriketan ari da Aitorrekin.


Nire osaba Antxon Finlandiara joan da, nik ez dakit zer egitera esan dio, eta
bideo-joko bat ekarri dit. Mundiala!
Harrapazak! esan dio Aitorrek. Eta ba al dakik nola erabiltzen den? Finlan-
dieraz baldin badatoz argibideak
Denon artean asmatuko dugu zerbait Manexek.
Arratsaldean, eskola amaitu ondoren, Aitor, Uxue, Maddi, Jon eta Intza Manexen
etxera joan dira, bideo-joko berria ezagutzera.
Ez dakit ezer lortuko dugun esan du Intzak, ez da gauza erraza izango
Ez da gauza erraza, kikirikiken, kikirikiken hasi da kantari Jon.
Badoa esan du Manexek, eta DVDa sartu du ordenagailuan.
Ordenagailuaren monitorean hitz arraroak atera dira, gainean bi puntu dituzten eta
ugariko hitzak.
Harrapazak! bota du Aitorrek hainbeste gustatzen zaion esamoldea. Dena
finlandieraz!
Suomieraz esan dio Uxuek albotik. Finlandia deitzen diogu guk, baina ber-
takoek esaten dute lurralde hura suomien herria dela, eta guk ere
Bale, bale! Aitorrek. Dena suomieraz! Baina, mesedez, ez zaitez orain zure
geografiarekin hasi
Bada, hobe zenuke geografia pixka bat ikasiko bazenu muturtu zaio Uxue Ai-
torri. Ba ote dakizu non dagoen Finlandia?

19
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:18 Pgina 20

Ixo! isilarazi
ditu Manexek. Lor-
tu dut sarrerako pantaila
gurutzatzea, eta hemen dau-
de Hara! Hemen daude bande-
ratxoak, eta baita ikurrina ere.
Horiek bai tipo jatorrak suo
suimo zera finlandiar horiek esan
du Maddik, hitzekin trabatuta.
Jatorrak jatorrak! errepikatu du Jonek.
Manexek ikurrinaren gainean sakatu du eta musika zaratatsu batekin izenburu kolo-
retsua zabaldu da pantailan. Bidaia miresgarria espazio sakonera jartzen du.
Zer? Zer? galdetu du Maddik. Berehala piztu zaizkio begiak espazioko bidaia-
ren kontu hori irakurri duenean.
Denak geratu dira monitoreari begira.
Horko espaziontzi horrek Kalebala izena du Eta DVD honek, joko bat baino
gehiago, dokumental bat dirudi dio Manexek, ahotsean desengainu apur bat suma-
tzen zaiola.
Hala ere, bai Manexek eta bai gainerako guztiek pantailara begira jarraitu dute.
Halako batean, hizkuntza automatikoa erabiltzen duten tresna horietako baten
ahots metalikoa entzun da.
Ni Puz naiz esan du, Kalebala espaziontziko ordenagailua prozesatzeko uni-
tate zentrala: PUZ. Nik gidatuko zaituztet espazioan barrena. Ni Puz naiz
Puz egin du barre Jonek. Puz, putz zer usain txarra!
Ixo, Jon esan dio Maddik Joni. Hauek gauza interesgarriak dira.
Jonek ez dio arreta handirik jartzen Puzek esaten duenari. Gainerakoak Manexi
aholkuak ematen ari dira, Kalebala espaziontzia hemendik hara espazioan gida dezan.
Puzen ahotsa sarri entzuten da hori ez da bide egokiena esanez.
Denbora asko baino lehen, lagun taldea monitorean agertzen denari begira eta Pu-
zek esaten duena entzuten ari dira. Jon da noizbehinka bazter batera joan eta kantari
hasten den bakarra.
Ordenagailuaren zarataren gainetik Maddiren ahotsa entzun da:
Argiak 300.000 kilometro egiten ditu segundoan.
Bai, lixta, baina zenbat denbora behar du argiak Ilargitik Lurrera etortzeko?
galdetu dio Uxuek.

20
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:29 Pgina 21

Ez da erantzun zuzena
esan du Puzen ahots me-
talikoak. Ilargitik Lu-
rrerako bidea egiteko ar-
giak segundo bat behar
du, gutxi gorabehera.
Ikusten! Esan dizut hain
azkar ez sakatzeko, erantzuna jakin arte zain egon behar dela esan dio Aitorrek Manexi.
Baina azkar erantzuten ez bada, denborarik gabe geratzen gara
Ba, orain denborarik gabe eta bizirik gabe. Begira zer jartzen duen pantailan:
Amaitu da jokoa esan dio Intzak Manexi.
Jo, Intza, zu beti hain baikorra errieta egin dio Uxuek.
Ez duzu proba gainditu. Espazioari buruzko informazio gehiago nahi al duzu?
galdetu du Puzek.
Baietz, jarri baietz! esan du Maddik, irrikaz.
Eta espazioari buruzko informazioa jarri dute martxan, Puzen ahots hipnotizatzailea
kontu-kontari dutela.
Horrela enteratu dira Eguzkitik datorkigun argi-izpiak 8 minutu eta 20 segundo be-
har dituela Lurreraino iristeko.
Zenbat kilometro daude Lurretik Eguzkira? galdetu du Puzen ahotsak. Ez
da kalkulatzen zaila!
Eta pantailan zera agertu da:
8,33 min x 60 s x 300.000 km/s = 149.940.000 km
Jo! Ia 150 milioi kilometro! Ez dago hurre! harritu da Uxue.
Baina ez pentsa espazioan distantzia hori distantzia handia denik esan du Pu-
zek, Uxueren esaldia aditu izan balu bezala. Eguzkiko argiak ia hamahiru minutu be-
har ditu Martera iristeko; berrogeita hamahiru Jupiterrera joateko; ordu eta erdi Eguz-
kitik Saturnoraino heltzeko; bi ordu eta hiru laurden Uranoko azala argitzeko; lau or-
dutik gora Neptunora ailegatzeko; eta bost ordu eta erdi Eguzkitik Plutoneraino!
Kilometro pila itzela! Aitorrek, hainbeste zenbakirekin zeharo nahastuta.
Kilometro asko? erantzun dio Puzek. Kalkulatzen erraza da!
Eta pantailan zera agertu da:
5,5 ordu x 60 min x 60 s x 300.000 km/s = 5.940.000.000 km
Ia sei mila miloi kilometro! esan du Maddik.
Horiek guztiak, ordea, hutsa dira espazioko benetako distantzien ondoan esan
du Puzek, eta harrokeria puntu bat bezala sumatu zaio ahots metalikoan. Begira!

21
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:29 Pgina 22

Pantailan eguzki-sistemaren irudia agertu da, eta txikiagoa eta txikiagoa egiten joan
da. Azkenean, beste izar bat agertu da pantailaren beste muturrean.
Eguzkia da gure izarra esan du Puzek, eta Kalebala gure espaziontziarekin
eguzki-sistema osoa bisitatu dugu. Argiaren abiadurarekin sei orduren buruan beste
muturreraino iritsi gara, Plutonetik harantzago. Baina orain dator gogorrena: hurrengo
saltoa egiteko hurbilen daukagun izarra, Proxima Centauri izenekoa, 4,2 urtera dago!
Lau argi-urtera!
Eta pantailan zera agertu da:
4,2 argi-urte, gutxi gorabehera, 40.000.000.000.000 km dira.
Berrogei bilioi kilometro! esan du Aitorrek. Ez zaizkit buruan sartzen!
Hori ez da ezer esan du Puzek: gure galaxiaren, Esne Bidearen erdira 30.000
argi-urte daude, eta gure galaxiatik beste batera joateko, hurbilenera joateko, 2.000.000
argi-urte behar ditu argiak Eta hori ez da ezer! Distantzia askoz handiagoak ere badi-
ra espazioan! Eta gauza harrigarriagoak! Ba al dakizue badirela masa trinkoko izar astun
batzuk argia ere irentsi egiten dutenak? Zulo beltz deitzen zaie eta dena irensten dute:
materia, argia
Neska-mutikoak pantailari itsatsita bezala daude. Puzen ahotsak erakarri eta ordena-
gailuari lotuta edukiko balitu bezala. Jon bakarrik geratu da aparte samar, eta bere bu-
ruari kantari ari zaio.
Ee! esan die Jonek, halako batean. Pantaila beltzari begira? Lo hartuta?
Jonen oihuekin bere onera etorri dira neska-mutikoak.
Zulo beltzetik askatu gaituzu esan dio Uxuek.
Ia galdu ginen bideo-jokoaren zulo beltzean! Intzak.
Harrapazak! esan du Aitorrek. Gero esango diate burua ez daukaala behar
bezala hornitua Hi haiz, hi, tipo jatorra!
Jatorra jatorra! esan du Jonek.

J. M. Olaizola Txiliku

22
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:29 Pgina 23

ILUSTRATZAILEAK

Antton Olariaga: Garai batean, herri txikietan denda bakarra


izaten zen; han denetarik saltzen zuten, Omarrenean bezala; apre-
ten ondoan ogia, aldamenean xaboia edo goxokiak Usurbilen
ere bazen halako bat. Denda hartan dena zen nahasia: usainak,
formak, koloreak Anabasa hartan, ordea, bazen halako ordena
bat, dendariarena; baina bezeroek ere erraz geurega-
natzen genuen, guk begiak itxita ere zehaztasun mi-
resgarriz botatzen baikenion esku kolpea goxokien
edo lapitzen kaxari. Marrazkiak egiten ditudanean,
gustatzen zait batzuetan denda txiki haren ordenari
jarraitzea, eta dena nahastea: usainak, formak, kolo-
reak

Elena Odriozola: Jaguarrek ez didate beldurrik ematen


niri, batez ere hemendik oso urruti bizi direlako. Baina ai-
tortu behar dut ipuin honetarako jaguarra marraztean
bihotza pixka bat zimurtu zaidala. Animaliak oso gustuko
ditut nik; etxe handi bat edukiko banu, anima-
liez beteko nuke, baina ezinezkoa zait, nire etxe
txikian euli batzuk bakarrik kabitzen baitira.
Horregatik, ez dut inoiz etxean jaguarrik eduki-
ko. Aski dut leihotik itsasora begiratzean kaio
batzuk ikustea. Zoriontsu egiten nau horrek.

Jokin Larrea: Gauza batzuek txikiak behar dute izan, eta beste
batzuek handiak. Penak, esaterako, hobe zenbat eta txikiagoak.
Lagunak, berriz, zenbat eta handiagoak hobe. Izan ere, zenbat
eta handiagoak izan lagunak, txikiagoak izaten dira penak. Nik,
marrazkiak egiten ditudanean, lagun berriak sortzen ditudala iru-
ditzen zait, eta penak txiki-txiki bihurtzen zaizkit. Triste zaudete-
nean, zuek ere egin proba: marraztu lagun handi
bat, elefantearen modukoa, adibidez, eta ikusiko
duzue nola joaten zaizkizuen tristurak.

23
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:29 Pgina 24

Jokin Mitxelena: Gauzei begira egotea gustatzen zait niri.


Adibidez, aurrean dudan landare txikiari. Ikusitako gauzak
buruan hartu eta gero marraztu egiten ditut. Adibidez, lehen
ikusitako landare txikia. Baina marrazten dudana, askotan, ez
da izaten ikusitakoaren berdin-berdina; batzuetan, antzekoa
ere ez. Hala, landare txikiaren ordez, zuhaitz erraldoi bat atera
zait, eta haren atzean, gure etxeko katua
lotan. Izan ere, irudimenak begiak baino
gauza gehiago ikusten ditu, askotan.

Jon Zabaleta: Ipotxak aurrez aurre inoiz ez zaizkit azaldu,


edo beharbada azaldu zaizkit, baina ni ez nintzen memento-
an ohartu. Ipotxen tankerako irudiak ikusi izan ditut, bai,
zuhaitzen adarrei begira, batez ere, ilunabarretan, eguneko
argia desagertu baino pixka bat lehenago.
Amets antzeko zerbait sorrarazten didate
irudi mugikor horiek; gero, konturatzera-
ko, iluna erortzen da zuhaitzen adarren
gainera, eta ipotxak eta zenbait irudi magi-
ko desagertu egiten dira, bat-batean.

Jose Belmonte: Donostian jaio nintzen.


Aitonak marraztea maitatzen eta matematikak gorrotatzen
erakutsi zidan. Horregatik, Arte Ederrak ikasi nituen Bilbon.
Gero, Erromara joan nintzen, eta han liburuetarako marraz-
kiak egiten eta horrelako gauzetan espezializatu nintzen.
Haurrentzako marrazkiak egiten ditudanean, dibertitu
egiten naiz eta barre asko egiten dut. Haurrek
nik bezain ongi pasa dezaten nahi izaten dut.
Marrazteaz gainera, natura gustatzen zait, eta
animaliak ere bai, zomorroak batez ere, baina
ez jateko. Ni, ipuin honetako fakirra bezala, ba-
razkijalea naiz. A! Eta ez dakit ezkerra eta eskui-
na bereizten.

24
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:29 Pgina 25

Mikel Valverde: Nik inoiz ez dut danborrik izan, inoiz ez


dut jantzi uniformerik, inoiz ez dut desfilatu, inoiz ez
naiz neskaz jantzi (ezta inauterietan ere), inoiz ez nau es-
kolako zuzendariak karameluetara gonbidatu, nire amona
ez da inoiz kantinera izan, ezta aitona danbor-jotzailea
ere; inoiz ez dut hitz egin nire eskolako psikologoekin,
inoiz ez naiz eszenatoki batera igo, inoiz ez diot musurik
bota jendeari, inoiz ez didate txalorik jo.
Tira, ni marrazkilaria naiz, eta niretzat
ez dago gaizki; marrazkiak egin dizkiot
ipuin honi, eta ez dago gaizki; ondo eta
guzti pasatu dut lanean, eta, aizue!, hori
bai ez dagoela batere gaizki.

Asun Balzola: Bi edo hiru urte nituenean hasi nintzen


marrazkiak egiten, eta harrezkero ez naiz gelditu. Oso gustu-
ko dut nire lana. Sari asko irabazi ditut, bitan Euskadi Saria,
adibidez, eta baita Bratislavako Urrezko Sagarra izeneko ga-
rrantzi handiko sari bat ere.
Nire ezaugarri nagusietako bat bilbotarra izatea da, eta oso
harro nago Bilborekin zerikusia duen guztiarekin (Bilboko
Guggenheimaz, adibidez!). Nire beste ezaugarri bat ondo bai-
no hobeto marraztea da, eta hirugarrena Mariasun Landaren
lagun on-ona izatea. Horregatik, ohore eta plazer
handia da niretzat bere ipuinak ilustratzea; gaine-
ra, primeran pasatu dut Joxepi dendaria ipuineko
marrazkiak egiten.

25
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 26

EGUZKIA
Antzinako zibilizazio guztietan gurtu izan dute Eguzkia, argi-, bero- eta bizi-iturri
den aldetik. Egipton Ra edo Amon-Ra izan zen jainko nagusia, Eguzkiaren jainkoa.
Eta Mesopotamiako herri guztiek ere gurtu zuten Eguzkia.
Grekoentzat, Helios eta Apolo jainkoak ziren Eguzkia eta argia, eta erromatarrek en-
peradorearen gurtzarekin lotu zuten. Txinan eta Indian ere gurtu zuten eta Amerikako
kolonaurreko zibilizazioetan Eguzkia zen jainko nagusia (azteken Quetzalcoatl eta Hui-
tzilopochtli, inken Inti).
Euskal mitologian, Eguzki amandrea da elementu garrantzizkoenetakoa eta solsti-
zioarekin loturiko errito eta sinesmenetan garrantzi handia izan du. Lurraren alabatzat
eta santutzat hartu zuten garai batean. Gaueko espiritu eta jeinu gaizkileak uxatzen zi-
tuela zioen jendeak.
Euskal Herrian hainbat eratara izendatzen dugu Eguzkia: Iguzki (Irun, G), Iduzki
(Aezkoa, N), Eguzku (Erronkari, N), Eki (Z), Jainkoaren begia (Ataun, G). Eta haren
irudia nonahi agertu ohi da apaingarri gisa: altzarietan, arropetan eta abarretan.

26
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 27

BERTSOEN UNIBERTSOA

Doinua: Donostiako hiru damatxo (doinu hau Bertsoz blai 5. mailan azaltzen da)
1 Gure ideiak adierazteko 9 Gai bati ondo erantzuteko
erreminta dugu hitza jar ninteke izerditan
hitza kantatzen baldin badugu hitz egokiak nola aurkitu
bertso munduan gabiltza. oso segundo gutxitan?
2 Hitza hitzari ondo lotuaz 10 Gainera oso arraroa da
osatzen da esaldia egiten dugun karrera,
bere oinean azpimarratuz pentsamendua baitabilkigu
hoskidetasun garbia. sarri atzekoz aurrera.
3 Beraz, oin batek puntua dakar, 11 Zuzenketarik ezin da egin
zenbat oin, hainbeste puntu bat-bateko jardueran
belarrietan min egin gabe arriskua ta emozioa
datozen bi elementu. biak dauzkagu aukeran.
4 Antzeko oinak, oso berdinak 12 Mikrofonoa erdian eta
behar ditugu bilatu aurrealdean jendea
bizkiak izan daitezke baina txaloen bidez saritzen dute
ezin dira errepikatu. gure abilidadea.
5 Zerbait gehiago bada ordea 13 Gozatzen dugu afarietan,
kantatzeko prest bagaude, taberna eta plazetan,
hankamotz eta hankaluzeak baina memento hunkigarriak
itxuraz neurtzea hobe. heltzen dira txapelketan.
6 Zazpi eta sei, zazpi eta sei, 12 Gizon heldua txapelarekin
neurri txikia hain zuzen, bertsolarien eredu
saia gaitezen zerbait kantatzen orain oholtzan neska-mutilak
Maritxu nora zoaz-en. noiznahi ikus ditzakegu.
7 Hamar ta zortzi, hamar ta zortzi 15 Bertso eskolak ugaldu dira
neurri handiko erritmoa jorratuz hainbeste mezu,
Pello Joxepe tabernan dela-n lagunartean jolas eginez
proba egitera noa. zuk ere ikas dezakezu.
8 Bota dezaket kopla bat edo 16 Esaera zahar, ipuin politak
kanta dezaket bertsoa disko eta antzerkia,
gutxieneko erdia eta irudimenak eskaintzen digu
ahal baldin bada osoa. ikuspegi irekia.
Mikel Mendizabal
27
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 28

BA AL ZENEKIEN

Ilargia Lurra sortu zen garai berean sortu zela?


Lurraz gainera, Ilargia dela gizakiak zapaldu duen espazioko leku bakarra?
Ilargia lehen aldiz zapaldu zuten astronautak Neil Armstrong eta Edwin Aldrin
izan zirela?
Leopold Eiharts astronauta dela espazioan ibili den lehen euskalduna?
Eguzkiaren erdigunea etengabe lehertzen ari den bonba erraldoi bat dela?
Eguzkitik hurbilen dauden planetak direla azkarren mugitzen direnak?
Marten ekaitzek asteak irauten dutela?
Jupiter eguzki-sistemako planetarik handiena dela eta beste planeta guztiak batera
bere barnean kabitzen direla?
Astronomo askok pentsatzen dutela dinosauroak orain dela 65 milioi urte desager-
tu baziren Erdialdeko Amerikan asteroide bat erori zelako gertatu zela?

28
TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 29

Marteren eta Jupiterren artean dagoen asteroide-gerrikoak planeta solidoak edo


arrokazkoak (Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte) eta gasezko planetak (Jupiter,
Saturno, Urano eta Neptuno) bereizten dituela?
Meteoritoak Lurraren atmosferara iristean urtu egiten direla gehienak eta meteo-
roak edo izar iheskorrak sortzen direla?
Antzinako Erroman Jupiter zela jainkoen errege?
Prismatikoak egokiak direla zeruan hainbat kometa, noba (lehertzen diren iza-
rrak), nebulosa eta galaxia ikusteko?
Eguzki-sistema eta Unibertsoa aztertzeko teleskopio ahaltsuak behar direla eta te-
leskopio horiek behatokietan (behaketa astronomikoak egiteko lekuetan) gorde-
tzen direla?
Lehen satelite artifiziala Sputnik I.a 1957ko urrian Soviet Batasunak jaurti zuela?
Espaziora bidaiatu zuen lehen animalia Laika izeneko errusiar txakur bat izan zela?

29
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 30

PLANETAK
M E R K U R IO
uen dagoen
Eguzkitik gert
rretik
ain gertu, Lu A RT IZ A RR A
planeta da; h Atmosfera trinkoa du
baita.
ikustea zaila k, ez haizerik
, ez da, neurriz, lurraren an
en arrokazko planeta
a tm o sf e ra ri tzekoa.
Ez du
a za la k ra te rrez josia du, Oso tenperatuta altua
urik, eta gain on d orioz. Biluzia sistemako altuena et
du azalean eguzki-
ta lk en
meteoritoen ere altua da, eta arnase
a atmosferaren presio
a
a da.
eta arrokazko Artizarraren atmosfera
zina.
Hainbat datu milioi km n hodei trinko ugari
batez besteko distantzia: 58 daude. Hodei horiek
erraz islatzen dute
o 0C
Eguzkitik
tenp eratura: 180 eta +43 Eguzkiarengandik jaso
Gainazalare n tako argi gehiena, eta
bitarte rnak
horri esker, planeta ha
io gasaren azta
u zeruan distiratsu
Atmosfera: hel ikusten da.
Ilargiak: 0 Hainbat datu
Eguzkitiko batez bestek
o distantzia: 108 milioi
Gainazalaren tenperatu km
ra: 490C bitarte
Atmosfera: karbono di
oxidoa, azido sulfurik
nitrogenoaren arrasto oa,
ak
Ilargiak: 0

M A RT E
Marte arrok
azko planeta
antzekoa, n da, Lurraren
eurriz. Plan
basamortu a eta hotza eta JU P IT E R
ntzekoa da,
fin-fina du. eta atmosfera
ak o p lan etarik handiena
m
Lurraren an
tzeko hainb Eguzki-siste Sa tu rno, Urano
eta
(sumendiak at ezaugarri tuta d a g o ko
, basamortu
ak, izotza, e
ditu da. Gasez osa a u p la n e ta hauei gasez
urak sortuta zala. L
ko bailarak,
adibidez), e
ta Neptuno be
Marten ino eritze.
iz bizitza eg
on zitekeen
ta erraldoiak d rr ir ik n a barmenena b
ere
sortu izan d au g a
u antzekota
sun horrek.
u stea Jupiterren ez
ere, orain ar da.
teko azterke
tetan ezin iz
H ala orban gorria r iz a r d istiratsu bate
n
dute hori fr z z il a
ogatu. a n Jupiter gaue d a z e ru an, begi huts
ez
st e n
Hainbat da
tu modura iku
begiratuta.
Eguzkitiko ba
tez besteko dis
Gainazalare tantzia: 228
n tenperatura milioi km milioi km
Atmosfera: k : 120 eta +2
5C bitarte Hainbat datu eko distantzia: 778
arbono diox tez best
Ilargiak: 2 idoa, nitrog Eguzkitiko ba 150C
enoa la ren tenperatura:
Gainaza ioa.
osfera: h id rogenoa, hel
Atm
Ilargiak: 16

30
TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 31

URANO
SATU RN O
Gasezko erraldoia
Gasezko erraldoia da. da. Jupiterrek eta
Neptunok bezala,
Jupiterrek, Uranok eta Neptunok bezala,
baina Saturnorena da
eraztuna du inguruan, Uranok eraztun txikiak ditu
iratsuena eta ikusten
eraztunik zabalena, dird inguruan eta beste planetek ez
riei erreparatuz,
errazena. Planeten neur bezala, ardatza eguzkirako
turnori hiru eraztun
bigarren handiena da. Sa norabidean.
tik.
bereizten zaizkio Lurre Hainbat datu
Hainbat datu km Eguzkitiko batez besteko distantzia: 2.869
distantzia: 1.427 milioi
Eguzkitiko batez besteko milioi km
180C
Gainazalaren tenperatura: Gainazalaren tenperatura: 210 C
he lioa.
Atmosfera: hidrogenoa, Atmosfera: hidrogenoa, helioa, metanoa
Ilargiak: 18 Ilargiak: 15

NEPTUNO
Gasezko planeta erraldoia da.
Neptunoren atmosferako metanoaren
eraginez, globo urdin argi baten modura
ikusten da planeta. Lau eraztun txiki-txiki
ditu, izotz puska ilunez osatuak.
Hainbat datu
Eguzkitiko batez besteko distantzia: 4.496 milioi km
Gainazalaren tenperatura: 220 C
Atmosfera: hidrogenoa, helioa, metanoa
Ilargiak: 8

LURRA
Lurra da Eguzkitik gertuen dagoen hirugarren planeta. Berezia eta bakarra da eguzki-
sisteman, eta, agian, baita Unibertsoan ere. Eguzkiarekiko daukan kokaleku egokiari esker,
urak egoera likidoan irauteko moduko tenperatura du. Bestalde, Lurrak bakarrik garatu
du oxigenoan aberatsa den atmosfera. Bi aldagai horiek direla medio, askotariko bizitza-
moldeak sortu dira bertan. Lurraren eiteari dagokionez, poloetan pixka bat zapaldutako
esfera baten itxura dauka. Harkaitzez eta metalez osatuta dago; egoera solidoan daude
kanpoko aldean, eta egoera likidoan barrualdean edo nukleoan.
Hainbat datu
Eguzkitiko batez besteko distantzia: 149,7 milioi km
Gainazalaren tenperatura: 70 eta +55C bitarte
Atmosfera: nitrogenoa, oxigenoa eta ur-lurruna
Ilargiak: 1
31
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 32

TXISTEAK

Irakasleak, ikasleari ahozko azterketa egin nahian


Aitor! Nola frogatuko zenuke Lurra biribila dela?
Nik frogatu behar al dut! Zuk ez zenigun frogatu, bada, maisu,
eta nik sinetsi nuen.

Hezkuntza-ikuskatzaileak, maisuari galdezka:
Zure ikasleetatik baten bat geroan astronauta izatera irits daite-
keela iruditzen zaizu?
Bai jauna, ez baita lan zaila izango beti ilargian daudenentzat!

Espaziontzi batetik gizon berde txiki bat jaitsi, eta bere ondotik
pasatzen ari zen gizonari zera esan zion:
Ni martzianoa naiz.
Gizonak eskua luzatu eta zera erantzun zion:
Urte askotarako! Ni Martzelo.

Bi mozkorti, gaueko ordu txikietan tabernatik atera ondoren, Ilar-
gia islatzen den putzu baten aurrean gelditu dira, eta batek besteari
dio:
Aizak, ilargia al duk hau?
Bai, laguna.
Eta zer demontre egiten diagu guk espazioan, etxerako orduan!

Bi lagunen arteko elkarrizketa:
Zein da handiagoa, Eguzkia edo Ilargia?
Zein izango da, bada, Ilargia!
Ziur al zaude?
Bai, gauetan ateratzen uzten diote-eta.

32
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 33

Ama-semeen arteko elkarrizketan:


Ama, nork pizten ditu gauero horrenbeste izar?
Jainkoak, seme, Jainkoak.
Jainkoak? Urrunen daudenak ere bai?
Bai, seme.
Korrikalari paregabea gero, Jainkoa!
Zergatik diozu hori, seme?
Lan makala duelako gauez denak pizten eta egunez itzaltzen.

Eguzkia joateko asmotan dabiltzan bi astronauta prentsaurrekoa ematen ari di-
ra, eta kazetarien galderak erantzuten, hala moduz:
Beste espazio bidaia batzuetan erabili dituzuen traje eta ontzi berbera erabil-
tzeko asmotan al zarete oraingoan ere?
Bai, andereo: besteetan erabilitakoak erabiliko ditugu oraingo honetan ere.
Eta ez al zarete urtuko? kazetariak, entzundakoa ezin sinetsirik.
Erantzun aurretik kideari begiratu eta barre eginez, zera erantzun dio astronau-
tak kazetariari:
Txoroak al garela uste al duzue? Gauez joateko asmoa dugu! Gauez!

Espazio transbordadore bat dator MIR espazio-estaziotik bueltan. Lurra hartze-
ra doala, aireportuan dagoen semeak aitari, garrasika:
Aita, aita, hegazkin ar bat.
Hago isilik, seme, horiek gurpilak dituk-eta.

33
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 34

BAZEKITEN EUSKALDUNA ZELA BAINA EZ HAINBESTE

Euskaldunak egoskortzat zituzten Argentinan. Eta guztietan burugogorrena Giller-


mo Larregi iruindarra izan zen.
1935ean, Patagoniako petrolio enpresa batean lanean ari zela eta 50 urte zituela,
ehun kiloko eskorga hartu eta Buenos Airesaino oinez abiatuko zela esan zuen. Bere
abentura garaiko egunkarietan agertu zen eta hiri guztietan El Vasco de la Carretilla
ospetsuari harrera jendetsua eskaini zioten.
Hamalau hilabete, 3.423 kilometro eta 31 abarka pare behar izan zituen Larregik,
hiribururaino iristeko. Elkarrizketak egin zizkioten, hitzaldiak eskaini zituen antzoki
handienetan eta ondoren eskorgarekin bideari ekin zion berriz.
14 urtez 22.000 kilometro bete zituen eta Iguazuko ur-jauzien ondoan txabola bat
eraiki zuen. Han hil zen, 79 urterekin. Kazetari batek idatzi zuen moduan: Bizilagu-
nek bazekiten euskalduna zela baina ez hainbeste.

Euskal Aztarna Argentinan. Memoriaren bitartez hezi eta ikasi.


Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila.
Ministerio de Educacin, Ciencia y Tecnologa. Presidencia de la nacin. Argentina

34
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 35

KONTATZEKO EDO ANTZEZTEKO TXISTEAK

Euskaldunak oso hitz gutxikoak omen gara


Pantxi eta Txomin azkarren eta jakintsuen arteko desberdintasunez eztabaidan ari dira:
Eta zuk noiz igartzen duzu pertsona bat azkarra ote den? galdetu dio Pantxik Txomini.
Hitz egiten duenean.
Eta noiz igartzen duzu pertsona bat jakintsua ote den?
Isilik dagoenean.

Baina adarra jotzeko orduan, hitz etorri handia omen dugu
Gil jeneralak egunero bildu ohi ditu bere soldaduak patioan goizeko zazpietan, zenbaketa
egiteko. Bart talde berria iritsi zen, eta soldadu gazteak ezagutu nahi ditu.
Bakoitzaren izena oihukatzen hasi da Gil:
Mariano Carvallo!
Hemen!
Andoni Egaa!
Hemen!
Fermin Mutiloa!
Igurtziko al didak kaskabiloa?
Zeeeerrrr? Fer! Min! Mu! Ti! Lo! A!
Igurtziko al didak kaskabiloa?
Gil jeneralak ezin du sinetsi entzun berri duena.
Tolosako Fermin Mutiloa delakoa zuzenean ziegara bidali du, astebeterako. Atera eta hu-
rrengo egunean, zenbaketa egiten ari direla:
Mariano Carvallo!
Hemen!
Andoni Egaa!
Hemen!
Fermin Mutiloa!
Igurtziko al didak kaskabiloa?
Atzera ziegara. Baina, oraingoan, hilabeterako. Ziegan, ordea, tolosarra zintzo demonio por-
tatzen da, eta Gil jeneralari mutikoak izenarekin konplexuren bat izan dezakeela bururatu zaio:
Badakit zer egin: atera, eta bihar izena beste era batera esango diot.
Atera du ziegatik, eta goizeko zazpietan soldadu guztiak formatuta daudela:
Mariano Carvallo!
Hemen!
Andoni Egaa!
Hemen!
Mutiloa Fermin!
Igurtziko al didak berdin-berdin!

35
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 36

Apustuzaleak ere ba omen gara


Donosti harroputz samarra zen, eta bere harrokeria handienetako bat zera zen: munduko
gizonik alferrena bera zela adieraztea. Eta egia esan, titulu hori jaso ahal izateko adina meritu
egina zuen, zorria baino alferragoa baitzen.
Hala ere, beti eztabaida bera izan ohi zuen Naparrarekin: batek bazela eta besteak ez zela.
Azkenean, aspertu, eta apustua egitea erabaki zuten:
Oraingo honetan erabaki behar diagu arrazoia nork duen. Mila duro jokatzen ditiat
baietz ni izan munduko gizonik alferrena Donostik.
Konforme Naparrak.
Bost mila duroak Donostik, mesfidati. Ni, neronen alde, noski.
Bada, alferrena eta nagiena hi ote haizen erabakitzeko, erakustaldi bat egitea proposa-
tzen diat. Mila duroak irabazteko, beraz, munduko alferrena haizela demostratu behar didak!
Konforme, sar itzak nire patrikan Donostik.

Euskaldunak tripazainak garela ere esaten da
Ez zen Fermin sendagilearengana askotan joaten diren horietakoa. Azkenekoz noiz joan
zen ere ahaztua zeukan, baina bolada hartan halako ezinegon bat nabaritzen zuen gorputze-
an, eta sendagilearengana joan behar zuela erabaki zuen. Pentsatu eta egin:
Egun on!
Egun on, Fermin! Zerk zakartza hona?
Begira, doktore andrea! Aspaldi honetan ez nabil oso ondo eta erremedioren
baten bila natorkizu.
Doktoreak, ohiko miaketak egin ondoren, dieta egin behar duela erabaki du:
Hara, Fermin! Sendatu nahi baldin baduzu, eta lehen bezain sano jarraitu,
dieta egin behar duzu.
Dieta?
Bai. Goizean ez duzu ezertxo ere gosaldu behar; gero, hamaiketakoaren
orduan, frutaren bat jan behar duzu. Bazkalorduan, entsaladatxoren bat, ber-
dura pixka bat, eta 100 gramo haragi edo arrain. Arratsaldean, berriz, beste fru-
taren bat eta afaltzeko beste 100 gramo haragi edo arrain.
Ondo da doktore anderea. Zuk esan bezala egingo dut.
Bazihoan kalera, baina atea itxi baino lehen zalantza etorri zaio burura, eta zera galdetu
dio:
Aizu, doktorea! Baina dieta noiz egin behar dut? Bazkalaurretik edo bazkalondoren?

36
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 37

Herrien, probintzien, hiriburuen arteko lehia ere islatzen dute hainbat txistek. Ziur hemen dituzunez
gainera era horretako txiste gehiago dakizkizula. Txiste horiek gauza bat dute ona: herriaren edo pro-
bintziaren izena beste edozeinekin ordezkatuz, berdin-berdin konta daitezke.
Bi lagunek kalean topo egin zuten eta batak besteari esan zion:
Euskaldunen txiste bat kontatuko dizut.
Aizu, ni Bilbokoa naiz!
Zu lasai, mantsoago kontatuko dizut-eta!

Honako txiste hauetan, berriz, hiria bakarrik ordezkatzearekin nahikoa lan. Santu izenik duen bes-
te futbol zelairik ba al dago Euskal Herrian?
Bilbotar bat zerura igo zen, eta zeruko ateraino iritsi zenean atean zegoenak galdetu zion:
Zintzoa izan al zara?
Tira, ez hain zintzoa ere. Aitortu behar dut arbitroa naizela eta Athleticen eta Real Ma-
driden arteko Errege Kopa bateko finalean, Madrileko taldeari hiru gol deuseztatu nizkiola
Athleticek irabaz zezan.
Hori ez da ezer, seme. Zerbait gehiago aitortu nahi al duzu?
Tira, Europako Kopako beste partida batean Athletic finalerako sailkatzea lortu nuen,
eta finalean hiru penalti adierazi nituen Athleticen alde, eta irabazi egin zuten.
Hori ez da ezer, denok egiten ditugu hanka-sartzeak.
Barkatu, baina zu San Pedro al zara?
Bai zera, seme! San Pedrok gaur jai zuen. Ni San Mames naiz. Ongi etorri zerura, txa-
peldun!

Euskaldunak astakirten samarrak garela ere esaten dute


Bi euskaldun kulturaz hitz egiten ari ziren:
Entzun dut katalanek guk baino kultura handiagoa dutela.
Nolatan? Zenbat kilo jasotzen dituzte bada?

Txorakikeriak.
Kike Amonarriz, Xabier Telleria. Argia.

37
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 38

ABERRIAREN MUGAK

Nire aberria lurra bezain zaharra da


baina ez da lurra bakarrik,
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da


beti bera, berria beti;
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
eta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak, euskararenak


gure baitan daude gehienak;
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara.

Nire aberria harrizko herri bat da


hitzezkoa eta hitzekoa,
altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurri bat da


oroimenean arindua,
itsaslaminen batek herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua.

Aberriaren mugak euskararenak

Joxerra Gartzia

38
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 39

o abenduaren 3a
larunbata, 2005ek
berria GAIAK

E u s k a r a re n E g u n a
da gaurkoa

Erredakzioa. BILBO eko konpromisoa be-


onartu zuen euskararen ald
ena izan zen abendua-
Eusko Ikaskuntzaren ekim reganatuz.
eko Egun izendatzea. o dira ekitaldiak. Esa-
ren 3a Euskararen Nazioart Esan bezala, gaur ere izang
o batzarrean hartuta- Barrian euskara ardatz
Zehazki, 1948an Baionak te baterako, Bilboko Plaza
ro da ordutik, baina an zehar. Gure artean
koa. Denbora asko iga duen jaia egingo da egune
a handien beharrean uturrekoak ere banatu-
oraindik euskarak bultzad euskaraz jartzen duten esk
at ekitaldi egingo dira alariek, berriz, euska-
segitzen du. Gaur hainb ko dituzte. Athleticeko jok
handienak atzo egin zi- rako dute gaurko parti-
egun hori dela eta, baina raren aldeko pankarta ate
zaharrean ekitaldi ofi-
ren: Bilboko Erakustazoka daren hasieran.
ari han zirela. Eusko
ziala egin zen, agintari ug
klarazio instituzionala
Legebiltzarrak, berriz, de

39
TXAeIRA5_1 8/8/06 09:30 Pgina 40

ORIENTATZEKO TRESNAK

Milaka eta milaka urtetan Eguzkia eta norberaren sena izan dira orientatzeko tresna
bakarrak. Txinatarrek iparrorratza asmatu eta arabiarren bitartez gure lurraldera iritsi
zen bitartean, Eguzkiarekin eta izarrekin konpondu behar izaten zuten hemengo giza-
kiek.

Iparrizarra:

Antzinako giza-
kiak berehala kontura-
tu ziren izarrak gidari
onak zirela, Iparrizarra ba-
tik bat. Lurra bere ardatzaren
biran mugitzen den neurrian,
izarrak ere gauean zehar etengabe
mugitzen direla iruditzen zaigu; hala ere, bada izar bat zeruan beti leku berean ikusten
duguna, Lurraren ardatzaren parean dagoelako. Izar hori Iparrizarra da, eta beti iparra
seinalatzen du.

Iparrorratza:

Iparrorratza orientatzeko balio duen


tresna bat da. Tresna horrek Eguzkiari edo
izarrei begiratu gabe orientatzeko aukera
ematen digu. Beti iparraldea seinalatzen
duen orratz imandu bat da.

40
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 41

Erlojuaren bidez hegoaldea non dagoen


oso erraz jakin zenezake, eta hori jakinik, bai-
ta beste norabide guztiak non dauden ere. Er-
lojuak orrazduna izan behar du. Erlojua esku-
muturretik kendu, eta eguzkiaren orduan (er-
lojuek bi ordu gehiago markatzen dituzte
apiriletik urrira arte, eta ordubete gehiago,
gainerakoan) jarri behar duzu. Erlojua hori-
zontalean jarri eta orratz txikia Eguzkia dago-
en norabidera begira jarri. Orratz txikiak eta
hamabiak adierazten dituen marrak angelu
bat osatzen dute. Angelu horren erdikariak
adierazten du hegoaldea non dagoen.

Gaur egun, orientatzeko garaian, gure gida-


riak ez dira izarrak, sateliteak baizik. Sateliteak
gure planetan orbitatzen ari dira eta kokatze-sis-
tema orokorra (GPS) erabiltzea ahalbidetzen di-
gute; beste era batera esanda, GPSarekin gure
posizioa zuzenean eta zehatz-mehatz marka ge-
nezake (GPS: Global Positioning System, koka-
tze-sistema orokorra).

41
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 42

BIDASOA
Iratzea erruz dagoen mendian
Baztango ibarrean urki tartean
nonbait sortzen da txoko batean
iturri bat lurraldean.

Lamiak hautatutako ibaiak


xamurki urratzen ditu zelaiak
betetzen zituzten bizi-nahiak
izokinak, amuarrainak.

Hizkuntza berdin bat ibai ertzetan


arbasoek landutako lurretan
arrotzak dirade zubietan
Ipar eta Hego aldeetan.

Egunak bezala zuri begira


urak ugari igaro dira
poliki datoz Hondarribira
isurtzeko Kantaurira.

Iratzea erruz dagoen mendian


Baztango ibarrean urki tartean
nonbait sortzen da txoko batean
iturri bat lurraldean
Nafarroan, Euskal Herrian.

Txomin Artola

MENDI GAINA
Maite ditut gailurrak
argiak ez beste.
Ai, hegaztia banintz
gaik-gain nenbilke!

Xabier Lizardi

42
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 43

ARABA
Araba, oi Araba,
zu ote zare
aitaren zazpigarren alaba?
Ifarraldeko oihanek
diraute lerdenik;
hego-aldean, berriz,
zelai bilutsik.
Bazegoen bide bat
bazegoen zuhaitz bat;
baina zuhaitz erori hori
bidean oztopoa.
Gure nahia, ekaitza,
haizea, lehorra,
gizona, zapaldua,
bizitza, negarra.
Araba...

Gorka Knrr

HODEIAK GORRI
Ilunabarrean
Nafarroa zaharrean
su hartu dute hodeiek
egunaren hondarrean.
Hodeiek su,
egunak gauari musu
ilunabarrean.

Joxantonio Ormazabal

43
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 44

44
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 45

45
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 46

5 Deba
Udalaitz mendiari
azpiak ateratzen dizkio 6
Urola
Deba ibaiak.
Urolak trenbidea
dauka
ur azpian.

4
Ibaizabal
Ibaizabal estu eta
6
urduri jartzen da 3

Nerbioirekin batzean. 5

8
2 4

3
Urdaibai
Urdaibairi ea!, ea!
deitzen diote
izkina batetik.
1

2
Nerbioi
Burdina artean
piano baten doinua:
itsas kantua.

1 Arga
Ebrorekin bat
egin aurretik
txapela kentzen du Argak.

46
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 47

7
Oria
Oriak Orion
anaia bikia
aurkitzen du.

8 Urumea
Urumea Donostian 9 Bidasoa
irrista leunean; Haizeak txapela kendu dio aitona bati
Goizuetan, ipur-saltoka. eta Bidasoaren gainetik airean darama;
10
itsasotik hurbil, jirabiraka,
Faisaien Uhartean lurreratu da,
11
antzara baten buruan.
9

10 Aturri
12 Aturrik, amaieran, mendi urrunetara
begira, iturria amesten du.

11
Errobi
Errobik, Baionan Aturrirekin bat
egitean, bere izena ulertzen du.
12
Urrobi eta Irati
Gerriekin sigi-saga
egiten dute urek
inauterietan dantzari.

Errekasto ezezaguna
Erreka izengabeak
uraren doinua du izen.

Munduko ibaien poemak. Juan Kruz Igerabide

47
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 48

URTEGIAK DIRELA-ETA PRENTSAN ETA INTERNETEN


JASOTAKO ARTIKULUAK

aren 3a
larunbata, 2005eko abendu
berria GAIAK

Itoizko urtegia
iaren inguruan
Beste bi lurrikara gertatu dira urteg
utarazi du
Beste bi. Itoizko Koordinakundeak ezag
gitik gertu. Espai-
beste bi lurrikara gertatu direla urte
n berri.
niako Geografia Institutuak jaso du haie
ziren, here-
Biak Orotz-Betelun (Nafarroa) gertatu
0 aldera izan zen;
negun; lehenengoa, 0,7 gradukoa, 16:3
uko a, 22:5 0 aldera gertatu
bigarrena, berriz, 0,8 grad
zen, herri horretan bertan.

Itoitzen antzekorik gerta


ez dadin ari gara lanean
rra: Bietan poli-
Biescas gogoan tuek komunean duten ezaugarri baka
omikoak arris-
Azkenaldian segurtasuna izan da Itoiz
ko Koordi- tikariek baimendu dituzte jarduera ekon
ber, informa-
sia. Itoiz ko urte giak he- ku handiko inguruetan, eta, bietan, hala
nakundeko kideen kezka nagu urrun.
salat u, eta urte gia bete- zioa ezkutuan gorde da, herritarrengandik
rritarrei mehatxu egiten diela n , Itoitzen
ko eska tu dute behi Biescasko hondamendia gertatu ondoren
tzeko lanak bertan behera uzte
Esp aini a) denbora ba-
eta berriro. Herenegun Bies cask o (Ara goi, gerta daitekeenari aurre egiteko oraindik
iaren sententzia deko kideak.
Las Nieves kanpinaren hondamend dela azpimarratu du Itoizko Koordinakun
gerta ez dadin entziak Aragoi-
ezagutu ondoren, Itoitzen antz ekor ik Kanpinean gertatu zenaren harira, sent
ko Koordi- ak erantzuletzat
lan egiteko konpromisoa berr etsi du Itoiz ko Diputazioa eta Espainiako Gobernu
lekuan jartzeko
nakundeak. jo arren, errudunak akusatuen eser
er utzi beha r gain eratu du Beau-
Bere azken agerraldian omenaldia egin
nahi izan helburua ez dela bazt
hon dam endi ak ukitu zi- montek.
diete taldeko kideek Biescasko
zen ere gehiago Itoi-
tuen pertsona guztiei. Biescase n beza la, Itoit Iragarri du laster emanen dutela berri
ardu ra naba rme ndu pres ioa egite n ari diren politi-
Ebroko Ur Konfederazioak duen tzek aurrera egin dezan
atua k. Ez da bi proiek-
du Maria Jose Beaumont abok kariei buruz.

48
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:47 Pgina 49

Arabako urtegiak
Argomaiz-Maturana-Gatzaga-Eskoriatza-Aretxabaleta-Aramaio-Legutio

Urrunaga eta Uribarriko urtegiak Gasteiz aldea (eta netatik urrun bizi izan den herrialdeko bailararik poli-
lurralde zabalagoa) urez hornitzeko eraiki ziren berez, tenetakotik, alegia.
baina denborarekin Arabako itsasaldea bihurtu dira.
Izan ere, itsasoaren faltan, laku horiek aisialdirako
ezin hobeto prestatu dituzte, eta kostaldean izaten di-
ren zerbitzu oro aurki daitezke bertan. Horri esker,
urtegi inguruak egun-pasa joateko toki aproposak di-
ra gasteiztarrentzat. Aski duzue hara inguratzea, ho-
rretaz jabetzeko. Eta zer esanik ez, urteko hilabete be-
roetan, eguzkia hartzeko eta bainatzeko ezin egokia-
goetan
Sasoi horretan, ia ezinezkoa da inguru zabal haue-
tan leku bakartirik topatzea. Ibilbide honek urtegirik
garrantzitsuenak inguratzen ditu (Albinakoa ere bai),
eta, horretarako, Gipuzkoako hego-mendebaldeko er-
tzean sartu-irtena ere egiten du, Debagoienean, hain
zuzen ere.
Azkenik, lehenbiziko zatian eki-iparrerantz abiatu,
eta euskara nagusi den arabar lurralde bakarretik itzuli-
ko gara: Aramaiotik, komunikazio-bide garrantzitsue- Arabako urtegiak ezagutzeko ibilaldia

e ta e n e rg ia h id ra u li k o a
U ra
elektrizitatea?
rgi a asp al- No la sortzen da uraren bidez
eragindako ene
Ibaietako ur-korronteek ez isurtzen da. Urak tur-
, ene rgia hori elektrizitatea Urtegietako ura hodien bid tean
ditik erabiltzen da; hal a ere ditu eta turbinek bira egi
del ako da ber ezi ki gar rantzizkoa. Energia bina batzuk kolpatzen bihurt zen du te. Ur-
sortzeko gai rgia elektriko
a e lek trizitat ea eko izteko urtegietan biltzen energia mekanikoa ene dia goa izan, ord uan eta
hidrauliko da geh ien era biltzen jauziaren altuera zenbat eta han
en den a
den ibaietako uraz baliatz er- handiagoa izango da sor dezaken energia.
energia berrizt aga rria. XIX. mendearen bigarren
den rgia
iako Alpeetan uraren ene
dialdean hasi ziren Frantz
izteko.
erabiltzen elektrizitatea eko

Energia hidraulikoaren abantailak


eta eragozpenak
Abantailak. Baliabide agortezina da eta ez du ingu- di naturalak kontrolatzeko eta nekazaritza eta populazioa
rumena kutsatzen. Ur-jauziekin energia sortzeko teknika urez hornitzeko baliagarriak dira.
ez da ikatzarekin, petrolioarekin edo energia nuklearrare- Eragozpenak. Urtegiek eragin nabaria izan dezake-
kin sortzeko erabiltzen diren prozedurak bezain arrisku- te paisaian eta lurren uholdeak ekar ditzakete; nekazari-
tsua, eta askoz ere garbiagoa da. Bestalde, ibaietako ur- tza-lurrak galtzea edo herriak hustea ere gerta daiteke ur-
lasterrak presen bitartez erregulatzen direnez, hondamen- tegien ondorioz.

49
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:48 Pgina 50

ETXE AURREKO BIDEA

Eskolako jolastokian bi ikasle ari dira berriketan.


Andereo Alaznek hanka hautsi du, eskiatzera joanda esan dio batek bestea-
ri. Horregatik egon gara gaur bi gelakoak maisu Joxanekin, eta bihartik aurrera beste
irakasle bat etorriko zaigu andereoaren ordez.
Nola dakizu, Karlos?
Zuzendariaren gelan adituta. Eta ba al dakizu nor datorren andereoaren ordez?
Ez! Nola jakingo dut, bada?
Bibotex dator.
Bibotex?
Bai, motel! Nola zen irakasle hura historia irakasten zuena goiko mailetan
Zera Historia odolki luze bat zela esaten ziena
A, bai! Betaurrekoak eta bibote luzea zeuzkan despistatu bat
Horixe bera!
Hurrengo egunean, zuzendaria eta ordezko irakaslea bi ikasle horien gelara joan di-
ra. Zuzendariak esan du andereo Alaznek hanka igeltsuztaturik daukala eta ez dela
etorriko.
O! Gaixoa! esan du neska batek.
Karlosek burua jiratu eta begia kinatu dio atzerago dagoen kideari, jolastokiko lagu-
nari.
Ikusten
Ixo! esan dio zuzendariak kopeta beltza jarrita.
Mutikoari aurpegia gorritu zaio hori entzutean, amorruz seguru asko. Lotsaz ez,
behintzat; lotsa zer den ez baitaki
Denak zuretzat esan dio zuzendariak irakasle berriari, ederra daukazu gela
bihurri horrekin esanez bezala, eta alde egin du.
Irakasle etorri berriak biboteak kiribildu ditu, eta hitz egiten hasi da, urduri samar.
Esan die gaur oraindik ez direla serio hasiko. Elkar ezagutzeko erabiliko dutela lehe-
nengo eguna. Nola izena duten, zer gustatzen zaien eta horrelako gauzak jakin nahi di-
tuela. Berak ere kontatuko diela zer zaletasun dituen. Iaz goiko mailetan historia ema-
ten aritu zela ere esan die. Berak asko maite duela historia, eta gaur historiako zenbait
gauza kontatuko dizkiela. Horrelaxe hasi da:

50
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:49 Pgina 51

Historia ipuin luze bat bezala da esan du, eta oso garrantzitsua da nondik
begiratzen zaion, aldatu egiten baita leku batetik edo bestetik begiratuz gero: Nor
izan kontalaria, halakoa historia!. Esate baterako, historialari batzuen arabera, Euskal
Herriaren historia Europako txoko batean gordetako herri baten historia da, eta beste
batzuen ustez, berriz, ez.
Eta zure ustez? galdetu dio norbaitek irakasleari.
Nik uste dut Euskal Herria ez dela Europako bazter batean ezkutatutako herri
bat. Niretzat Euskal Herria bidearen ertzean eraikitako etxe bat da, eta gure herriaren
historiari etxe horren balkoitik begiratu behar zaio.
Eta irakasleak honela jarraitu du:
Gure etxeko balkoitik begira hasita, gure atari aurrean herri zeltak ikusiko geni-
tuzke, esaterako. Errementari abilak dira, eta ondo menderatzen dituzte sua eta mailua.
Badakite brontzezko eta burdinazko irudi eta tresna erabilgarriak egiten: kate-orratzak,
gerrikoak lotzeko kakoak, burua babesteko kaskoak Bitxiak eta bereziak dira zeltak,
eta zuhaitzak asko maite dituzte. Hamahiru hilabete omen dituzte urtean, eta hamahi-
ru zuhaitz, horietako bakoitzak hilabete bati babesa emateko. Haritza eta sagarra dituz-
te bereziki kutunak. Herri zeltek ekarritakoa omen da sagarra eta sagardoa.
Eta sagardotegiak? galdetu du Karlosek.
Lotsagabe dabil mutikoa, petralduta, eta irakasle berria bere onetatik atera
nahi du.
Sagardotegietan bakailaoa eta txuleta beharrezkoak dira, txo-txo,
eta zeltek ez zuten ez bat eta ez beste
ezagutzen!

51
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:49 Pgina 52

Karlos hitzik gabe geratu da, eta irakasleak jarraitu egin du:
Erromatarrak ere etorri ziren, hor ikusiko ditugu gure etxeko atarian. Eta hainbat
gauza ekarri zituzten: golde-nabarra, mahatsa, ardoa, legeak, merkataritzako arau be-
rriak Eta, gainera, eraikuntza ederrak: harrizko ubideak, zubiak, estrata zabalak eta
luzeak
Estrata? Zer da estrata? galdetu du neska batek.
Estrata deitzen zaie lehengo bide zaharrei, harri zabal eta handiz egindakoei.
Erromatarrek luze askoak egin zituzten Euskal Herrian zehar. Gero, erromatarrek egin-
dako estrata horietatik pasatu ziren hainbat herri: sueboak, alanoak eta bandaloak, de-
nak ziztu bizian mendebaldera, atzetik zakur amorratuak balituzte bezala Eta, agian,
halaxe izango zen, atzetik bisigodoak eta frankoak etorri baitziren, gure atarian geratu
eta gure arbasoekin borroka egitera. Balkoi honetatik begira geratzen bagara, ez gara as-
pertuko, seguru asko, eta historia luzean herri asko ikusiko ditugu gure atarian, pasa-
tzen edo geratzen, etortzen edo joaten
Herri gehiago? esan du Karlosek, irakaslea amorrarazteko asmoz.
Herri gehiago erantzun dio irakasleak, serio. Arabiatik eta Afrikatik etorrita-
ko musulmanak ikusiko ditugu, edo Asiatik ihesi etorritako juduak, edo Indiatik edo
Egiptotik datozen ijitoak Baita lurralde hotzetatik etorritako bikingoak ere!
Isilik egon ezinik dago Karlos, eta bikingoak entzun dituenean, barre egin du, bur-
lazko barrea.
Bikingoak? Zer esan nahi duzu, maisu? Bikingoak Euskal Herrira etorri zirela?
Hara, gure ezjakina! esan dio irakasleak Karlosi. Bikingoak bidaiari handiak
ziren, borrokalari gogorrak eta marinel apartak. Drakkar izeneko ontzi batzuk erabil-
tzen zituzten, arinak, gobernatzen errazak eta arraunen indarrekin erraz mugitzen zire-
nak. Eta ontzi haiekin aise ibiltzen ziren lurralde batetik bestera.

52
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:49 Pgina 53

Karlosek galdera egin dio irakasleari:


Eta nola ibiltzen ziren, bada?
Ontziaren erdian masta luze bat zutitzen zuten, sokekin lotuta, eta masta horre-
tan jartzen zuten oihal karratu handi bat. Haizea oso zakarra ez zenean, zabal-zabal egi-
ten zuten, eta drakkarrak goxo-goxo egiten zuen bide uraren gainean
Eta haizerik ez zegoenean? galdetu du Karlosek, temoso.
Haizerik ez zegoenean, arraunak hartu, eta eman gogor! Arraunlari ikaragarriak
ziren bikingoak Itsasoan ondo konpontzen ziren, eta itsasadarretan, zer esanik ez!
Baita ibaietan gora ere Eta ibaian itsasontziarentzat ur gutxiegi bazen, bizkar gainean
hartzen zuten drakkarra, eta aurrera! Hurrengo ibai handi samarra bilatzen zutenean,
uretara, berriz. Horrelaxe gurutzatu zuten Europa guztia iparretik hegoalderaino, Erru-
siako ibaietan zehar.
Ongi, ongi; baina horrek zer lotura du Euskal Herriarekin, bikingoak hona inoiz
etorri ez badira? Karlosek, egoskor.
Ai, kaikua! Esan ez dizut, bada, hementxe ibili zirela! Baionan bi aldiz sartu ziren,
eta Iruean Gartzia I.a, Nafarroako erregea, bahitu zuten. Orduko euskaldunek garaiko
70.000 diru ordaindu behar izan zituzten hura libratzeko
Arraioak!
Arraioak, bai, arraioak! Ez ezazu mozolo aurpegi hori jarri. Eta udako estropadak
telebistan ikusten dituzunean, gogora ezazu bikingoak izan zirela euskaldunoi traine-
ruak egiten erakutsi zigutenak.
Karlos ahoa zabal-zabal eginda geratu da. Izugarrizko tonto-lapiko aurpegia geratu
zaio traineruen kontu hori entzun duenean.
J.M. Olaizola Txiliku

53
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:49 Pgina 54

NAFARROAKO ERRESUMA

Erdi Aroan sortu eta garatu zen Nafarroako Erresuma; hasieran Irueko Erresuma izenaz
ere ezaguna izan zen. Erresuma independentea izan zen mendeetan, eta bitarte horretan in-
guruko lurraldeak bereganatu eta galdu zituzten Nafarroako erregeek. Indar eta hedapenik
handiena izan zuen garaian, X eta XI. mendeetan, bere baitan bildu zituen gaur egungo eus-
kal lurralderik gehienak, baita inguruko beste hainbat ere.

Sorrera
Erdi Aroko lehenengo mendeak (K.o. V. mendetik IX. mendera bitartekoak) garai gataz-
katsuak izan ziren. Euskaldunak etengabeko borrokan aritu ziren: hegoaldetik zetozen bisi-
godoen aurka, lehendabizi, eta musulmanen aurka, ondoren; baita iparraldeko frankoen
aurka ere.
Borroka giro haren erdian, Eneko Aritzak hainbat eskualdetako euskaldunak elkartu
eta Irueko Erresuma sortu zuen, 824. urtean.

Garapena
Eneko Aritzaren ondorengo erregeekin, Irueko Erresuma gero eta indar handiagoa
hartzen joan zen, inguruko lurrak bereganatzeari esker. Antso III.a Gartzeitz Nagusia errege
zela (1004-1035) lortu zuen Irueko Erresumak lurralde-hedadurarik handiena. Antso
III.a bere agintea euskaraz hitz egiten zen lurralde guztietara zabaltzen ahalegindu zen.

Desegitea
Antso III.a hil ondoren, Nafarroako Erresumaren lurraldeak haren semeen artean ba-
natu ziren. Senideen arteko konponezinen ondorioz, eta inguruko erresumekin izandako
akordio eta gerren ondorioz, poliki-poliki, Nafarroako Erresuma garai batean bere mende
edukitako lurraldeak galtzen joan zen.
XI. mendetik XVI. mendera, hainbat gorabeheraren ondoren, Nafarroako Erresumaren
indarrak ahultzen joan ziren eta erresumako lurraldeak urritzen: Arabako, Bizkaiko eta Gi-
puzkoako lurralde gehienak Gaztelako Erresumarekin batu ziren, nahiz izaera berezia gor-
de; Lapurdik eta Zuberoak ere Nafarroatik kanpoko antolamendu politikoa izan zuten.
XVI. mendearen hasieran (1512tik 1522ra bitartean) Gaztelako Erresumak Nafarroa
konkistatu zuen, eta 1515. urtetik aurrera Gaztelako Erresuman integratu zen (nahiz izaera
berezia gorde). Nafarroako Erresuma zaharraren azken aztarna Nafarroa Beherea izan zen,
XVI. mendearen amaiera aldera Frantziako Erresumarekin bat egin zuen arte.

54
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:49 Pgina 55

Hainbat datu kronologiko

778. Orreagako Gudua. Euskaldunek frankoen errege Karlomagnoren armadaren


atzeguardia suntsitu zuten.
824. Eneko Aritza. Irueko lehenengo erregea.
844-892. Bikingoak Euskal Herrian. 858. urtean, Gartzea I.a Enekoitz Irueko II.
erregea preso hartu eta garaiko 70.000 diruren truke askatu zuten. 892an
Baiona konkistatu zuten, eta lepoa moztu zioten hango San Leon gotzainari.
1004-1035. Antso III.aren erregetza. Irueko erresumak lurralde-hedadura handiena lortu
zuen.
1234. Antso VII.a Azkarraren heriotza. Orreagako monasterioan ehortzi zuten eta
haren hilobiaren gainean dagoen irudiak erakusten duenez, 2,22 m eta
2,31 m arteko altuera zuen. Musulmanen aurka Navas de Tolosan izandako
gudutik ekarri omen zituen kateak dira Nafarroako armarrian agertzen direnak.
1512. Noaingo Gudua eta Amaiurko Setioa. Gaztelak Nafarroa bereganatu ondo-
ren, hainbat jauntxo eta zaldun nafar Nafarroa berreskuratzen ahalegindu zi-
ren, frantsesen laguntzarekin. Noainen eta Amaiurren Gaztelaren aldeko gu-
dariekin borrokatu eta galtzaile atera ziren nafarrak, ordea. Iruea beregana-
tzen ere ahalegindu ziren, eta eraso horietako batean, Gaztelako erregearen
alde borrokan ari zela, San Inazio Loiolakoa zauritu zuten.
1522. Nafarroako erresuma Gaztelako agintetik askatu nahiz, borroka egin zuten
zenbait nafarrek, baina borroka galdu egin zuten eta Gaztelako erregeak
Amaiurko gaztelua sustsitzeko agindu zuen.
Joan Sebastian Elkano. Nabigatzaile gipuzkoarrak munduaren inguruko bi-
ra egin zuen, lehen aldiz.

Foruak
Erdi Aroan zehar, poliki-poliki eta herrialdez herrialde, gizarteko ohiturak lege bihur-
tuz joan ziren; foru esaten zieten lege horiei. Foruak, beraz, herrialdeek beren antola-
mendurako behar zituzten legeak ziren.
Euskal Herriko lehenengo lege idatziak XIII. mendekoak dira: Foruak edo Lege Zaha-
rrak deritze. Nafarroako erregeek foruak zainduko zituztela zin egiten zuten. Eta foruei
esker, euskaldunek zenbait eskubide zituzten, erregearen aurrean.
Beste erresuma batzuen mende gelditu zirenean ere, euskal lurralde bakoitzak bere
foruei eutsi zien, hainbat mendez.

55
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:49 Pgina 56

EUSKARAZKO LEHEN IDATZIAK

Nafarroako Erresumako herritarren hizkuntza euskara zen. Hala ere, latina izan zen
erregeen inguruko legegizon eta elizgizonek idazteko erabili ohi zuten hizkuntza.
Hala ere, ordea, izan zen euskararen aldeko apustua egin zuen errege-erreginarik. Gaz-
telak Nafarroa konkistatu eta gero, Nafarroa Beherean nafar erresumari eutsi zioten errege-
erreginek, eta bereziki Joana III.a Albretekoak, euskarazko kultura bultzatu zuten. Horri
esker argitara eman ziren euskarazko lehenengo liburuak: Bernart Etxepareren Linguae
Vasconum Primitiae (1545) eta Joanes Leizarragaren Testamentu Berria (1571).

Euskarazko lehen idatzia


Errioxako Donemiliaga Kukulako monasterioan, XI. mendean, latinezko testu luze ba-
ten ertzetan eskuz idatzitako bi esalditxo besterik ez dira. Testu horren irakurle euskaldu-
nak testuari eginiko oharrak edo azalpenak dira, zuk zure liburuetan egiten dituzun apun-
tetxoak bezalakoak. Eta begira zein gauza bitxia: orrialde horietan bertan dago gaztelaniaz-
ko lehenengo eskuizkribua ere. Gure irakurle hark hiru hizkuntzak zekizkien: latina,
gaztelania eta euskara!

Euskaraz argitaratutako lehen liburua


Bernart Etxeparek 1545ean argitaratu zuen bere liburua.
Kontu izan Erdi Aroan latina izan zela Europa osoan era-
biltzen zen hizkuntza idatzia, baina Errenazimentu garaian
(herrialde batzuetan lehenago, beranduago beste batzuetan)
hainbat hizkuntza erabiltzen hasi ziren liburuak argitaratze-
ko: gaztelania, frantsesa, italiera, ingelesa, etab. Ordura arte
euskara erabili ez bazen ere, Bernart Etxeparek argitaratuta-
ko liburuarekin hasten da euskal liburuen historia.
Bernart Etxepare apaiza zen, eta erlijio- eta amodio-poe-
mak idatzi zituen, baita euskararen aldekoak ere. Euskarari
beste hizkuntzen artean behar zuen lekua eman behar zi-
tzaiola aldarrikatzen zuen. Euskarak ere behar zuen bere
hizkuntza idatzia, bizirik iraungo bazuen!

56
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:50 Pgina 57

57
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:50 Pgina 58

JUSTIZIA ALA BIDEGABEKERIA?

1612an, Inkisizioak (garai hartako fedearen arauditik aldentzen zen pertsona oro zi-
gortzeko sorturiko Elizaren epaitegi bereziak) Zugarramurdiko 40 bizilagun auzipetu
zituen Logroon, eta horietatik 12 sutan erre zituzten.
1610ean, Juan del Valle Albarado inkisidorea (inkisizioko kidea) Zugarramurdira
bidali zuten, sorginkeriaren gaineko ikerketa abian jartzeko.
Hilabete batzuk egin zituen Nafarroako herri hartan eta, denbora horretan, salaketa
ugari jaso zituen. Salaketa horien arabera, 300 lagunek zuten zerikusia sorginkeria kon-
tuekin, eta, azkenean, 40 bizilagun preso hartu eta Logroora eraman zituzten.
Besteak beste, deabrua Jainkotzat hartzea, itsasoan ekaitzak sortzea, meza beltzak
ematea, eta animaliei zein pertsonei begizkoak egitea leporatu zieten.
1612an bertan jaso zuten epaia auzipetuek; 18 errugabe jo zituzten, 12ri heriotza-
zigorra ezarri zieten (sutan erre behar zituzten guztiak, baina horietatik bost kartzelan
hil ziren, aurretik) eta, gainerakoek, berriz, bestelako zigorrak izan zituzten (batzuek
biziarteko kartzela-zigorra jaso zuten, eta beste batzuek, ostera, ondasunak galdu zi-
tuzten).
Gaur egun, Zugarramurdiko leizearen sarreran, 40 lagun haiei ezarritako zigorrak
ageri dira oharren taula batean zintzilikatuta. Idatzi horretan, auzipetuen izen-abize-
nak, adina, akelarreetan nolako parte-hartzea izan zuten eta zer zigor ezarri zieten ikus
daiteke.

58
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:50 Pgina 59

Logrooko epaiketan (1612) heriotza-zigorrak sinatu zituen epaileetako bat, Alonso


de Salazar y Frias, epaiarekin ados ez zegoela eta, handik urte batera Nafarroako eta Gi-
puzkoako mendialdera joan zen, salaketa eta testigantzen gaineko ikerketa egitera.
1.800 laguni galdeketa egin ostean, sorginkeriari buruzko testigantzak eta aitorpe-
nak salatutakoen eta salatzaileen irudimenaren fruitua besterik ez zirela frogatu zuen.
Sorginen hegaldiak, igel magikoak, apropos eragindako ekaitzak eta bahitutako umeen
kontuak ez zirela sekula gertatu, alegia.
Akelarreak Valle Alvaradok asmatu zuen hitza: aker larrea nekazarien arteko
bilguneak ziren. Festa horietan neurri gabe dantzatu, kantatu, jan eta edaten zuten.
Horrez gainera, euskaldunek kristautasunaren aurreko sinesmenei eusten zietela iku-
si zuen. Sinesmen horiek kristautasunarekin nahasten zituzten, eta ez zuten deabruare-
kin zerikusirik, Alonso de Salazar y Friasek egiaztatu ahal izan zuenez. Ikerketa egin on-
doren dokumentu luze bat idatzi zuen, eta Logroon hildako pertsonen aurkako injus-
tizia agerian utzi zuen.
Zoritxarrez, araudi-aldaketa berandu iritsi zen errugabe izanik salatu, atxilotu, tor-
turatu eta hil zituztenentzat. Bidegabekeria hura jasan zuen taldea emakumeek osatua
zen, batik bat.

59
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:50 Pgina 60

FORJARIEN KANTA
Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztiok kalera
labeak oso itzaldu eta
protesta bat egitera.
Mailu burdinak bota ditugu
hantxe bertan bazterrera
ez dugu nahi berriro ere
toki hartara lanera.

Dinbili, danba!, gau eta goiza


su eta keen artean
sosegu eta deskantsu gabe
geure buruen kaltean,
horrexegatik lanak utzirik
gatoz guztiok batean.

Gora, bai gora beti, gora forjaria!


langile trebe zintzo da mailukaria
lurpera, bai lurpera beti nagusia!
Ez digute egingo nahi duten guztia.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.

60
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 61

Hiru babarrun jateagatik


horrenbeste neke, pena,
erdi ustelik aurkitzen dute
forjariaren barrena,
gure kontura egiten dute
nagusiek nahi dutena
gure lepotik gizentzen dute
bete faltrikara dena.

Oso goizetik lanean hasi


su eta keen artean,
dinbili, danba!, gelditu gabe
guztiz ilundu artean,
arropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltean.

Ez badigute guri jornalik haunditzen


berriro gu ez gara lanera bihurtzen
arrazoiz gehiago badugu eskatzen
ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.

(Herrikoia)

61
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 62

GERNIKAKO ARBOLA

Gernikako arbola Arbola botatzea


da bedeinkatua dutena pentsatu
Euskaldunen artean Euskalerri guzian
guztiz maitatua. denak badakigu.
Eman ta zabal zazu Ea bada jendia
munduan frutua denbora orain degu
adoratzen zaitugu erori gabetanik
arbola santua. eduki behar degu.
Mila urte inguru da Beti egongo zera
esaten dutela uda berrikoa
Jainkoak jarri zuela lore aintzinetako
Gernikako arbola. mantxa gabekoa.
Zaude bada zutikan Erruki zaite bada
orain da denbora bihotz gurekoa
eroritzen bazera denbora galdu gabe
arras galdu gera. emanik frutua.
Ez zera eroriko Arbolak erantzun du
arbola maitea kontuz bizitzeko
baldin portatzen bada eta bihotzetikan
Bizkaiko Juntia. Jaunari eskatzeko,
Laurok hartuko degu gerrarik nahi ez degu
zurekin partia pakea betiko,
pakian bizi dedin gure lege zuzenak
euskaldun jendia. hemen maitatzeko.
Betiko bizi dedin Erregutu diogun
Jaunari eskatzeko Jaungoiko Jaunari
jarri gaitezen danok pakea emateko
laister belauniko. orain eta beti.
Eta bihotzetikan Baita indarra ere
eskatu ezkero zerorren lurrari
arbola biziko da eta bendizioa
orain eta gero. Euskal Herriari.

Jose Maria Iparragirre

62
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 63

HABLAME EN CRISTIANO

Pausoka gatoz bidean


denbora aurrera doan heinean
euskaraz batean eta bestean
lortuko dugu egunen batean.

Sua, ura, lurra, haizea


euskara gure izatea
zuzen, ongi, ederto, untsa
segi dezagun bidea.

"Hblame en cristiano" esaten digute


Euskal Herrian gaude ta ze uste dute?
"Hablame en cristiano" esaten digute
Espainian gaudela uste al dute?
"Hablame en cristiano" esaten digute
"We allways speak cristiano" uste al dute?
"Hablame en cristiano" esaten digute
Euskal Herrian gaude ta ze uste dute? Astazapote!

Hitzak: Alaitz Telletxea


Alaitz eta Maider, Alaitz eta Maider, ELKAR

63
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 64

berria

5,6 MILIO I H A U R H ILT Z E N D IR A U R


r jana
2015erako erdira jaitsi nahi dira ze
lta da
urri duten haurrak, baina asko fa
helburua lortzeko
Arantxa Iraola. Donostia
ondorio la-
oika ume gose Des nut rizioak jotako neska- riotzaz gain, beste
Munduan mili ere eragiten ditu. Zer jana
mutilen % 73 garapen bidean rriak
dira edo elikadura eskasa dute, ume askok, baina kalitate
dauden hamar herrialdetan bizi badute
behar bezala hazteko eskasegia. izaten da sarritan du-
Era kun dek o dira. Asia hegoaldean, guztira, eskasekoa
Naz io Bat uen urria, monotonoa
zara ko Fun tsak , 78 milioi ume bizi dira behar ten elikadura:
Haurren Lag unt trolik gabea.
sort a plaz ara- adin a janaririk gabe; Indian, eta kalitate kon
UNICEFek, datu a eta mine-
arts ueta n 5,6 Ban gladeshen eta Pakistanen bizi Ume askok bitamin
tu du: herrialde beh dira gehienak. ralen gabezia nabarmena dute:
milioi haur hiltzen dira urtean Afrikan ere latza da ego era: iodoa, A bitamina eta burdina
ond orio z, eta
elik adu ra faltaren
bost urtetik beherako umeen ar- falta dituzte kasu askotan, adie-
mili oi bizi dira beh ar o zu-
beste 146 tean soilik lautik batek dute be- razi zuen atzo UNICEFek
jand a. i
baino gutx iago
siare n ren adinerako egokia den pisua. zendari Ann Venemanek Urr .
adu ra eska o
Haurren elik Eta Erdialdeko Ameriketan ere elikatutako umeek osasun araz
kontra egiteko jarritako helbu- hainbat herrialde oso-oso motel handiagoak izaten dituzte, arike-
ruak, gainera, lortzetik oso urrun ari dira aurrera. Hondurasen ta fisikorako eta ikasketetarako
daude. 1990etik 2015era desnu- umeen % 21ek elikadura eskasa ahalmen urriagoa, gainerakoak
trizioa duten umeen kopurua er- dute, Guatemalan % 23k, Nika- baino txikiagoak eta meharrago-
dira jaistea da helburua. Zerbait raguan eta Ekuadorren % 12k. ak izaten dira, eta neska kozkor
ez da aski . He- Hala ere, Latinoamer ikan eta
lortu bada ere, askok, nerabezaroan, haurdunal-
rrialde behartsuetan bost urtetik Kariben, eta Asia ekialdean eta dirako edo bularra emateko or-
beherako umeen artean % 32 Pazifikoan urritzen ari da umeen dua iristen zaienean arazoak iza-
gose ziren 1990ean, iaz % 27. desnutrizioa. Bide beretik jarrai- ten dituzte. Haurrei A bitami-
Zenbait lekutan, gainera, aurrera tzen badute 2015erako jarritako nazko osagarriak ematea, iodoa
egin beharrean, atzerapausoak helburua bete dezakete. Asian, emateko kanpainak egitea, edos-
etu
izan dira, esate baterako, Iraken, bereziki, Txinako datuek hob n aldeko politikak bul-
Nab arm en urritu kitzeare
Sudanen eta Yemenen. dute egoera. ICEFen arabera, har-
pisu tzatzea. UN
Latza da egoera. Garapen dute egokia dena baino zak dira neurri horiek,
herr iald eeta n lau urriago a dut en ume en kopurua. tzen erra
bide an dau den eta eraginkorrak. Horien alde
27) ez du be-
umetik bate k (% tinko egin behar dela gogorarazi
adu rari k jaso -
har bezalako elik
-
Gosea baino zerbait gehiago zuen atzo Ann Venemanek: Au-
tzen. Haurrentzako elikagai ego
a urrats handiak egin ditzake-
kien falta, bereziki, herrialde ba- UNICEFeko adituek diote- rrer
oso laburretan.
tan da gord ina. nez, janari eskasiak, haurren he- gu epe
tzue

64
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 65

aren 3a
asteazkena, 2006ko maiatz
GAIAK

RA URTEA N J A N A R I E S K A S IA G AT IK

65
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 66

ren 26
asteazkena, 2006ko apirila
berria JAKINGARRIAK

Seme-alaba kopuru
mugatua Txinan
Gehiegizko biztanleriari aurre egite-
ko, 1979an seme edo alaba bat baino
.
gehiago izatea debekatu zuten Txinan
Maila ekonomiko batetik gora daude-
nek gehienez bi izan ditzakete. Askok
mutilak nahiago dituztenez, emakume
kopurua jaitsi egin da eta horietako as-
ko Mendebaleko familiek adoptatu di-
n
tuzte. Beste ondorio bat biztanleriare
zahartzea da.

berria
2006ko maiatzaren 10

EMAKUME ETORKINAK

Kulturen artean emakume etorkinen


elkartea aurkeztu dute Berriozarren
A. B. Iruea
Alba-n, emakumeari laguntzeko Berrioz
arre-
ko udalak duen zentroan, aurkeztu
zuten, atzo
arratsaldean, Kulturen artean izeneko
elkartea,
Berriozarko emakume etorkinen arte
an loturak
sortu eta haien arazoak bideratzeko
. Nahiz eta
ideia bertan sortu den, Nafarroako best
e hainbat
herritara zabaltzeko aukera aztertzen ari
dira.

66
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 67

aren 7a
asteazkena, 2006ko martxo
berria MUNDUA

Gutxienez 45 etorkin hil dira, eguraldi


tx ar ra ga ti k b i tx al u p a h on d or at ze an
rkin
ko 89 eto
Saharaz hegoaldeko herrialdeeta
Kanariar uharteetara zihoazen

o herritarrak Europan sartzen


Etengabe saiatzen dira Saharaz hegoaldek

Erredakzioa. Mauritania eta Mauritaniako aginta-


txalupetan ko portura eraman zituzten
Kanariar uharteetara iristea zen bi ra rien esku utzi zituzten . Portua Mendebaldeko Sahara-
kine n helb urua . Bain a egur aldi txar
zihoazen 89 etor arteko mugan dago.
pak hondoratu ren eta Mauritaniaren
zela eta, etorkinak zihoazen bi txalu
ziren atzo. Sa-
egin ziren eta gutxienez 45 pertsona hil guzt iak.
510 atxilotu
eeta koak ziren ka pertso-
haraz hegoaldeko herr iald
Mau ritan iako Saharaz hegoaldeko herrialdeetako mila
Mauritaniako Ilarg i Gor riare n arab era,
dira urtero Europan sartz en, bizim odu ho-
nek 44 pert sona bizir ik ater atze a lortu zuten. na saiatzen bain a, bide an gera tzen dira. Jo-
kostazai beagoaren bila. Asko, ta eta
Ahm edu Uld Hai ek ehun ka etor kin saiatu ziren Ceu
Ilargi Gorriko arduradun an zen irailean
oko ipar ral-
zebilen txalupa Melilla (Espainiaren menpe dauden Mar
azaldu zuenez, kostazainak noraezean
salb atze ko lane tan ari zirenean hon- deko hiriak) inguratzen dituzten hesiak igarotzen. Ho-
bateko etorkinak
kostazainen on- rietako hamahiru hil egin ziren. Geroztik Europak
doratu zen ontzia. Olatuen eraginez,
txalu parekin. Ondo- hainbat neurri hartu ditu inmigrazioa kontrolatzeko.
tziak talka egin zuen etorkinen
gehienak ure-
rioz txalupa bitan zatitu zen eta etorkin sona , Urte hasieratik 510 etorkin atxilotu ditu
zte Maro-
. Barr uan Mal iko 38 pert gertu. Atxilo-
tara erori ziren Melilla hiritik
hiru eta Boli Kos tako bat ziho azen . Kosta- koko segurtasun indarrek herr ialde etak oak di-
Gambiako raz hegoaldeko
ek sei gorp u ater atze a lortu zute n. Bigarren txalu- tuetatik 334 Saha glad eshe koak . Ora in, be-
zain hiru Ban
Sahara Mende- ra, 95 Indiakoak eta
pa olatuen ondorioz hondoratu zen. etara itzuliko ditu zte.
rituak Nuadibu- ren jatorrizko herrialde
baldetik gertu zeuden bi ontziak. Zau

67
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 68

berria

PEDRO LI TXINATARREN BIZKAIKO ELKARTEA

Istilutan sartzen ez garenez, ez


dago txinatarron aurkako jarrerarik
Iigo Bilbao. Bilbo
Pedro Li Txinatarren Elkarteko lehendakaria Jendea beldur ei da uste duelako atzerritarrok
da. Etorkin zaharra, berak ere ondo ezagutu du eus- lana kentzen diozuela bertakoei. Egia da hori?
kal herritarrek zer eskaintzen dieten atzerritarrei. Ez, oso gutxi dira inori lana kendu dioten
Inkestetan esaten dutenez, euskal herritarrak etorkinak. Gehienek bertokoek egin nahi izaten ez
abegikorrak dira kanpotik etorri direnekin. Hala dituzten lanak hartzen dituzte. Nik neuk, esatera-
da? ko, baditut hainbat jatetxe txinatar eta arazoak
Baietz esango nuke. Nik 25 urte daramatzat izaten ditut langileak aurkitzeko. Zergatik? Beha-
Euskal Herrian. Orduan atzerritar gutxi ginen eta rra gaitza delako, ordu askokoa eta sakrifikatua.
eskuzabal hartu gintuzten. Orain, azken 10 edo Ostalaritzan edo etxeak garbitzen lana badago,
15 urteetan, gero eta atzerritar gehiago dago eta baina bertokoek ez dute hori nahi .
inoiz kontrako jarrerak gertatzen badira ere, oro-
korrean harrera ona izaten da. Europako hiri asko-
tan izaten dena baino hobea. Guk bertokoei pazientzia
Atzerritar guztiak berdin-berdin hartzen ditu- baino ez diegu eskatzen,
gu edo zuok, txinatarrok, tratu berezia daukazue?
garen bezala onartuak
Txinatarrok ez gara arazo eta istilutan sartzen.
Horregatik jende langilearen ospea daukagu eta ez izatea, apurka-apurka gu
dago gure aurkako jarrerarik. Egia ere bada, dena ere euskal herritarrak izan
dela, jatetxeak direla-eta badaukagula itzal eskasa,
jendeak uste duelako zikinak-edo garela. Baina gaitezen.
orokorrean ez dago arbuiorik.

68
TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 69

2003ko uztailaren 30a


2006ko otsailaren 17a
berria

FOKUEN AZPIAN
Agus Perez

Euskal Herrian hiru hizkuntza dira ofizia-


Txikiak
lak, berton bi. Txinatik etorritakoek badute
loturarik euskararekin, edo arazoa da euren- Ama bat niretzat! izeneko antzezla-
tzat? na guztiz egokia da ikusle txikienen-
Guretzat Mendebaldeko edozein hizkuntza tzat. Adrianak ez dauka gurasorik, 10
da zailtasun eta oztopo. Nik neuk horrenbeste urte ditu eta umezurtzentzako egoitza
urte Bilbon bizi izanagatik ere, ez dut gaztela- batean bizi da, adopzioan noiz hartu-
niaz berbarik egiten fundamentuz. Azken bost ko duten zain. Kutsu sozialeko gai ho-
urteetan etorri diren txinatarrek ez dute orain-
dik gaztelania ondo menperatzen. Elkartean rretatik abiatuta, umeen gertukoak di-
gaztelania ikastea hobesten dugu, lagungarri ren kontu asko jorratzen ditu Carmen
zaielako. Euskal Herrian jaio edo oso ume dire- Ruiz Corral egile eta zuzendariak, hala
la etorri direnek euskara ikasten dute. Batzuk nola neskatoak bere irakaslearekin
ikastolan dabiltza eta horrek erakusten digu gi- duen harreman samurra, denetarik
zarteratzea modu onean egiten ari dela. duten umeen portaera jasanezina eta
Ahaleginik egiten duzue jatorrizko hiz- une zailenetan umorea eta itxaropena
kuntzari eta ohiturei eusteko? ez galtzearen bertutea.
Iaz Kultura Txinatarraren Zentroa zabaldu Arabako Porpol taldeak kontu
genuen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker. handiz jagon ditu muntaiaren alde
Bertan txinera irakasten diegu gure umeei eu- guztiak eszenatokia, jantziak, musika,
ren asaba zaharrak nortzuk izan ziren ahaztu ez argiak eta, gainera, nork eta Idoia Za-
dezaten. Berton bizi eta bertoko herritarrak iza- baletak diseinatu ditu emanaldian
nagatik ezin dugu gure jatorria ahaztu. agertzen diren koreografiak. Izan ere,
Zer da Euskal Herriak txinatarrei eskaini dantza pasarte erraz baina polit horiek,
ahal diena, eta zer txinatarrek Euskal Herriari? ederki adierazten dituzte protagonista-
-
Etorkin txinatar gehienok ostalaritzan egi- ren barne egoerak, eta guztiz lagunga
en arreta man tentzeko .
ten dugu lan. Gehienak familiako jatetxe txi- rriak dira ume
kiak izanik, jateko aparta eskaintzen dute, on Nik 10 edo 15 min utu ken duk o ni-
eta merke. Etxekoek ordu asko sartzen dituzte tuzke muntaiatik, baina ikusi nuenean
eta horri esker eskaintza merkeagoa da. Uste erabat harrapatuta egon ziren hiru eta
dut hori badela bertoko herritarrei aisialdirako sei urte bitarteko ume guztiak, seguru
a
eskaintzen diegun aukera bikaina. aski hiru antzezleen lanaren kalitate
Guk bertokoei pazientzia baino ez diegu zela kausa. Lek ua: Bas auri ko Soc ial
eskatzen, garen bezala onartuak izatea, apurka- antzokia. Eguna: etzi, 12:30etan.
apurka gu ere euskal herritarrak izan gaitezen.

69
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:56 Pgina 70

BANDERAK GRAFIKO BALIRA

AEB
Irakeko gudaren aldekoak
Irakeko gudaren kontrakoak
Ez dute erantzuten, Irak non dagoen ez baitakite

Brasil
Hilean 10 baino gutxiagorekin bizi diren herritarrak
Hilean 10etik-100 -ra irabazten duten herritarrak
Hilean 100etik-1.000 -ra irabazten duten herritarrak
Hilean 100.000 baino diru gehiagorekin bizi diren herritarrak

Burkina Faso
Urtea bete aurretik hiltzen diren haurrak
Hiru urte bete aurretik hiltzen diren haurrak
Heldutasunera iristen diren haurrak

70
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:58 Pgina 71

Txina
Lanean diharduten 14 urtetik beherako biztanleak
Ikasten diharduten 14 urtetik beherako biztanleak

Kolonbia
Banana-esportazioa
Kafe-esportazioa
Kokaina-esportazioa

Europar Batasuna
Petrolioaren kontsumoa
Petrolioaren ekoizpena

71
TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 72

BA AL ZENEKIEN...

Eltxoa dela urtero-urtero munduan heriotza gehien eragiten dituen animalia?


Anopheles izeneko eltxoak malaria gaitza transmititzen (zabaltzen) duela, eta urtean
1.000.000 bat heriotza eragiten dituela?
Tse-tse euliak loaren gaisotasuna zabaltzen duela, eta gaitz hori harrapatuta urtean
50.000 pertsona hiltzen direla munduan?
Aedes eltxoak denge izeneko gaixotasuna zabaltzen duela, eta urtean 50.000 per-
tsona hiltzen direla munduan gaitz horrekin?

72
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:58 Pgina 73

MUNDUKO HIZKUNTZAK

Gaur egun 6.000 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira munduan. Batzuk hizkun-
tza handiak dira, hau da, hiztun kopuru handia dute. Txinera, esate baterako, 1.000 mi-
lioi lagunek erabiltzen dute. Hizkuntza gehienak, ordea, oso jende gutxik erabiltzen di-
tu. Edonola ere, hamar hiztun izan edo milioika izan, hizkuntza guztiak dira garrantziz-
koak eta zaindu beharrekoak, horiek baitira herrien kulturaren eta arimen gordailu.
Adituek diotenez, XXI. mendean zehar hizkuntza txiki asko desagertuko dira. Eta de-
sagertzeko arrazoi bakarra ez da izango hiztun gutxi izatea; hizkuntza txikien hiztunek
euren hizkuntza erabiltzeari utzi eta hizkuntza handi bat erabiltzeko joerak ere eragingo
du galera hori. Euskara hizkuntza txikien taldean sartzen da; 700.000 lagun inguru gara
euskaraz egiten dugunak. Hizkuntza bizia izaten jarrai dezan, beraz, ahalegin berezia
egin beharko dugu guk guztiok.
Munduko biztanle gehienok elebidunak edo eleaniztunak gara, hau da, hizkuntza bat
baino gehiago hitz egiten dugu. Umetan geureganatzen dugun lehenengo hizkuntzaz
gainera, ama-hizkuntzaz gainera, gure inguruan hitz egiten diren edo garrantzia duten
hizkuntzak ere badakizkigu. Zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, orduan eta komunika-
tzeko aukera gehiago izango dugu.
Munduko lau hizkuntza nagusiak txinera, ingelesa, hindiera eta gaztelania dira. Txi-
nako eta Indiako biztanle kopurua hain handia izatea da bertako hizkuntzak munduko
handienetakoak izatearen arrazoia. Ingelesaren eta gaztelaniaren nagusitasunaren arra-
zoia, ordea, beste bat da. XVI. mendean hasita, Britainia Handiak eta Espainiak lurralde
zabalak kolonizatu zituzten munduan zehar, eta horren ondorioz ingelesa eta gaztelania
munduko bazter askotara hedatu ziren. Antzeko zerbait gertatu zen frantsesarekin eta
portugesarekin ere. Horregatik hitz egiten dute frantsesez Senegalen, gaztelaniaz Mexi-
kon, portugesez Brasilen eta ingelesez Australian, besteak beste. Horrez gainera, gaur
egun ingelesa nagusitu da nazioarteko harremanetarako hizkuntza gisa.

73
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:58 Pgina 74

BA AL ZENEKIEN

Europar Batasunean 50 hizkuntza inguru mintzatzen direla?


Papua Ginea Berrian 5,5 milioi lagun bizi direla eta 800 hizkuntza baino gehiago
erabiltzen direla?
Hizkuntzak familiatan edo taldetan banatzen direla (indoeuroparrak, altaikoak,
amerindiarrak...) eta euskara, japoniera eta koreera ahaiderik gabeko hizkuntzak di-
rela?
Munduko hizkuntzen % 82k 100.000 hiztun baino gutxiago dauzkatela?

19
5
3

9
10
20
7
4

6
1

18
2
14 12 8

11
16

13

17
15

1. Txinera 2. Hindiera 3. Ingelesa 4. Gaztelania 5. Errusiera 6. Arabiera 7. Portugesa


8. Japoniera 9. Alemana 10. Frantsesa 11. Swahilia 12. Hausa 13. Lingala 14. Djoula
15. Shongera 16. Indonesiera 17. Kitxua 18. Yukatekoa 19. Finlandiera 20. Euskara

Gure inguruko hizkuntzak 6 9


3
1 portugesa 4 galiziera 7 gaztelania 10 euskara
4
2 aragoiera 5 katalana 8 korsikera 11 okzitaniera 10 11
2
3 frantsesa 6 bretoia 9 alemana 1
7
5
8

74
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:58 Pgina 75

NOLA ESATEN DA?

Nola esaten da swahiliz:


buruko mina? Ganbara zunba-zunba.
umeak magalean kaka egin dit? Niniak mantalan mondongo.
tiroa? Dun! Bala.

Nola esaten da txineraz:


Domingo! Jo ezak soinua? Jo Txomin! Txin ta txin, txin pon.
munduko festarik onena? Txan-fe-min.
harategia? Txorizo-txozna.

Zelan esaten da japonieraz:


Everest mendia? Asko kostatako koska.
izorra hadi? Tori ukondo!

Nola esaten da arabieraz:


tiroa? Badoala bala.
supositorioa? Zuloko pilula mardula.

Zelan esaten da alemanez:


itsua? Baltz ikusten dot.
zerga? Ordaintzen derrigortzen.

Nola esaten da errusieraz:


beherakoa? Gorotz parrasta.
irabaziko dut? Zuk zail, nik aise.

Nola esaten da komantxeraz:


komuna? Kakati tokia.
eser zaitez? Apatx eh!

Zelan esaten da grezieraz:


goseak akabatzen nago? Tripan deus.
pintxoa? Ahora daramaki.

Kike Amonarriz Xabier Telleria,


Txorakikeriak

75
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:58 Pgina 76

JOLASAK

AFRIKAKO JOLASA: EXODOA

Parte-hartzaileen kopurua: 4, 6, 8, 10
Materiala: Lurrean marrazteko balio duen zerbait eta harri txiki bat jokalari
bakoitzeko.
Jolasa: 6 eta 12 eraztun bitarte dituen diana handi bat marraztu behar da lurrean.
Parte-hartzaileak bi taldetan banatu behar dira, taldeko bakoitzak lehiakide bat duela
beste taldean. Lehiakide-bikote guztiak batera hasiko dira, eta bikote bakoitzean nor
hasiko den jakiteko zotz egin beharko dute. Irabazten duenak harria ezkutatuko du es-
kuan, eta lehiakideak harria non dagoen asmatzen ez badu, harria ezkutatu duenak dia-
naren erdi aldera eraztun bat aurrera egingo du (eta bikoteak jolasten jarraituko du, le-
hen bezala). Lehiakideak asmatzen badio harria non dagoen, biak zeuden lekuan gera-
tuko dira, baina txanda aldatuko dute (asmatu duenak gordeko du harria orain).
Lehiakide-bikote bakoitzak bere kontura egingo ditu lehia horiek, ahalik eta azka-
rren dianaren erdira joateko asmoarekin. Izan ere, jolasa dianaren kanpoaldean hasiko
da, eta jokalarien helburua norberaren taldeko kide bat beste taldeko inor baino lehe-
nago dianaren erdiraino iristea da. Hala ere, kontu izan talde-jolasa dela hau eta ez ba-
karkakoa, eta kide bat dianaren erdira sartzea lortzen duen ekipoak irabazten duela.
Horregatik, norbera aurrera azkar joateaz gain, aurrean doan norberaren taldekoari la-
guntzen saiatuko dira ekipokoak.

Aldaerak:
Jolas hau eskaileretan ere egin daiteke.
Diana marraztu beharrean, laukitxoz osatutako bide bat marraz daiteke, edo labi-
rintua, eta asmatu ahala, talde bateko kideak aurrera egin ordez, harri bat mugitu labi-
rintuan barrena.
Indonesian adibidez, harriaren ordez indaba baten neurriko hazia edo gerezi baten
hezurra erabiltzen dute. Ukabila itxi eta eragin (hazia esku barruan mugi dadin) egin
behar da. Asmatu beharrekoa ez da hazia zer eskutan ezkutatuta dagoen, zer atzamarren
azpian dagoen baizik.

76
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:58 Pgina 77

EUROPAKO JOLASA: ARKAKUSOA

Parte-hartzaileen kopurua: 2 edo 4 lagun.

Materiala: Poto edo plater bat, manta bat eta jokalari bakoitzeko botoi handi bat eta
kolore bereko bost botoi txiki.

Jolasa: Jolasaren helburua botoi handiaz botoi txikien ertza sakatuz botoi txikiak po-
toan edo platerean sartzea da. Botoiek indar handiagoz jauzi egin dezaten, mahai
gainean manta jarriko dugu (manta tapitua, zarratua). Erdialdean potoa edo platera
jarriko dugu. Jolaskideak txandaka saiatuko dira bakoitzaren botoiak poto edo pla-
terean sartzen. Botoi guztiak potoan sartzea lortzen duen lehena izango da irabazlea.

Aldaera:
Neurri askotako potoekin ere jolas egin daiteke. Botoia zenbat eta poto txikiagoan
sartu, orduan eta puntu gehiago emanez.

OZEANIAKO JOLASA: VER VER ALAS LAMA

Parte-hartzaileen kopurua: 4.

Materiala: 10 objektu (jatorrizko jolasean kokoak erabiltzen zituzten, baina harriak,


pilotak edo beste edozein objektu erabil daiteke).

Jolasa: Lurrean zirkulu handi bat marrazten da eta zirkuluaren barruan jartzen dira
objektu guztiak. Zirkulu horretatik kanpo, beste lau zirkulu marrazten dira (lehe-
nengoa baino txikiagoak) eta jolaskide bakoitzak berea aukeratuko du. Jolasa haste-
ko, kide bakoitza bere zirkuluan sartuko da, eta jolasari hasiera emandakoan erdiko
zirkulutik nahiz beste kide baten zirkulutik banan-banan hartutako objektuak bere
zirkulura eramaten saiatuko da, betiere kontu handiaz utziz han: ez du balio jaurti-
tzea edo itzulika bidaltzea. Hau da, jolasa hasten denetik amaitu arte bakoitzak ahal
duena egingo du bere zirkulukoa defendatzeko eta erditik edo bestenetik objektuak
hartzeko, helburua norberak irabaztea da-eta.
Hiru objektu bere zirkuluan sartzea lortzen duen lehenengo jolaskideak irabazten du.
Jolas hau zorabiagarria eta oso dibertigarria da, eta behin eta berriro errepika daiteke.

77
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:59 Pgina 78

EKOIZLEAK

Tatu Museny 37 urteko alarguna da, Kilimanjaroko eskualdean (Tanzania) bizi da,
bere 6 seme-alabekin, eta kafea ekoizten du hektarea erdia baino lur-eremu txikiagoan.
Seme-alabek ikasketak egin ahal izateko lan egiten du amak: Hezkuntza oso ga-
rrantzitsua da. Bizimodu hobea izaten lagunduko die neure seme-alabei. Horregatik
egiten dut hainbeste lan, eskola ordaintzeko behar dudan dirua irabazteko.
Baina aurten 15 dolar baino gutxiago eman du kafe uzta osoak eta haur bat eskolara
bidaltzeko 10 dolar behar dira, batez beste. Hirugarren seme Isahid, 9 urtekoa, eskola-
ra bidaltzeko asmoa nuen, baina ezin izango dut, kafearekin ez baitut behar adina diru
lortzen. Doi-doi iritsiko zait bi nagusiek eskolan jarraitzeko, eta horretarako, txerria ere
saldu beharko dut.
Tatuk banana batzuk saldu nahi ditu, diru apur bat gehiago eskuratzeko, baina es-
kasago jango dute umeek. Beste etxalderen batean bilatuko du lana edo abereentzat be-
larra bildu eta salduko du. Beldur da, gaixotasunik etorriz gero, botikak ordaintzeko
adina ez ote duen izango, adibidez, haurrek pneumonia, malaria edo beherakoa harra-
patzen badute eurite-aldian.

EZ

78
TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 79

NI ABERATSA NAIZ (ZATIA)

Ni aberatsa naiz, autoa hartu eta autopistan


makal-makal joan nintekeelako, orduko 180 kilometroko abiadan
(euren negozioentzat ezinbestekoa den bilera batera iritsi behar dutelako
edo) lepoa hausteko arriskuan doazen horiengan errukia sentitzen dudan bitartean.
Ni aberatsa naiz ez daukadalako asko ordaintzen didan nagusi bihozgabe
batentzat lana egin beharrik.
Ni aberatsa naiz publizitateak ez duelako eraginik niregan eta, horrela, behar ez dudan
gauzarik erosteko lanik egin behar ez dudalako.
Ni aberatsa naiz txikitan telebista ikusi gabe denbora pasatzen eta ez aspertzen ikasi nuelako.
Ni aberatsa naiz gertaera askori buruz neure iritzi pertsonala egituratzen ikasi dudalako, eta iritzirik ez
daukadanean isilik egoten badakidalako.
Ni aberatsa naiz neure baitan iritzi kritikoa pizturik gorde dudalako, baina, merezi duenean, iritzi
kritikoak bizitzaz gozatzea ere galarazten ez didalako.
Ni aberatsa naiz, aurpegia zahartu arren, nire barneko sentimenduak hamazazpi urte neuzkaneko haietxek
direlako, traizioa ezagutzen ez zuten berberak.
Ni aberatsa naiz ezkutatzeko ia ezer ez daukadalako, biluztasunetik oso gertu bizi izan naizelako ia beti.
Ni aberatsa naiz neure garaian ezetz esaten ikasi nuelako, EZ! gustuko ez ditudan proposamenei,
EZ! atsegin ez ditudan aginduei, EZ! gizarteak ontzat ematen dituen (eta sarritan hain ziniko, krudel eta
basati diren) gauza askori.
Ni aberatsa naiz sentimenduak agertzen ikasi dudalako eta sentimenduok agertzeko lotsa garaitu
dudalako.
Ni aberatsa naiz munduari bere osotasunean begiratzen diodalako, eta ez gure betebeharreko
kapritxoen begi estuetatik; gizateriaren pobrezia ezagutzeak gehiago bete nau gure
aberastasunak gozatze-hutsak baino.
Ni aberatsa naiz musika jotzen ikasi nuelako: aberatsa naiz, neuk jotako doinu
baten airean aise berreskura dezakedalako joan diren urte guztien arima.

Pako Aristi. Note book

79
TXAeIRA5_1 8/8/06 10:59 Pgina 80

IPARRAREN ETA HEGOAREN ARTEKO ELKARRIZKETA

Iparreko herri industrializatuetako enpresaburu aberatsa erabat aztoratu zen hegoal-


deko arrantzale bat bere txaluparen ondoan erdi etzanda itsasoari begira ikusi zuenean.
I.: Zergatik ez zara gaur arrantzara irten?
H.: Gaurkoz nahikoa arrain jaso dudalako.
I.: Eta zergatik ez duzu behar duzuna baino gehiago biltzen?
H.: Eta zer egin behar dut sobera dudanarekin?
I.: Diru gehiago irabaziko zenuke. Horrela, zure txalupari motorra jarriko zenioke
eta arrain gehiago arrantzatuko. Nylonezko sareak erosteko adina irabaziko zenuke, eta
arrain eta diru gehiago lortuko. Denbora gutxian bi txalupa izango zenituzke edo
gehiago; eta aberatsa izango zinateke, ni bezala.
H.: Eta zer egingo nuke orduan?
I.: Eseri eta bizitzaz gozatu.
H.: Eta zertan ari naizela uste duzu, bada?

80
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:41 Pgina 81

HEGO HAIZEAK IPARRERANTZ JOTZEN DUENEAN

Hego haizeak iparrerantz jotzen duenean, aztoratu egiten ditu bazterrak. Eroa eroa-
goa bihurtzen da hego haizearekin, eta zuhurrak ero puntu bat hartzen du. Hego haize-
ak gauza arraroak eragiten ditu iparralderantz jotzen duenean; portaera arraroak eta
pentsamendu are eta arraroagoak.
Horregatik, jende askori ez zaio hego haizea gustatzen.
Ero haizea delako esango dizute batzuek.
Aztoratu egiten gaituelako beste hainbatek.
Udaltzainak kexatu egiten dira, hego haizearekin auto-istripu gehiago izaten direlako.
Emazteak kexatu egiten dira, beren senarrak potrodeskantso hutsak direlako, eta
nora begira egon ote nintzen zurekin ezkondu nintzenean? esaten dute, ahopean.
Senarrak kexatu egiten dira, hego haizearekin beren emazteak inoiz baino erretxina-
go jartzen direlako, eta nora begira egon ote nintzen zurekin ezkondu nintzenean?
esaten dute, ahopean.
Ez da Mohammed Rachiden kasua. Berak gogoko zuen hego haizea, beharbada he-
go haizea sortzen den lekuan jaioa zelako.
Hego haizea zebilenean, piztu egiten zen Mohammed Rachid, eta kontu-kontari jar-
duten zuen, normalean gizon isila bazen ere.

81
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:41 Pgina 82

Mohammed Rachid alfonbra-saltzailea zen, baina ez du jendeak egunero erosten al-


fonbra bat, eta denbora luzea pasatzen zuen Mohammedek bakarrik, bere baitan bildu-
rik, bezero bat noiz inguratuko zain. Bakarrik zegoenean, pentsatu egiten zuen; Mo-
hammed Rachiden pentsamenduak sakonak ziren oso. Eta, horregatik, gauza interesga-
rriak esaten zituen gehienetan:
Hego haizeak ekarri ninduen ni hona esplikatzen zuen, harro. Aspaldi har-
tua nuen erabakia Europara etortzekoa. Hemen ez baitago goserik, eta hego haizea sor-
tzen den lekuan bai.
Eta nola sartu zinen zu Europan, txalupa ziztrin batean? galdetzen genion as-
kotan lagunek, zirikatu nahian.
Mohammek barre txikia egiten zuen orduan, eta harro esaten zuen.
Ez, alfonbran hego haizeak kulunkatuta.
Lagunak barre-algaraka hasten ginen, orduan, eta milaka aldiz kontatua zuen histo-
ria berriz esateko eskatzen genion.

82
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:41 Pgina 83

Kontua da hala hasten zuen beti bere kontakizuna Mohammek Rachidek, kon-
tua da aspaldi hartua nuela erabakia Europara etortzekoa. Baina ez nuen dirurik; alfonbra
bakar batzuk besterik ez. Ni kostaldeko herri batekoa naiz, Sidi Ifni herrikoa; han buka-
tzen da Saharako basamortua. Behin, itsasoak bainuontzi bat ekarri zuen hondartzara, eta
oholak, ohol asko. Horrelako opariak egiten dizkigu itsasoak batzuetan.
Nik jaso nuen bainuontzia hondartzatik, jaso nituen oholak, eta lehortzen ipini nituen
eguzkitan. Ondo lehortu zirenean, estali nuen bainuontzia oholez, eta txalupa bat egin
nuen. Gero pintatu egin nuen, berdez, entzuna bainuen berdea esperantzaren kolorea dela.
Eta nik horixe besterik ez nuen, alfonbra gutxi batzuk eta esperantza handi bat: Europara
etorri eta goserik gehiago ez igarotzeko esperantza.
Txalupa egiten ari nintzela, behin zurezko haga sendo, luze bat agertu zen hondartzan.
Eta egun hartan, esperantzak irribarre egin zidan, nire problema larri bat konpondua ikusi
bainuen: banekien zerk bultzatuko zuen nire txalupa, nire alfonbrak, haizeak puztuta.
Jarri nuen zurezko haga txaluparen erdialdean, erantsi nion hagari neukan alfonbrarik
sendoena, eta belaontzi bat egin nuen. Bukatu nuenean, auzoak eta gurasoak agurtu ni-
tuen, senideak, aitona-amonak eta lagunak eta nire bazter eta txoko maiteenak bisitatu
nituen azkeneko aldiz.
Gero, joan nintzen hondartzara, eta hego haizea noiz altxatuko zain egon nintzen.
Etorri zen halako batean; sartu nintzen ni txalupan, zabaldu nuen alfonbra, eta hego haize-
ak bultzatuta iparraldera ekarri ninduen nire alfonbra puztuak. Horregatik, esaten dut al-
fonbraz etorri nintzela iparraldera; alegia, Europako hegoaldera.
Denok barre egin genuen, beti bezala.

83
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:41 Pgina 84


Halaxe bukatzen zuen beti bere kontakizuna Mohammed Rachidek, gustatu egiten
baitzaio behin eta berriro errepikatzea gure herria iparraldean dagoela, alegia, Europako
hegoaldean.
Lelokeria dirudi esaldiak, baina Mohammed Rachidek ez du ezer lelotik. Etorri eta
hilabetera ederki ulertzen zuen euskaraz; bi hilabetera Txirritaren mailakoa zen ziriari
zipotza sartzen.
Joxemari, merke-merke zenbatean dituzu alfonbrak?
Marijoxe, garesti-garesti, ez ditut ematen debalde, baina bai musu-truk! bota
zion, behin, neska musu-gorri bati.
Ez zuen, ez, ezer lelotik Mohammed Rachidek; hitz-jokoak maite zituen, eta asko-
tan jolas egiten zuen iparrarekin eta hegoarekin.
Bisitan noa nire jaioterrira esan zigun behin.
Nora, hegoaldera? galdetu zion gutako batek.
Ez, iparraldera. Nire herria Afrikako iparraldean baitago erantzun zigun berak,
bere irri txiki maleziazkoarekin.
Mohammed Rachidek gauza miresgarriak pentsatzen zituen bere alfonbrei begira.
Iparra eta hegoa oso gauza erlatiboak dira esan zigun, behin, malenkoniaz be-
terik.
Eta denok jakin genuen egun txarra izan zuela Mohammedek, alfonbra gutxi saldu
zituela egun hartan, eta denbora luzea izan zuela pentsatzeko.

84
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:41 Pgina 85

Halakoetan, ezin zitzaion kontrarik egin, pentsamendua oso zorroztuta ekarri ohi
zuelako. Baina lagun bat ez zebilen oso adi egun hartan, nonbait, eta hala esaten ausar-
tu zitzaion:
Iparra eta hegoa ez dira erlatiboak, Mohammed: iparra gainean dago, eta hegoa,
azpian.
Mohammedek erantzun lehorra eman zion:
Komuneko ponpari tira eta ura ezkerretik eskuinera jiraka hasten denean, iparral-
dean zaude. Aldiz, ura eskuinetik ezkerrera hasten bada jiraka, hegoaldean zauden sei-
nale. Gainontzeko guztia erlatiboa da.
Beste askotan bezala, egun hartan ere ez genuen ulertu Mohammed Rachidek zer
esan nahi zuen. Hala ere, badaezpada entziklopedian begiratu nuen, eta jakin nuen
ekuatoreko lerrotik gora, iparraldean, komuneko urak ezkerretik eskuinera ematen di-
tuela birak. Eta hegoaldean alderantziz gertatzen dela.
Beste behin ere, lezioa eman zigun gure Mohammedek. Ulertzen ez genuena zen
zergatik esaten zuen gainerako guztia erlatiboa zela.

Badira hilabete batzuk Mohammed Rachid ikusten ez dugula. Ikusi zuten azkenek
diote hondartzan bistaratu zutela, txalupa berde ziztrin bat ondoan zuela; txalupa bai-
nuontzi bat zen, oholez estalia, erdian masta bat zuena, eta mastan alfonbra bat erantsi-
ta zeukan.
Seguru nago ipar haizearen zain zegoela Mohammed Rachid, bere herrira joateko,
hegoaldera; alegia, Afrikako iparraldera.

Mitxel Murua

85
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:41 Pgina 86

MAZISI OKEITA DENBELEK

Mazisi Okeita Denbelek


Bilboko kafetegian
kafe kikara eskuetan hartu eta
ezpainetara darama pentsakor.

Zer ari ote da pentsatzen


Mazisi Okeita Denbele
kafetegi honetan, urrun
etxetik hain urrun, Bilbaon.

Afrikatik etorritako
gizon honi begiratzen diot
mostradore-atzeko ispiluan
kafea hartzen ari da pentsakor.

Ispilu aurrean dauden


bi koinak botilen artean
justu hortxe ikusten ditut
gizon honen begiak, pentsakor.

Afrikaldeko bere herrian


ari ote da pentsatzen?
hango andre batengan?
hango lehorteaz? hango gerraz?

Lingo lingo Mboka te


Lingo lingo Mondele te
Lingo lingo Moginolo te
Tina Tokabuana Ngo Salo
Noko Mama Tina Toyinama.

Hitzak: Bernardo Atxaga


Musika: Jabier Muguruza

86
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:41 Pgina 87

ZURIAK ETA BELTZAK

Ardi zurien artaldean


arkume beltzek
zuriekin batera
egin ohi dute
jolas, jan eta lo.

Zurien arteko
haur beltzek
askotan ez dute izaten
ez janik
ez oherik
eta ez jolas egiteko gogorik.

Joxantonio Ormazabal

NI BEZALAKOAK

Fatima beltzarana da
masustaren zukua bezalakoa,
Hisako horia da
basamortuko mendiak bezalakoa,
Itandehui gorria da
eguzkiaren sarrera bezalakoa.
Ni zuria naiz
esnegaina bezalakoa.
Baina udan hondartzako
basamortuan etzaten naiz
eguzkitan, masusta izozkiak jaten
eta izenak idazten ditut hondar bustian:
Ane, Fatima, Hisako, Itandehui.

J. K. Igerabide

87
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:42 Pgina 88

GALDERA

Munduan jendeak
gosez hiltzen eta hiltzen
jarraitzen duen bitartean
debekaturik daude
iragarki denak
telebistaz, irratiz
eta paperean ematen direnak.

Munduan jendeak
gosez hiltzen eta hiltzen
jarraitzen duen bitartean
itxi egingo dira
elizak
tabernak
futbol-zelaiak
eta goxoki-dendak.

Munduan jendeak
gosez hiltzen eta hiltzen
jarraitzen duen bitartean,
Afrika beltzera
lurra lantzera
joango dira
politiko denak.

Eta zer egingo dugu


zuk eta nik
munduan jendeak
gosez hiltzen eta hiltzen
jarraitzen duen bitartean?

Joxantonio Ormazabal

88
TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 89

n 27a
ostirala, 2005eko maiatzare
berria GIZARTEA

Edu Lartzaguren. Donostia

Egungo PCek ez dute


MOBILIS tresnak
zentzurik munduko biztanle- sakelako liburu baten
en hiru laurdenentzat. Hala tamaina du, eta teklatu
esan zuten New Delhin In- tolesgarri batekin
sartzen da larruzko
diako Zientzia ministro Kapil poltsa batean.
Sibalek eta Encore Sofware
enpresako buruek, aurreko as-
tean. Mobilis munduko or-
denagailurik merkeena aur-
keztu zuten. Windows sistema
eragilean eta Intel prozesa-
gailuetan oinarrituriko
makinen alternatiba
izan nahi du Indiako
sakelako ordenagai-
luak. Horretarako, Li-

Indiako PCa,
nux sistema eragile librean
oinarrituko da PC baten fun-
tsezko zerbitzuak emateko, baina
bost aldiz merkeagoa izango da.
Indiako Gobernuaren lagun-
tzarekin sortu dute. Soilik 13 mi-
lioi ordenagailu daude egun In-
eten digitala ixteko
AN. Sakelako tresna bat diseinatu
dian, esan zuen Encore Software TEKNOLOGIA HERRIALDE TXIROET
gizakien arteko amildegian zubi lana
enpresako buru Vinay Deshpan- dute, ordenagailua duten eta ez duten
dek. Oso gutxi, kontuan hartzen egiteko, eta 180 euro inguru balioko du
bada Asiako herrialdeak mila mi-
lioi pasatxo biztanle dituela.
Amildegi edo eten digitalaren KAPIL SIBAL
adibiderik argigarriena da India: (Indiako zientzia ministroa):
Bangalore estatuan informatika in-
dustria indartsua dago, baina Egungo
egungo PC eta, zeresanik ez, Ma- ordenagailuak
cintosh ordenagailu bat erostea ez dute
amestea ere garestiegia da herrita-
rren ia gehiengo osoarentzat. Mo- zentzurik
bilisek egoera hori aldatu nahi du. munduko hiru
Analfabetoek erabiltzeko laurdenentzat.
Indiarako dago pentsatuta ili- Zorro batean sartuta dator Mobilis.
nabigatzeko aukera izango luke Mob
Mobilis, baina baliteke interesga- iltzaileak. Tekla gutx i sakatuta , Irekitzen denean, zorroak berak euste
n
sen erab
rria izatea munduko beste hainbat ei, eta, dio ordenagailuari mahai gainean. Tekl
atu
aginduak ematen zaizkie aplikazio
lekutan, Mendebaldean barne. Sa- e- Bateriei es-
horregatik, informatikaz ezer gutxi daki tolesgarri bat dakar zorro ak.
kelako liburu baten tamaina du, a dela dio- Mob ilisek .
nak erabiltzeko moduko tresn ker, 6-8 orduko autonomia du
eta 750 gramoko pisua. Bertsiorik ,
te egileek. Indian ugari dira analfabetoak Lan egiteko argindar gutxi behar izate
ak
merkeenak 180 euro inguru ba- deza kete Mob ilis,
lioko luke. Horren truke, hitz baina horiek ere erabil horretan laguntzen dio -8 watt-. Garr
an-
prozesagailua, kalkulu-orriak, programa batzuk testua ahots bihurtzen tzitsua da hori Indian, argindar horn idu-
-
aurkezpenak egiteko programak, dutelako, Indiako hiru hizkuntza nagu .
rak gorabehera handiak izaten dituelako
posta elektronikoa eta Interneten sietan.

89
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:42 Pgina 90

MUGIMENDUA ELEKTRIZITATE, ELEKTRIZITATEA MUGIMENDU

Aurreko orrialdeko berrian, teknologia herrialde txiroetara irits dadin diseinatutako ordena-
gailuari buruzko informazioa jaso duzu. Irakur itzazu orrialde hauek orain, eta jarri burua eta
imajinazioa martxan, zer gehiago asma edo diseinatu daiteke elektrizitate edo argindarrarekin
arazoak dituzten herrialdetako bizimodua errazteko?

Entxufez inguratuta jaio garenoi eta edozein tresna elektriko botoi bat sakatzearekin
pizten dugunoi zaila egiten zaigu gure bizimodua elektrizitate gabe imajinatzea. Egune-
an zehar gure etxean nahiz eskola edo lantokian elektrizitatea erabiliz egiten ditugun
ekintza guztien zerrenda idaztearekin batera kontura gaitezke horretaz.
Baina, ez dira hainbeste urte pasa gure etxe eta baserrietan argindarrik (elektrizitate-
rik) gabe bizi zireneko garaietatik, eta denboran gertuago ditugu oraindik ere egun, In-
diako hainbat tokitan gertatzen den bezala, elektrizitate hornidurak gorabehera han-
diak izaten zituen egunak.
Zientzialarien aspaldiko ikerketei esker ordea, energia elektrikoa energia mekaniko-
en bidez ere sor daitekeela badakigu. Adibidez, zentral hidroelektrikoetan ibai eta ur-
jauzien energia, energia elektriko bihurtzen dute. Zentral eolikoetan berriz, haizeak
duen energia energia mekanikoa hau ere da elektrizitate bihurtzen dutena.
Energia mekanikoa elektrizitate bihurtzen da, baina alderantzizkoa ere lor daiteke:
elektrizitatea energia mekaniko bihurtu. Ikus dezagun, bada, azaletik bada ere, nola
gertatzen den hau guztia.
Badira bi tresna edo gailu prozesu hauek era nahikoa sinplean ahalbideratzen dituz-
tenak:
1) Generadorea, alternadorea edo dinamoa
2) Motor elektrikoa

90
TXAeIRA5_1 7/8/06 10:42 Pgina 91

1) Generadorea, alternadorea edo dinamoaren bidez, energia mekanikoa energia elektri-


ko bihurtzen da. Horren adibide zenbait bizikletek argia egiteko erabiltzen duten dina-
moaren funtzionamendua daukagu.

Elektrizitatea sortzeko erabiltzen den generadore sinpleenari (mugimenduaren bidez


elektrizitatea sortzen duen makina dinamoelektrikoari) dinamo deitzen diogu. Faraday
izeneko zientzialariak asmatu zuen. Kobrezko eraztun batez eta iman batez dago osatu-
ta oinarrian. Gurpilaren mugimenduak eraginda imana biraka hasten denean kobrezko
eraztunaren barruan, korronte elektrikoa sortzen da.
Kablearen bidez bonbillara iristen da sortutako korronte elektrikoa eta bonbilla piz-
tu egiten da. Normalean bonbillak bi kable beharko lituzke, baina bizikletaren kasuan,
koadroak (metal eroalezkoa izanik) korrontea garraiatzen duenez, kable bakarrarekin
nahikoa da.

2) Motor elektrikoa erabiliz, alderantziz-


ko prozesua ere ikus dezakegu: motorrera
elektrizitatea iristen denean, motorra mar-
txan jartzen da. Motorraren mugimendua energia
mekanikoa
hainbat lan egiteko erabil daiteke. Esan
genezake elektrizitatea energia mekaniko
bilakatu dela, eta energia horren bidez
tresnak mugi genitzakeela. Aldaketa ho- motorra
rren adibide, eta mugimendu horren era- generadorea
(dinamoa)
bileraren aplikazio hainbat eta hainbat
elektrotresna ditugu: ikuzgailua, irabiagai-
lua, kafea ehotzeko makina
energia
elektrikoa
91
TXAeIRA5 19/2/08 13:20 Pgina 92

AMA, GOSEAK NAGO NI

Ama, goseak nago ni. Ekarzu ogia.


Aitonak ditu giltzak.
Joaten natzaio aitonari emateko giltzak. Aitonak esaten
dit emateko esne.
Zeren esne?
Behiaren esne.
Joaten natzaio behiari, arren, emateko esne.
Behiak esaten dit emateko belar.
Zeren belar?
Mendiaren belar.
Joaten natzaio mendiari, arren, emateko be-
lar. Mendiak esaten dit emateko igitai.
Zeren igitai?
Errementariaren igitai.
Joaten natzaio errementariari, arren, emateko igi-
tai. Errementariak esaten dit emateko urdai.
Zeren urdai?
Txerriaren urdai.
Joaten natzaio txerriari, arren, emateko urdai. Txerriak esaten
dit emateko ezkur.
Zeren ezkur?
Haritzaren ezkur.
Joaten natzaio haritzari, arren emateko ezkur. Haritzak esaten
dit emateko haize.
Zeren haize?
Itsasoko haize.
Itsasoak niri haize, nik haize haritzari;
haritzak niri ezkur, nik ezkur txerriari;
txerriak niri urdai, nik urdai errementariari;
errementariak niri igitai, nik igitai mendiari;
mendiak niri belar, nik belar behiari;
behiak niri esne, nik esne aitonari;
aitonak niri giltzak, nik giltzak amari;
amak niri opila, eta:
Ai, zer nolako mutila!

Anjel Lertxundi. Aizak eta aizan, elkarrekin dantzan

92
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 93

AITA PERIKO

Aita Periko.
Seme Juaniko.
Zer daukazu afaltzeko?
Olio-aza goxo-goxoak
arto beroaz jateko.

PAN!

Pan!
Ebakita jan!
Olio!
Ozpinarekin nobio!
Ozpina!
Olioarekin lagun mina!
Dilista!
Egin txista-txista!
Patata!
Ez dadila falta!
Oilaskoa!
Egin dut nahikoa!
Pastela!
Edo tarta bestela!

MARI BENTANAS

Mari Bentanas?
Jakin minaren afanaz.
Mari Olio?
Ozpina hartu du nobio.
Mari Sukaldes?
Kontu guztiak aldrebes.
Mari Taberna?
Zurrutean dabilena.
Mari Tipula?
Negarrarekin eztula.

Anjel Lertxundi. Aizak eta aizan, elkarrekin dantzan

93
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 94

LABORATEGIRAKO OHARRAK

Aurten ere, azken urteetan bezala, saiakuntza eta esperimentuak egiten arituko zara.
Gainera, dagoeneko 5. mailan zaudenez, esperimentu konplexuagoak egitea dagokizu eta ho-
riek burutzeko erabiliko dituzun materialak ere, neurri batean, arriskutsuagoak izango dira; ho-
rregatik, kontu handiz ibiltzea komeni zaizu, aholkuak aintzat hartuz eta agindutako urratsei ze-
hatz jarraituz.
Gai honetan egin beharreko hainbat esperimentuetan, adibidez, bi metxero mota erabili dai-
tezke, bata alkoholduna eta bestea gasezkoa. Zuzen eta era egokian erabiliz gero, ez dago arrisku-
rik. Arriskua erabilera okerraren edo ezbeharren ondorioz etor daiteke. Metxero alkoholdunari
dagokionez, alkohola jausi eta zabaltzen bada, adibidez. Zabaldu eta su hartuz gero, ingurua erre
daiteke eta, okerrenean, guk geuk ere erreduraren bat izan dezakegu. Metxero gasduna erabiliz
gero, berriz, gasaren giltza gaizki itxi eta ihesen bat gertatzen bada, gasa gelan zabaltzeko arriskua
dago; gasa arnastea gorputzarentzat zeharo kaltegarria izateaz gain, gasak su hartzeko arriskua ere
badago.
Beraz, hobe duzu ondo-ondo irakurtzea bi metxeroen erabilerari buruz hemen jartzen diz-
kizugun oharrak eta aholkuak, eta baita substantziak saioditan berotzeko argibideak ere.

Alkoholezko metxeroaren erabilera


1. Alkoholezko metxeroa mahai gainean egoki
jarri, eta piztu aurretik substantzia erregaiak
ingurutik erretiratu.
2. Metxeroari tapoia kendu.
3. Metxeroaren metxari su eman (kontuz, me-
txeroa piztean tiro txiki bat ematen baitu).
4. Metxeroa itzaltzeko ez egin putz, tapoiaz
estali.

94
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 95

Gasezko metxeroaren erabilera


1. Gasezko metxeroa mahai gainean egoki kokatu, eta piztu aurretik substantzia erregaiak ingurutik
kendu.
2. Gasa ateratzeko torlojuari + ikurrerantz bira eman. Ez da
asko zabaldu behar, bestela arriskutsua izan daiteke gas ugari
ateratzen baitzaio.
3. Metxeroa piztu (kontuz ibili, metxeroa pizteko unean tiro txiki bat
bezala egiten baitu).
4. Metxeroa itzaltzeko, torlojuari ikurrerantz bira eman, ondo itxi arte.
5. Gasa erabiltzen ari zareten bitartean leihoak irekita edukitzea komeni da.

Saiodian substantziak nola berotu


1. Saiodiari matxardaz heldu behar zaio beti, inoiz ez hatzez.
2. Saiodia okerturik mantenduko duzu, ez su-garren norabidean.
3. Saiodiaren beheko aldea berotu behar da, eta ez alboak.
4. Substantzia kantitate txikiak erabili.
5. Saiodia gora eta behera poliki-poliki mugitu suaren gainean, substantzia
guztia berotu dadin.
6. Kontuz ibili saiodiaren ahoa nora zuzentzen duzun, eta inoiz ez egin nor-
bait dagoen aldera.
7. Berotzen ari zaren saiodiaren ahotik barrurantz ez begiratu inoiz.

Bestalde, laborategian, sukaldean bezala, oso garrantzizkoak dira garbitasuna eta ordena. La-
borategira iristen garenean, tresnak eta inguruak garbi aurkitu eta gauza bakoitza bere tokian to-
patu nahi izaten ditugu. Hori horrela gerta dadin, saio bakoitzaren amaieran, denboratxo bat
hartu beharko dugu, guztion artean ardurak banatuz, mahaiak, tresneria eta arraskak garbitzeko
eta gauza guztiak bere tokian jasotzeko. Gainera, erabiltzen ditugun produktuak bukatzen dire-
nean, dagokion arduradunari horren berri ematea garrantzizkoa da, produktu horiek berriro es-
kura ditzan.

95
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 96

PATATA: LURPEKO ALTXORRA

Patata motak
Ohikoa da gure artean patataz aritzean "zaharra" eta "berria" hitzak aipatzea. Patata
"berria" udaberri goiztiarretik udara arte edozein tokitan salgai egoten den hori da, lurre-
tik atera berria dena, biltegietan eduki gabekoa; "zaharra", berriz, urte guztian egoten da,
biltegietan gordetzen baita uda amaieratik hurrengo udaberrira arte saldu ahal izateko.
Zahar zein berrietan, badira aldaera egokiak gisatu, frijitu edo egosteko. Mami zurikoa
erraz desegiten da egostean; mami horikoa, berriz, frijitzeko edo egosita entsaladan jartze-
ko egokiagoa da.

Asterix Roseval Bintje Desiree Charlotte

PATATA-PINTXOA

Osagaiak:
Bi plater
Ogia (txigortua nahiz egunekoa)
Patata egosia
Arrautza egosia
Hezurrik gabeko olibak
Latako atuna
Zotzak
Labana

Nola egin:
Pintxoa prestatzen hasi aurretik, zuritu patata egosia eta arrautza, moztu xerratan, la-
banarekin, eta jarri plater batean biak. Gero, har ezazu beste platera bat, pintxoak bertan
egiteko. Lehenik eta behin, hartu ogia eta oinarritzat jarri; ondoren, jar itzazu gainerako
osagaiak ordena honetan: patata, arrautza, atuna eta oliba. Bukatzeko, jar iezaiozu zotza
pintxoari, osagaiak eror ez daitezen.

96
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 97

BITAMINEN DESKUBRIMENDUA

Aspaldi-aspalditik ezagutzen da eskorbuto izeneko gaixotasuna. Eskorbutoa harrapatzen


dutenei, kapilarrak hauskor bihurtzen zaizkie, hortz-oiak odoldu eta hortzak erori egiten zaiz-
kie. Egindako zauriak nekez ixten dira, gaixoa ahulduz doa, eta, askotan, hil egiten da. Gaixo-
tasun hau maiz agertzen zen setiatutako hirietan eta, batez ere, itsasoz egiten ziren ibilaldi lu-
zeetan. Esate baterako, Elkanok Lurrari lehen bira eman zion bidaldian, marinelek askoz
gehiago sufritu zuten eskorbutoa zela-eta, gosea zela-eta baino.
Itsas bidaia luze horietan, janariak kontserban eraman behar ziren, noski, eta janari arrun-
tena zezina (haragi gazitua) eta ogirinez eta beste hainbat gaiz egindako gailetak izaten ziren.
Pentsatuko duzunez, dieta horrekin ez zen bitamina askorik hartzen
1536. urtean Jacques Cartier esploratzailea Kanadan geratu zen negua pasatzen. Berarekin
zeuden gizonetatik 110ek eskorbutoa harrapatu zuten. Bertako indiarrek ezagutzen zuten gai-
xotasun hori, baita gaixotasuna sendatzeko era ere: pinu hostoak (C bitaminan aberatsak)
uretan beratzen jarri eta ur hura edan. Cartierren marinelek ezin zezaketen sinetsi horrelako
erremedio batek ezer konpon zezakeenik, baina, etsipenean, hartu egin zuten ur hori, eta sen-
datu egin ziren.
Bidaia luzeak egiten zituztenek gero eta sarriago hasi ziren ontzietako dietetan zezina eta
gailetaz gain beste hainbat jaki sartzen. Gaur egun badakigu euskaldunek sagardoa eta saga-
rrak eraman ohi zituztela, aleman eta holandarrek sauerkraut (xukrut, aza mindua)
Cartierri gertatukoa edo antzeko hainbat herrialdetako marinelen eskarmentua kontuan
izanik, 1745. urtean James Lind eskoziar sendagileak barkuko dietetan barazkiak eta, batez
ere, fruta sartzeko aholkatua eman zuen. Egokienak limoia, laranja eta lima zirela konturatu
ziren, denak C bitaminan aberatsak. Cook kapitainak oso kontuan eduki zituen azterketa
horiek, eta barazkiak eta frutak sartu zituen dietaren barruan bere bidaiak antolatzerakoan.
Hala ere, gaixotasunak eta sendatzeko erak ezagutzen baziren ere, ez zen ezagutu oso gero
arte gaixotasunen sorburua bitamina eskasia edo eza zela, abitaminosia.

97
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 98

Abitaminosiak sortzen duen beste gaixotasun bat beri-beri izenekoa da.


1882. urtean, japoniar sendagile batek, Takakik, ikusi zuen bere herriko marinelen artean
hain ohikoa zen gaixotasun hau ez zutela jasaten mendebaldekoek. Batzuen eta besteen garbi-
keta- eta bizitza-egoerak berdintsuak izanik, janarietan egon behar zuen arrazoia: japoniarrek
arroz zuria zuten dietaren oinarria (eta gauza gutxi gehiago); mendebaldekoek, berriz, dieta
aberatsagoa zuten.
Hori ikusita, Takakik, japoniar marinelen dieta aldatu egin zuen, eta gaixotasunak jota
zeudenei haragia ematen hasi zitzaien. Bizkor sendatu ziren. Beraz, beri-beria elikadura dese-
goki eta osatu gabearen ondorioz gertatzen zen.
Munduaren beste aldean eta 1889. urtean, Eijkman holandar medikuak, oiloen artean
beri-beriaren antzeko gaixotasun bat sumatu eta aztertu zuen.
Zelai bateko oiloek arroz zuria besterik ez zuten jaten eta gaixo zeuden; bigarren zelaikoek,
berriz, arroz integrala (osoa) janez, ez zuten gaixotasunaren arrastorik.
Horri behatu ondoren, beri-beriak jotako presoak arroz integrala jaten jarri zituen, eta sen-
datu egin ziren. Horrela konturatu zen arrozaren azalean bizitzarako ezinbestekoa den subs-
tantzia bat bazegoela.
Baina zein zen substantzia hori?
1910. urtean kimikari batek laborategian izugarrizko saio pila egin ondoren, 50 kilo arroz
azaletik bitamina izenez bataiatu zuen substantzia pixka bat lortu zuen (gaur egun bitamina
B1 edo tiamina deitzen zaio), eta bitamina hori beri-beria sendatzeko gai zela frogatu zuen.

98
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 99

PLATANOZKO IRABIAKIA

Osagaiak (lagun batentzat)


Platano bat
150 ml esne
Bitartekoak
Irabiagailua.
Prestatzeko denbora: 7 minutu.
Zailtasuna: txikia.

Nola egin: Lehenik eta behin, zuritu platanoa. Gero, txikitu eta esnetara bota. Ondoren, ira-
biatu ondo-ondo irabiagailuarekin. Platanoak eta esneak edari tankerako nahastuta osatutakoan,
prest izango duzu zure irabiakia.
Aholkua: Eguneko edozein ordutan hartzeko moduko edaria bada ere, bereziki gauetan har-
tzea gomendatzen da, esneak logura eragiten duen substantzia bat duelako eta, platanoaren azu-
krearekin eta B6 bitaminarekin batera, lo ederra eskaintzen duelako.

LIMONADA (LIMOI-EDARIA)

Osagaiak (lagun batentzat)


Limoi bat.
15 ml ur.
Azukrea (bi koilarakada).
Menta-hostoak.
Izotza
Bitartekoak
Zukugailua.
Labana.
Edalontzia.
Koilara.
Prestatzeko denbora: 7 minutu.
Zailtasuna: txikia.
Nola egin: Har ezazu limoia eta erdibitu labanarekin. Atera iezaiozu limoi erdi bakoitzari zu-
kua horretarako dagoen gailua erabiliz. Gero, bota itzazu edalontzira lehenik eta behin ura eta
gero limoi-zukua, menta-hostoak, eta baita izotza ere, eta nahastu dena koilara batez.
Aholkua: Limoi-edaria udako egun beroetan hartzeko ohitura dago, gorputzak galdutako ura
berreskuratzen laguntzeaz gainera, egarria ere kendu egiten baitu.

99
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 100

TXISTEAK

Behin, aspaldian elkar ikusi gabeko bi lagun herriko jatetxe batera joan ziren afaltzera.
Entsalada nahasia eta txuleta pare bat eskatu zituzten. Entsalada benetan ederra zen, ondo
hornitua: tomatea, letxuga, tipula, zainzuriak, olibak, atuna denetarik zuen. Txuletak, berriz,
bat eder-ederra bazen ere, bestea txiki-txikia zen.
Lagun biek txuletei begiratu ostean, euretako batek sardexka eskuez hartu eta birritan pentsa-
tu gabe txuletarik handiena bere platerean hartu zuen. Lagunak, harrituta, zera esan zion:
Hori da hori aurpegi gogorra, txuletarik ederrena zeuretzat hartzea ere!
Aurpegi gogorra, zer dela-eta? Zer egingo zenuen zuk, bada?
Nik, errespetuz, txikiena hartuko nuen.
Bada, zeuri begira dago, har ezazu behingoz, eta jan hoztu aurretik!

Txiro bat kalean dirua eskatzen ari zela:


Andere, limosnatxo bat, arren! Zortzi egun daramatzat jan gabe!
Zortzi egun? Gizona, ez ezazu hori egin, barau egitea oso arriskutsuak da-eta!

Emakume adar jotzaile galanta zen hura. Behin batean esan zion harakinari:
Xabi, txerri-hankarik ba al duzu?
Nola ez, bada!
Orduan, zergatik ez zoaz zirkora lan egitera? Ja, ja, ja!

Jatetxean
Aizu zerbitzari, esne hau mindua dago! Ez al didazu esan eguneko
esnea dela?
Eta halaxe da, eguneko esnea amaren egunekoa sobratu
zitzaiguna.

Jatetxeko zerbitzariaren eta bezeroen arteko elkarrizketa:


Zer nahi duzue afaltzeko?
Igel-hankak dituzu?
Ez jauna, zapatak estu ditudalako ibiltzen naiz horrela.

100
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 101

Oihanean oso triste zegoen elefante eme batek jirafari:


Etsita nago. Hain nago lodi!
Bai, egia esan lodi zaude. Kokoen dieta egin beharko zenuke.
Kokoen dieta? Zer dieta mota da hori?
Kokoetara igo eta jaistea, nekeak gosea kendu arte.

Asierrek, hamar minutuan jan zituen erositako bonboi guztiak.


Arrebak errieta egin zion:
Bonboi guztiak jan dituzu ni kontuan hartu gabe.
Zu kontuan hartu gabe? Horixe hartu zaitudala kontuan! Horregatik jan ditut hain azkar!

Jatetxe batean senargaiarekin afaltzen ari den neska konturatu da bat-batean bere platerean
labezomorro bat dagoela.
Mesedez zerbitzari, ken iezadazu animalia hau hemendik, barruak botatzen hasi aurretik!
Eta zerbitzariak, ugazabak esana zionez bezeroak beti arrazoi zuela, neskaren agindua bete-
tzeari ekin zion, senargaia jatetxetik ostikoka ateraz.

Gizon zurbil eta betazpitsu bat medikuarengana doa:


Sendagile, A eta B bitaminak hartu beharrean nagoela uste dut. Zuk zer diozu?
Alfabeto osoa hartzeko agindu beharko dizudala!

Itziar etxekoekin joan da jatetxe batera bazkaltzera. Bat-batean, aita haserre bizian garrasika
hasi da:
Nire zopan euli bat dago! Ez dago eskubiderik, oraintxe bertan jatetxeko nagusiarekin
hitz egitera joango naiz eta entzungo ditu entzun beharrekoak!
Anek, aitaren jarrera ezin ulertu:
Aita huskeria horregatik ez zaitez haserretu, zenbat zopa uste duzu jan dezakeela euli ga-
joak, bada?

101
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 102

BIBA RIOJA

1
Biba Rioja, biba Nafarra
arkume onaren iztarra,
hemen guztiok anaiak gara
hustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu, glu

2
Ez ikaratu dagon artean
jan eta edan gogotik,
hustutzen bada hartuko dugu
berriro lehengo tokitik.
Glu, glu, glu, glu

3
Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute ugari,
gure barrenak berdindurikan
jartzen dira guri-guri.
Glu, glu, glu, glu

4
Umorea da gauzik onena
nahigabeak ditu ahazten,
uju ta aja hasi gaitezen
euskal doinuak kantatzen.
Glu, glu, glu, glu

Jose Maria Iparragirre


(1820-1881)

102
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 103

BIZKAIKO TXERRIARI JARRIAK

Motibo bat nigana Fameli hori nor dan


dago etorria, nahi dezute jakin?
esplikatuko banu Bi gizon eta bi andra
txit parregarria: beren izenekin:
Bizkaian egin dute gizona bat Pepetxo
prueba berria ta bestia Antolin,
kutxillorikan gabe emakumiak berriz
hiltzeko txerria; Ana eta Katalin;
erakutsi diote laurak ere bazuten
istillu gorria. nahikua zeregin.

Bi familiak zuten Mazuarekin jo du


nolabait hazia, Pepetxok buruan,
erdi bana jateko txerria gelditu zan
kendu nahi bizia; hillaren moduan;
abillak egundaio erretzen para zuten
beti malezia, lastuaren suan,
lau lagunen artian polaiak jaso ditu
zer agurezia, sutu dan orduan,
behintzat eskapatzeko diabruak harturik
izan du grazia. ihesi da juan
Azpeitiko uztargilea

103
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 104

ERRAN ZAHARRAK (gosea eta elikagaiak mintzagai)

Urrutiko intxaurrak hamalau; gerturatu eta lau.


Bertzeen behiak errapeak handiago.
Urrutiko mahatsak, beti beteak.
Urde goseak ezkurra amets.
Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan eta gitxi (gutxi) ikasi.
Jan eta lo, eta potolo!
Ama latza, umea beltza, asmatu erraza: gaztaina.
Ur barrenean arraina franko.

ELIKAGAIAK ETA MITOAK: POPEYE ETA ZIAZERBAK (ESPINAKAK)

Ziazerbek ospe handia dute, batez ere Popeyek ezagun egin zituenetik, baina
ikertzaileek egindako akats baten ondorioa besterik ez omen da landare horien izen ona.
Zientzialariek ziazerbek duten burdina kopurua kalkulatu zuten, baina kalkuluaren
emaitza gaizki idatzi zuten. Hau da, koma zenbaki bat eskuinerago jarri zuten eta, hala,
berez dutena baino hamar aldiz burdina gehiago dutela idatzi zuten paperean.
Geroztik, gero eta handiagoa egin da oker horretan oinarritutako ospea.

BA AL ZENEKIEN?

Belarriko mina kentzeko oliba-olioaren tanta epelak erabiltzen direla?


Tripa-orroak eta tripa-zorriak gure urdaila eta hesteak digestiorako prest jartzen dire-
nean sortzen direla?
Jatordu batean janariarekin batera litro erdi aire irentsi dezakegula eta aire hori puz-
ker eta korrokada gisa kanporatzen duela gorputzak?
Puzkerrak digestio-prozesuan gorputzak sortutako gas poltsak direla?
Digestio-prozesuan odol-kantitate handia biltzen dela urdailaren eta hesteen ingu-
ruetan, janarien elikagaiak jaso eta dagokien gorputzeko ataletara zabaltzeko.
Une horretan gorputzeko beste toki batzuetako odol kopurua txikiagoa izaten da.
Horregatik ez da komeni bazkal ostean kirola egitea edo bainua hartzea.

104
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 105

HORTZERIA

Zure oraingo hortzeria aldaketa garaian dago: badituzu esnezkoak diren hortz-hagi-
nek, eta baita behin betikoak diren hortz-haginek ere.
Zenbat hortz eta hagin dituzun jakiteko, jarrai iezaiezu honako urrats hauei.
1. Hartu gazta biguna edo menbriloa eta egiozu hozka, hortz markak bertan geratzeko
moduan.
2. Marraztu markak zure koadernoan eta adierazi hortz mota bakoitzaren izenak.
Zenbat hortz dituzu, guztira?
Zenbat letagin dituzu? Eta ebakortzak? Eta haginak?
Guztietatik zein dira esnezkoak eta zein behin betikoak?
Zenbat hortz-hagin falta zaizkizu behin betiko hortzeria osatzeko?
3. Konpara ezazu zure hortzeria gelako ikaskideen hortzeriarekin.
Guztiok hortz kopuru bera al daukazue? Zergatik?

Ez ahaztu hortz-haginak behar bezala zaintzen ez baditugu alferrik galduko zaizkigula.


Eritasunik arruntena txantxarra izenekoa da, eta hortz-haginak ez zaintzearen eta ez gar-
bitzearen ondorioz sortu ohi da.
Hortz-haginetan txantxarra edo gorabeheraren nabaritzen baduzu, ahalik eta lasterren
dentistarengana joatea komeni da. Bestalde, badaezpada, urtean behin ikustaldia egitera
joan beharko zenuke dentistarengana.

105
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 106

IGARKIZUNAK

Kutxa txiki bat aizkoraz beterik. Zer da?

Komentu batean hogei mojatik gora,


zuri-zuriak eta beti bustiak.
Zer dira?

Aberatsa da gure seorita,


Beti autoan dabil eta beti bustita.
Nor da?

Zer dela eta zer da


uretara bota, eta jasotzerik ez dagoena?

Aita abeslaria dut, ama hitz-motza;


azala zuri-zuria, gorria bihotza.
Zer dela eta zer da
lapikoan sartu eta egosten dena,
eta jaten dugunean ikusten ez dena?

Ganbera baten barrenean,


lau andere ezin aterean.
Zer da?

Ibaian jaio, itsasoan bizi,


hiltzera, berriro, jaioterrira itzuli.
Zer da?

Berdea badu, ez da muskerra;


Zuria badu, ez da papera;
Bizarra badu, ez da gizona.
Zer da?

Biribil-biribila, ez da mundua;
Berde-berdea, ez da udarea;
Bihotza gorri-gorria, ez da gizona.
Nor da?

J. M. Olaizola "Txiliku"
106
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 107

BIHOTZERREAREN KULPAZ

Batzuetan sinestekoak ez diren gauzak gertatzen dira. Kontatzen dituzu, eta inork ez
dizu sinesten. Baina gertatu, gertatzen dira.
Urrutira joan gabe, atzo bertan gertatu zena.
Goizean hasi zen kontua, amona gosaria prestatzen ari zitzaidala.
Susmoa dut gaur egun iluna izango dugula, ume esan zidan amona Maritxuk,
goibel samar.
Eta nik jakin nuen, beste askotan bezala, egun hartan ere bihotzerrearekin esnatu zela
amona.
"Susmoa dut gaur egun iluna izango dugula, ume".
Ahalmen miresgarriak ditu amona Maritxuk. Zerbait esaten duenean, tentuz ibili be-
har da; zerbait esaten duenean, gertatu egiten baita. Beno, beti-beti ere ez, baina bai asko-
tan.
Amonak burua ezker-eskuin mugitzen du, hori esaten diodanean, eta txorakeriarik ez
esateko erantzuten dit barrez.
Tira, hori bihotzerrea ez duenean, ze amonak bihotzerrea izaten duenean, ez baitu ba-
rre egiteko gogorik izaten. Halakoetan, gogoa abailtzen zaio eta triste jartzen da, eta niri
normala iruditzen zait; ni ere hala egongo nintzateke bihotza errea baneuka.
Zergatik duzu zuk bihotza errea, amona? galdetu nion behin.
Amona Maritxuk irribarre apala egin zidan, tristaturik bezala.
Bihotzerrea ez da bihotzean izaten esan zidan, urdailaren ahoan izaten da.
Orduan, jakin nuen urdail-erreari esaten zaiola bihotzerrea.

107
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 108

Txikitatik dakit nik amona sorgina dela; bizikletan ibiltzen ikasten hasi nintzenean
ikusi nuen lehenengo seinalea. Ez da hain erraza bizikleta gainean erori gabe ibiltzea.
Hasieran baldar gidatzen duzu, ezin duzu bizikleta kontrolatu, eta, zure ezintasun hartan,
bizikleta nahi duen tokira joaten da. Behin, hala nenbilela, amonak ikusi zuen urrutira
zuhaitz bat, eta esan zidan:
Kontuz, ume, harako zuhaitz hura joko duzu-eta.
Zuhaitza urruti zegoen. Nahita ere, zail samarra zen hura jotzea. Zaila zen bizikletak,
sigi-saga, ibilbide bat hartu, eta nora-eta, justu zuhaitza zegoen tokira joatea.
Baina amonak "kontuz, ume, harako zuhaitz hura joko duzu-eta" esan, eta horixe
gertatu zen.
Azkenean, nik lurrean bukatu nuen negarrez, eta bizikletak, zerbait puskatuta. Ez naiz
gogoratzen zer.

***

Garai hartan, ni txikia nintzenean, alegia, amonak gutxiagotan izaten zuen bihotze-
rrea. Zerbait bizia jaten zuenean bakarrik, piperrak-eta, gazta zaharra-eta. Urdailak lanak
izaten ditu, nonbait, jaki horiek bereganatzen. Eta hortik datoz komeriak. Amonak hala
esaten du.
Andereoari esan nion, gelan, bazkaltzera joan aurretik. Amonak bihotzerreak izaten
dituela esan nion, eta sorgina zela ere bai.
Amonak goizean esandakoa ere berritu nion: "Susmoa dut gaur egun iluna izango du-
gula, ume".
Baina ez zitzaion asko gustatu. Ez omen dago sorginik, eta horrelako gauzak sineske-
riak omen dira. Eta hori esanda lasai geratu zen gure andereo zontzonga. Denon aurrean
esan zuela, horixe okerrena. Eta niri begira esan zuela.

108
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 109

Bihotzerreak bi ondorio ditu: edo triste jartzen du bat, amonaren kasu garbia; edo
erretxindu egiten du pertsona.
Andereoa sarritan egoten da erretxinduta eta haserre. Ez dakit seguru-seguru, baina
egingo nuke bihotzerre latzak izaten dituela berak ere.
Amona Maritxuri esan nion bazkaltzera etxera joan nintzenean.
Amona, uste dut andereoak ere bihotzerrea izaten duela. Ez dakit zer den, baina
seguru nago andereoak izaten duela.
Eta berak esplikatu zidan zehatz-mehatz zer den bihotzerrea. Urdailaren barruan azido
batzuk izaten omen ditugu, janaria-eta xehatzeko. Eta gertatzen omen da urdaileko zuloa
gaizki baldin baduzu, bada, azidoek gora eta gora egiten dutela. Gauza biziak jandakoan,
batez ere; piperrak-eta, gazta zaharra-eta.
Dena erretzen omen dute azido deabru horiek: urdaileko ahotik hasi eta zintzurrerai-
no. Eta gogoa erretxindu.
Pena eman zidan andereoak.

***

Arratsaldean pena amorru bihurtu zitzaidan. Arratsalde hartan beste behin pairatu
bainuen andereoaren urdaileko azidoen eragina. Bihotzerrearekin etorri baitzen. Erre-
txinduta bai, behintzat.
A zer eguna! suspirioa egin zuen.
Iluna? galdetu nion nik, amonak goizean esandakoarekin gogoratuta.
Hori ere ez zitzaion gustatu, bada, hara!

109
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 110

Nik ez nuen ulertu zergatik ez zitzaion gustatu, baina gauza guztiek dute beren espli-
kazioa.
Nonbait, andereoa eguerdian etxera joan zenean, arroza prestatzen hasi zen bazkal-
tzeko. Andereoak ez baitauka amonarik eta berak prestatu behar baitu bazkaria.
Erraza da arroza prestatzea, nik ere badakit. Baina andereoari erre egin zitzaion.
Zure amonaren esanak dauka kulpa esan zidan, haserre samar. Hark esanda-
koaz pentsatzen ari nintzen, egun iluna izango dugula, alegia. Eta horretaz pentsatzen ari
nintzenez, ahaztu egin nintzen arrozaz, eta erre egin zitzaidan.
Kontua da andereoa arrandegira joan zela salto batean. Sardina batzuk erostera. Zer-
bait jan behar zuelako, eta sardinak di-da batean prestatzen direlako.
Arraindunak aurpegi txarra ikusi zion, eta ea zer zuen galdetu zion.
Tontakeria bat. Ikasle baten amonak egun iluna izango dugula iragarri du. Nik ez
dut horrelako kontuetan sinesten, baina, nahi gabe, horretan pentsatzen jarri naiz. Eta
arroza erre zait.
Ez burlarik egin amonen esanei, batzuetan bete egiten baitira erantzun zion
arraindunak.

***

Tira, andereoa joan zen etxera, hasi zen sardinak frijitzen, baina sardinek usain pi-
ttin bat zutela konturatu zen, pasatzen hasita baleude bezala. Sardinak arriskutsuak dira
pasatzen hasita baldin badaude: bihotzerrea ematen dute.
Andereo haserretu egin zen, eta arrandegira joan zen.
Zure sardinak ez daude fresko kargu hartu zion arraindunari, ustel-usain pun-
tu bat dute.

110
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 111

Bezeroak asko haserretu ziren arraindunarekin. Sardinak erosiak zituztenek dirua


bueltatzeko eskatu zioten. Eta artean ezer erosi gabe zeudenak kanpora irten ziren, mu-
turtuta.
Uste dut arrainduna betiko haserretu dela andereoarekin.
Horregatik etorriko zen andereoa beharbada haserre eta erretxinduta arratsaldean es-
kolara. Edo freskoak ez zeuden sardinak jan zituelako bestela. Horiek bihotzerrea ematen
baitute, eta bihotzerreak erretxindu egiten baitu andereoa.
Azkenean, aitortu egin behar izan zuen andereoak amonak goizean niri esan zidana:
Brrrr! Aspaldian ez dut halako egun ilunik izan bota zuen ahopean.
Eta nik entzun egin nion.
Hainbeste kontu eta komeria, amonak arrazoi zuela aitortzeko.
Eta gero ukatu egingo du amona Maritxu sorgina dela.
Niri berdin zait, nik amona den bezala maite baitut.
Eta, gainera, zer arraio!, ez du edozeinek sorgin bat etxean.

Mitxel Murua

111
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 112

HESTEETAKO GAIXOTASUNAK: BEHERAKOA ETA IDORRERIA

Beherakoa: Infekzio baten ondorioz-edo, heste-muskuluek ez-ohiko mugimenduak


egiten dituzte. Mugimendu horiek alde batetik mina eragin dezakete, eta, bestetik, ez du-
te xurgatze-lana ongi egiten uzten eta gorozkiak ez dira gogortzen, bigunagoak izaten dira
eta, askotan, likidoak ere bai. Komunerako larria sarri gertatzen da.
Beherako luzeak deshidratazioa ekar diezaioke pertsonari, batez ere ume txikiei, ura
eta gatz mineralak galtzen baitira.
Idorreria: Aurrekoaren beste muturreko gaixotasuna da. Gorozkiak gogorregiak dira
eta komunera joateko zailtasunak izaten dira. Gaixotasun honen jatorria pertsonaren iza-
erari, elikadurari eta gorputz jarduerari lotua izaten da. Elikadura zaindu beharra dago,
zuntz asko duten janariak hartuz, gozokiak baztertuz eta, dietaren laguntzaile gisa, ariketa
fisikoak erregulartasunez eginez.

MARI ANDRESAN KOROTZA

Mari Andresan,
Mari Andresan,
korotza,
zazpi libra ta,
zazpi libra ta,
bost ontza,
harek egiten dau
harek egiten dau
demasa:
epel-epel
lodi-lodi
punta motza.

Herrikoia. Oskorrik abesten du

112
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 113

2004ko ekainaren 1a
tolosaldeko hitza

Abelino Barriola deklamazio


saria Altzon geratu da
ugarren eta laugarren mailako
Lehen Hezkuntzako bigarren, hir
tu dute saria
ikasleek eta horien irakasleak lor

Olaia Eskitxabel
na lan- Kasetean grabatuta
Abelino Barriola lehiaketa ahozkotasu grabatu
tzera begira antolatutako deklamazio
saria da. Lanak aukeratu ondoren, kasetean
o hizkera
Maila bakoitzeko bi gela saritzen ditu
zte. behar izan zituzten ikasleek. Herrik en tes-
batuan zeud
o biga- erabili nahi genuenez, euskara
Altzoko eskolako Lehen Hezkuntzak bihu rtu gen itue n, dio irakasleak. Or-
, hiru garren eta laug arre n mai lako ikasleek tuak gure oso ondo pasatu
rren na
n mai lako sari a irab azi dut e, Ata ung o eskola- du askoko lana izan zen, bai tziaz galdetzean.
bere esperien
o aldia da dugu, diote ikasleek
ko gaztetxoekin batera. Leheneng Hu rren go urte an berr iro lehiaketara joateko go-
arte lehia-
lehiaketan parte hartzen duguna, orain
ez baitze- goz agertu dira, gainera.
ketan parte hartzeko adineko ikaslerik e ikas-
goen eskolan, azaldu du irakasleak. Sari gisa Iparraldera bidaia egingo dut on-
sari tuak izan dire n gain
tatu leek urria inguruan
Altzoko gaztetxoek lan desberdinak pres za tzeko eskoletako gaztetxoekin. Irakasleak, berriz,
hizk unt
zituzten lehiaketarako eta horrek, aho goa an- aste betez Europara bidaia egiteko aukera izango
era eska ini die. Ern iora txan Indar gutxiko
lantzeko auk astro- du irailaren lehenengo astean: izaten da bi-
, Zur iek belt za izan nah i du eta Bi
tzezlana eetara
Benetako hizkuntzak dauden herriald
nomo eta amona kontakizunak, eta Erd i txan txet an, ikas leek Europarako bi-
tza eta Txo ri kan tari ak poet a hega lariak libu- daia. katz ea proposatu
biho rtru
irakaslea- daiaren gose, sariak elka
rutik ateratako olerkiak landu zituzten diote irakasleari.
ren laguntzaz.

113
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 114

BEGIAK BETE ARGI

Gure ikastetxean ikasi bakarrik ez dugu egiten. Gauza gehiago ere bai. Batzuetan, kirola-
riak, idazleak, bertsolariak eta beste ofizio batzuetako pertsonak etortzen zaizkigu. Oso ondo
pasatzen dugu haiei galderak eginez; Matematika eta Gizarte ikasten baino hobeto.
Ikasturtearen hasieran, duela zazpi bat hilabete, idazle bat etorri zitzaigun gelara. Gehie-
nok oso gustuko ditugu bere liburuak. Horregatik deitu genion. Alai eta umoretsu azaldu
zitzaigun. Galdera asko egin genizkion, era guztietakoak. Eta horietako bat hauxe:
Zertan inspiratzen zara hain gauza politak idazteko?
Ilusio handia egin zion idazleari hura entzuteak. Eta esan zigun:
Begira, adibide batekin erantzungo dizuet.
Hori esan ondoren, hartu zuen orri bat bere karpeta urdinetik eta poema bat iraku-
rri zigun:

ESPALOI HOTZEAN

Itsumundu beltzean
bi belarri zoli
bi begi itzali
makila zuria etzanda,
puru kaxa hutsa
oraindik txanponik gabea
espaloi hotzean.
Hatz kiribilkarietatik
jaio eta jaio
soinuaren fin-fin-fun-fia
leize beltzaren argi-mina.
Zergatik gauero
hiri dotorean
espaloi berean
itsua eskean
"mutxaz greizziaz" esanez
txin-txin hots bakoitzean?

114
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 115

Asko gustatu zitzaigun poema, eta izugarrizko txalo zaparrada jo genion idazleari. Eta
honela mintzatu zitzaigun gero:
Eskerrik asko, eskerrik asko! Begira, ni trenean asko ibiltzen naiz aspaldi honetan.
Denok jakingo duzue tren geltokia non dagoen. Bada, handik oso hurbil, Urumea ibaia-
ren ondoan, itsu bat aritzen da soinua jotzen, zutabe baten kontra zutik. Makila zuria
hankapean edukitzen du, eta pururik gabeko puru kaxa bat aurrean. Orduak eta orduak
ematen ditu han txanpon batzuen truke. "Mutxaz greizziaz" esaten du dirua botatzen
dioten bakoitzean.
Eta idazleak esan zigun itsu haren egoerak inspiratuta idatzi zuela poema hura. Barru-
ko egonezina sortzen omen zitzaion soinua hain ondo jotzen zuen gizon itsu hura txan-
pon batzuen truke eskean ikusteak. Eta egonezin hartatik sortutakoa zela poema hura
esan zigun.
Eta poema hartatik jaio zen, hain zuzen, guk hurrengo egunean gelan hartu genuen
erabakia ere: itsuari elkarrizketa bat egitea. Ondo iruditu zitzaion irakasleari ere.
Halaxe joan ginen, bada, bost lagun gelatik itsua elkarrizketatzera.
Irlandarra zen gizon hura. Bera kalean lasai-lasai zihoan batean, leherketa bat izan
duela urte batzuk, atentatu bat, eta, zoritxarrez, bera hantxe harrapatu. Itsu bizi zen ge-
roztik. "Bi begietan argi pixka bat. Besterik ez dut eskatzen baina ilunpetik jo behar
izaten dut egunero soinua", esan zigun beste gauza batzuen artean. Elkarrizketa ez zen lu-
zea izan. Asko kostatu zitzaigun galderak ingelesez egitea, eta esaten ziguna ulertzea ere
bai. Baina oso gustura geratu ginen egindako lanarekin. Kartulina handi batera pasatu ge-
nuen elkarrizketa, eta gelan jarri genuen, itsuaren argazkia erdi-erdian zuela.

115
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 116

Askotan, gauza batek bestea ekartzen du. Guri, behintzat, elkarrizketa hura zela eta ez
zela, bururatu zitzaigun beste ideia bat ere: itsua gure gelara ekartzekoa, alegia.
Zaila iruditzen zitzaigun, baina lortu genuen. Oso pozik etorri zitzaigun goiz batean
itsua bere soinu eta guzti. Irakasle batek ekarri zuen autoan. Eta ia bi ordu eman zituen
gure gelan soinua jo eta soinua jo. Hitz gutxi egin zigun, baina gustura egon ginen itsu
baten ilunpetik sortutako musika entzuten.
Guk idazleak ekarri zigun poemaren historia kontatu genion, eta gero poema irakurri
ere bai. Beno, guk ez, ingelesa ematen digun irakasleak irakurri zion ingelesera itzulita.
Hunkigarria izan zen. Argia, ilunpea eta malkoak nahastu ziren han.
Azkenean, itsuak "Zergatik galdu itxaropen" jo zuen; badakizue, udalekuetan suaren
inguruan kantatzen den abesti hunkigarri hori; eta guk inoiz baino sutsuago abestu ge-
nuen. "Mutxas greizziaz, eskerikasko" esanez agurtu gintuen txalo artean.

116
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 117

Eta itsuak alde egin bezain azkar, hara hor beste ideia bat sortu guri. Aspaldian eman-
kor zebilen gure irudimena, batez ere idazle poeta haren bisitaren ondoren.
Itsua irakaslearen autoan sartu bezain pronto, hor non esaten duen gutako batek:
Eta ez diogu ezer eman. Diru pixka bat edo
Egia. Egindako lana txaloekin bakarrik ordaindu genion gizonari. Diru pixka bat ere
ez zitzaion gaizki etorriko; merezi zuen inork merezi izatekotan.
Laster jarri genuen kaxa koxkor bat irakaslearen mahaiaren gainean, ondo itxita eta
gainean zirrikitu batekin. Kartoizko eltzeitsu bat, edo "kaxaitsu" bat hobeto esanda.
Hurrengo egunean, denok ekarri genuen diru pixka bat soinujole itsuarentzat, eta ka-
xara bota. Ez dakigu zenbat diru bilduko genuen guztira. Izan ere, arratsalde hartan ber-
tan ikastolatik irten ondoren, gure gelako lagun mordoska bat joan ginen diru-kaxa itsua-
ri eramatera. Eta, orduan, inork ulertu ez genuen gauza harrigarri bat gertatu zen.
Itsuari ulertarazi genion, ingelesez, zertara joan ginen. Eskerrak eman zizkigun, utzi
zuen kaxa lurrean eta, ordukoxe, emakume bat hurbildu zitzaion korrika, oso presaka eta
ozenki hitz eginez:
Azkar, azkar, John! Oraintxe deitu dute, eta ahal dugun azkarren joateko esan dute.
Taxi bat hartu behar dugu lehenbailehen!
Esan beharrik ez dago emakumeak ingelesez hitz egin ziola itsuari.
Guri agur esateko astirik gabe alde egin zuen itsuak emakumearen bizkarrean eskuine-
ko eskua jarrita. Trasteak bien artean eraman zituzten: soinua, makila, gure kaxa Eta
han ezkutatu ziren biak tirriki-tarraka, presaka-presaka.
Eta akabo geroztik. Ez genuen ondorengo hilabeteetan itsuaren arrastorik izan. Asko-
tan joaten ginen gutako batzuk geltoki ondoko zubira han ote zegoen ikustera. Baina as-
tea joan eta astea etorri, itsuaren notiziarik ez. Bere lurraldera, Irlandara, joango zela pen-
tsatu genuen. Eta, poliki-poliki, bi begiak bete argi eskatzen zituen soinujolearekin ahaz-
ten joan ginen. Esaera zaharrak dioen bezala: "Bistatik urrun, bihotzetik urrun".

117
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 118

Eta atzo, maiatzaren 15ean, izugarrizko ezustekoa. Denok zur eta lur utzi gintuen
sorpresa. Nork sinetsi behar zuen itsu soinujole haren begiak argiz beteko zirenik eta ez
zuela gehiago makilatxo zuriaren beharrik izango?
Gelako atea "kax-kax" jo, eta hantxe azaldu zitzaizkigun itsu izandako John eta bere
emaztea. Johnek soinua bai, baina makila zuririk ez zekarren. Irribarrea ezpainetan eta ar-
gia begietan zituela, hitz egin zigun.
Ingeleseko irakasleari esker, den-dena ulertu genion. Eskerrak ematera eta agur esatera
etorri zen, eta dirua eramatera joan gintzaizkionean hain azkar zergatik alde egin zuen es-
plikatzera.
Diru-kaxarekin joan gintzaizkion egun hartan Bilbotik hurbil dagoen klinika batetik
deitu omen zioten bi begietako korneak transplantatzeko. Aspalditik zegoen txandan.
Urte bete baino gehiago zeraman Euskal Herrian argiaren zain, beste norbaiten "bi begi-
ren" esperoan. Heldu zen eguna azkenean, eta ondo atera zen dena.
Eskerrak eman zizkion, gure aurrean, begiak eskaini zizkionari, organo-emaileari,
nahiz eta ez jakin nor zen; eskerrak eman zizkion aldamenean zeukan emazteari; eta guri
ere bai, txaloz eta diruz lagundu geniolako.
Gero, begiak zabal-zabal eginda begiratu zion hilabete batzuk lehenago berari egin ge-
nion elkarrizketari, batez ere kartulinaren erdiko argazkiari, eta hunkitu egin zen.
Azkenean, elkarri eskutik helduta, biribilean, soinujolea erdian genuela, "Zergatik gal-
du itxaropen" abestu genuen denok.
Eta guk badugu itxaropena berriro ere elkartuko garela, makila zuria hankapean eta
puru kaxa aurrean, tren-geltokitik hurbil soinua hain ondo jotzen zuen gizonarekin. Eus-
kal herrian ez bada Irlandan.

Joxan Ormazabal

118
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 119

TXORI KANTARIAK, POETA HEGALARIAK

Txori kantariak, poeta hegalariak (Berria-Elkar, 2003) antologiatik


hartutako hainbat poema eta euren egileen aipamen laburra.

Adi...
Entzun...
Txori kantariak
poeta hegalariak
gara gu.

Zure jardineko zuhaitza


bihurtu da poema-liburu,
gure pausaleku,
gure kanta-leku.

Ireki leihoa:
txorro
txio
txin
kuku!

MIREN AGUR MEABE AMETSA

Lekeitio, 1962. Gauero, erdi lo nagoelarik,


Irakasle ikasketak egin zi- lagun ezezaguna sartzen zait leihotik.
tuen, eta Bilboko "Kiriki- Herriko argien gainetik goaz hegan:
o" ikastolan hainbat urtez zikoina zuri bi gara zeruetan.
ibili zen lanean. Poesia eta
haurrentzako literatura ida- Goizean, isil-isilik,
tzi ditu nagusiki. lagunak alde egiten du nire ondotik.

Baina badakit laster itzuliko dela


eta berriz abiatuko garela
hezurrezko ilargiaren altzora

119
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 120

JOAN MARI IRIGOIEN

Altza, 1948.
Ingeniaritza ikasi eta futbolari izan bazen ere, idazle da gaur egun.

TXAN-TXAN TXAN-TXAN

Pintatu nituen ezpainak txuriz,


eman nion paparrean musu txantxangorriari,
bihurtu zen txantxantxuri.
Pintatu nituen berdez,
bihurtu zen txantxanberde.
Pintatu nituen urdinez,
bihurtu zen txantxanurdin.
Txantxangorri:
goraintziak berorri!
Txantxantxuri:
txantxetakoa dirudi!
Txantxanberde:
ekologista haiz hi ere?
Txantxanurdin:
hoa airean hemendik marisorgin,
txistu eta danbolin!
Txan-txan txan-txan,
txan-txan txan-txan,
gabiltzan guztiok dantzan
herriko plazan.

120
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 121

KIRMEN URIBE

Ondarroa, 1970.
Gaztetandik idatzi zituen kanten hitzak rock taldeentzako. Geroztik, de-
netarik idatzi du: ipuinak, komikiak, antzezlanak. Baina poeta legez da
batez ere ezaguna, Bitartean heldu eskutik poema-liburuari esker.

LAGUN BAT

Bada gorroto dudan lagun bat.


Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".

Bada gorroto dudan lagun bat.


Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".

Bada gorroto dudan lagun bat.


Gustuko neskarengana hurreratzean
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".

Bada gorroto dudan lagun bat.


Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit,
"esnatu egingo da berehala".

Bada gorroto dudan lagun bat.


Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez" esaten diot gauero
"bihar ez dizut kasurik egingo bada".

121
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 122

JUAN KRUZ IGERABIDE

Aduna, 1956.
Poeta eta narratzaile emankorra. Azken urteotan poesia erabat
berrindartu eta bultzatu du. Bere kontakizunek ere poesiak berezko
duen laburtasun eta indar nabarmena dute.

LORE BAT

Lore bat ate ondoan


ate ondoan lorea;
neskatxa eskolara doa
oi, txandalaren kolorea;
hari irribarrez lorea.
Lore bat ate ondoan
ate ondoan lorea.

BENETAKO BIHOTZA

Irribarre zaharra
Txano Gorritxorena,
zurezko gorputza
Pinotxorena,
ihintzezko malkoak
Edurne Zurirenak,
buru-azkarraren puxikak
Peter Panenak,
eta benetako bihotza
Berunezko Gudaritxoarena.

122
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 123

ANTTON KAZABON

Oiartzun, 1954.
Irakaslea, bertso-munduan aditua,
idazlea Hamaika saltsatan ibili da
eta dabil Antton Kazabon, eta, hala
ere, ikaragarrizko liburu pila sortzeko
eta argitaratzeko denbora eta umorea
izan du, alajaina!

HITZAK IGERI

Harriak uretara Harriak ur azpira,


bat, bi, lau, bost. ez dira ageri,
Batzuek plist! Besteek plast! baina hitzek
Eta azkenekoak plost! badakite igeri.

Hitzak uretara Zertan izan harri?


bost, lau, bi, bat. Hizketan
Batzuek plist! Besteek plost! eman diezaiogun elkarri
Eta azkenekoak plast! gure bihotzaren berri.

FELIPE JUARISTI JOXAN


JON SUAREZ ORMAZABAL

ELENA
ODRIOZOLA

PELLO
KARLOS
AORGA
LINAZASORO
KOLDO
IZAGIRRE

LUTXO EGIA 123


TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 124

TXINATAR ITZALAK

Munduko antzerki motarik zaharretakoa dugu txinatar itzalena. Txinan ez ezik, In-
dian eta Indonesian ere tradizio luzeko historia du.
Jakinduriak erakusten duen eraz bizitzen erakusten duten istorioak antzezten ziren,
jainko edo heroiak itxuratzen zituzten irudien itzalak pantailan proiektatuz.
Itzalak edozein objektu (pertsona, panpina, eskua...) argituz sor daitezke. Itzal guztiek
ez dute zertan berdinak izan: badaude itzal ilunak, baita kolore askotakoak direnak edo
hainbat trikimailu erabiliz sortutakoak ere. Honako bi orrialde hauetan dituzunak zailta-
sun handirik gabe egiteko modukoak dira.
Esku-itzalak (eskuekin egindakoak)
Eskuez eta osagarri errazez egindako itzalak
Txotxongilo xumeen itzalak

KONTUAN HARTZEKOAK
Itzal hauek sortzeko, argi-iturriaren eta pantailaren artean itzala sortuko duen objektuak
(eskuak, txotxongiloak) egon behar du.
Pantaila: pareta zuria edo kolore argikoa edo izara zuri bat erabil dezakezu pantaila-
tzat.
Argi-iturria: lanpara, linterna, proiektorea edo eguzki-argia ere izan daitezke egokiak.
Itzalak paretan proiektatu beharrean izaran proiektatuz gero, ikusleek izararen beste alde-
tik ikusiko dituzte. Horrela, errazago murgilduko dira kontakizunean.
Esku bat erabiliz nahiz biak elkartuz irudi sinpleak nahiz konplexuak sor daitezke.
Eskuak argi-iturrira hurbilduz edo urrunduz tamaina-aldaketarekin joka daiteke.

Erabil ezazu zure irudimena irudi originalak osatzeko!


Irudi hauek edozein ikuskizun apaintzeko edo girotzeko aproposak izan daitezke!

124
TXAeIRA5 19/2/08 13:21 Pgina 125

TXOTXONGILO SINPLEAK ETA ESKU-ITZALENTZAKO OSAGARRIAK

Materiala
Kartoi mehe edo karto
i beltza

Nola egin: Arkatza

1 Marraz ezazu kartoi mehean zuk nahi duzun Artaziak (guraizeak)


objektuaren (animalia, pertsona) profila. Itsasgarria (kola)
2 Moztu ezazu profila. Makila fin bat.
3 Itsatsi ezazu moztutako profila makilaren
muturrean.

125
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 126

ARKIMEDES

Arkimedes K.a. 287. urtean jaio zen, uste denez, Sizilia uharteko Sirakusa hirian.
Kontu izan gaur egun Sizilia italiarra bada ere, Sirakusa hiria Greziaren kolonia zela Arki-
medesen garaian. Hieron II.a zen hango tirano edo erregea, eta Arkimedes greziarra haren
aholkularia eta asmatzaile ofiziala.
Oraindik gaztea zela, Egiptora joan zen Arkimedes, Egiptoko Alexandrian baitzegoen
garai hartako eskola eta liburutegirik ospetsuena. Euklides matematikari famatuaren ikas-
le izan omen zen. Astronomia ere landu zuen, eta Aristarkoren teoria heliozentrikoa
(Eguzkia sistemaren erdigunean zegoela zioena) ezagutzen zuen.
Kondairak dioenez, Egipton asmatu omen zuen Arkimedesek bere Arkimedesen torloju
famatua. Barnean espiralean bildutako arranpla bat daukan zilindro luze bat da Arkime-
desen torlojua. Behealdea uretan sartu eta zilindroari birak ematen bazaizkio, urak arran-
plan gora egiten du, eta beheko erreten batetik goiko beste batera igo daiteke. Baratzeak
eta soroak ureztatzeko tresna egokia da Arkimedesen torlojua.
Egiptotik Sirakusara itzuli zenean, ikasketekin eta esperimentuekin jarraitu zuen Arki-
medesek, eta jakintsu eta asmatzaile gisa ospe handia lortu zuen. Gauza asko asmatu omen
zituen: gurpil horzdunak, polea higikorra, palankaren legeak Asmakuntzen demostrazio
praktikoak egitea gustatzen zitzaion, itxuraz, eta egun batean itsasontzi handi eta astun bat
hurbildu zuen kaira berak bakarrik, asmatu berriak zituen polea higikorrak erabiliz. "Ema-
dazue euste-puntu bat eta mundua mugituko dut", esan omen zuen.

126
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 127

Oso famatua da Hieron erregearen koroaren istorioa. Hieronek esan zion Arkimedesi:
Koroa berri bat egin dit bitxigileak, baina susmoa dut iruzur egin didala: zilarra na-
hastu diola urreari. Asmatuko al zenuke bideren bat hori horrela izan dela frogatzeko, ko-
roa desegin edo urtu gabe?
Arkimedesek asko pentsatu zuen gai horretaz, baina ezin asmatu iruzurra frogatzeko
erarik, koroa desegin gabe!
Egun batez, bainu bat hartzen ari zela, konturatu zen urak gorantz bultzatzen zuela
bainuontzian sartutakoan, eta ontzia goraino beteta bazegoen, gainezka egiten zuela, eta
barruan sartzen zen gorputzaren bolumena neur zitekeela horrela.
Altxatu zen bainuontzitik, eta, larrugorritan, kalera atera zen oihu eginez:
Eureka! Eureka! (Aurkitu dut! Aurkitu dut!)
Koroaren bolumena ezagututa, Arkimedesek jakin zezakeen bitxigileak urreari zilarra
bota zion ala ez. Urreak 19,3 gramo pisatzen ditu zentimetro kubiko bakoitzeko, eta zila-
rrak 10,5 gramo besterik ez!
Arkimedesen asmakuntza ospetsuenak Sirakusaren setiokoak dira. Erromatarrak eta
Kartagoko feniziarrak borroka gorrian ari ziren Mediterraneo inguruko lurraldeetan, eta
Sirakusa kartagotarren alde jarri zen K.a. 215. urtean. Erromatarrek Martzelo jeneral os-
petsua bidali zuen Sirakusa hiria setiatzera, baina Arkimedesek asmakizun ugari egin zi-
tuen erromatarrei aurre egiteko: geziak oso urrutira jaurtitzen zituzten baleztak, harritzar
handiak botatzen zituzten katapultak, ontziak katigatzen zituzten garabia besodunak,
eguzkien izpiak bildu eta ontzien belak erretzen zituzten ispiluak
Hiru urte luzez Sirakusan sartu ezinik egon ziren erromatarrak, eta K.a. 212an ezku-
tuko bide batetik sartu zirenean, Arkimedes hondarretan irudiak egiten aurkitu zuen le-
gionario batek. Martzelo jeneralak esan zien erromatarrei Arkimedes jakintsua ez hiltzeko,
jakintsu hark ez zuela horrelakorik merezi. Baina legionarioak ea nor zen eta zertan ari
zen galdetu zionean Arkimedesi, honek ez zion erantzun (burua beste asmakizunen bate-
an izango zuen, agian) eta soldaduak, kasurik egiten ez ziolako haserre, hantxe bertan hil
zuen. Horrela hil zen munduan izan den jakintsu handienetako bat. Hirurogeita hama-
bost urte zituen.

J. M. Olaizola "Txiliku"

127
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 128

ISPILUEKIN JOLASEAN

Jar zaitez ispiluaren aurrean eta agurtu zeure burua ezkerreko eskuaz. Ispiluak isla-
tzen duen irudian zein eskuk egiten du agur?

Esaiozu kide bati ispiluarena egin eta, ispilua balitz bezala, zuk egiten dituzun keinu
guztiak imitatzeko.

Mezu sekretuak idazteko ere, batek baino gehiagok era-


bili izan du ispilua. Proba ezazu folio batean
zure izena idazten eta ispiluaren aurrean
jartzen. Lagunekin jolas zaitezke, ispilua-
ren aurrean jarritako mezuak irakurtzen.

Ispilu gehiago erabiliz gero, objektu beraren alde bat


baino gehiago ikus daitezke aldi berean.
. Jar itzazu ispilu bi bata bestearen ondoan, ange-
lu zuzena osatuz, eta objektutxoren bat euren ar-
tean. Zenbat aldiz islatuta ikusten da objektua?
. Eta ispiluak bata bestearen aurrez aurre jarriz
gero eta erdian zu ispiluetako bati begira, zer
ikusiko duzu, zure ustez?
. Zure buruko izarra ikusi nahiko bazenu nola
erabili beharko zenituzke ispiluak? Eta aho ba-
rruko atzealdeko haginak ikusteko?

128
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 129

KALEIDOSKOPIOA

Materiala:
Arkatza
Neurri bereko hiru ispilu txiki
Zinta itsaskorra
Kartoi mehea eta paper gardena
Kolore eta forma askotako paper zat
itxoak

Nola egin:

1 Itsats itzazu hiru ispiluak zinta itsaskorrez,


prisma bat osatuz. Jarri ispilutxoak barruko
alderantz.
1
2 Jar ezazu ispiluekin egindako prisma kartoi
mehearen gainean, bertikalki, eta marraztu
2 ezazu ahoetako batek osatzen duen triange-
luaren profila arkatzez. Triangelu hori eredu- 3
tzat hartuta, egin ezazu neurri bereko beste
bat paper gardenaren gainean.
3 Moztu triangeluak eta jarri gardena prismaren
ahoetako batean, zinta itsaskorrez itsatsita.
4 Bota itzazu koloretako orritxo zatiak barrura.
5 Beste triangelu opakoaren erdialdean zulo-
4 txo bat egin ostean, itxi ezazu kaleidoskopio-
aren beste ahoa triangelu hori itsatsiz. 5
6 Koloretako kartoi meheak erabiliz, apain
ezazu kaleidoskopioa.
7 Begira ezazu zulotxotik eta ikusi sortzen di-
6 ren irudiak.
8 Bira ezazu kaleidoskopioa irudien formak al-
datzeko.

129
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 130

ERISED-EKO ISPILUA

(Bi pasarte)
Ispilu bikaina zen, sabairainokoa, urre-koloreko marko apainduarekin, atza-
parren tankerako bi oinarriren gainean jarria. Goialdean inskripzio bat zeukan
grabatuta: Erised stra ehru oyt ube cafru oyt on wohsi.
(...)
Harry ispilura hurbildu zen, han begiratzean bere irudiaren isla ez ikustea desi-
ratuz. Aurrean jarri zen.
Eskuak ahora eraman behar izan zituen, garrasirik ez egiteko. Jiratu egin zen
guztiz. Liburuak garrasi egin zuenean baino ere bizikiago ari zitzaion bihotza tau-
paka, zeren eta ispiluan ez baitzuen bere burua bakarrik ikusi; jendetza oso bat ze-
goen bere atzean.
Baina gela hutsik zegoen. Arnasestuka, pixkanaka ispilurantz jiratu zen berriro.
Han zegoen bera, ispiluan islatuta, zurbil eta izutu-itxuraz, baina bere atzean is-
latuta, gutxienez beste hamar lagun zeuden. Harryk sorbalda gainetik begiratu
zuen, baina, hala ere, inor ez zegoen han. Edota haiek denak ere ikusezinak ote zi-
ren? Jende ikusezinez beteriko gela batean ote zegoen, eta jendea, ikusezina izan
edo ez, islatzea ote zen ispiluaren trikimailua?
Ispiluan begiratu zuen berriro. Bere islaren atze-atzean zegoen emakume batek
eskuaz agur egiten zion irribarretsu. Harryk besoa luzatu zuen eta airea bakarrik
sentitu zuen bere atzean. Emakumea benetan han bazegoen, berak ukitu beharko
zuen, bien islak oso hurbil baitzeuden, baina airea bakarrik sentitu zuen bera eta
besteak ispiluan bakarrik zeuden.
Oso emakume polita zen. Ile gorri iluna zuen eta begiak "Horren begiak ni-
reak bezalakoxeak dira", pentsatu zuen Harryk, kristalera kontuz hurbilduz. Berde
distiratsuak forma berbera zuten, baina orduan emakume hura negarrez ari zela,
barre eta negar biak batera egiten zituela, konturatu zen. Haren ondoan zegoen gi-
zon luze, argal, ilebeltzak besoaz inguratu zuen. Gizon hark betaurrekoak zerama-
tzan, eta ilea oso nahasia zeukan; tente jartzen zitzaion atzean, Harryri bezalaxe.

130
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 131

Ispilutik hain hurbil zegoenez, Harryren sudurra ia ukitzen ari zen bere isla.
Ama? esan zuen xuxurlan. Aita?
Begiratu besterik ez zioten egin, irribarrez. Eta pixkanaka, Harryk beste jendearen
aurpegira begiratu zuen ispiluan, eta berea bezalako beste begi berde pare batzuk ikusi zi-
tuen, bera bezalako beste sudur batzuk, eta baita berak bezalakoxe belaun koskortsuak
zeuzkan gizontxo zahar bat ere Harry bere familiari begira zegoen, bizitzan lehenengo
aldiz.
Pottertarrek irribarre egin eta agur egin zioten Harryri, eta bera begira-begira zegokien
irrikaz, eskuak kristalaren kontra zituela, ispiluan zehar sartu eta haiengana iritsi nahi balu
bezala. Min indartsu bat zeukan bere barruan; poza eta tristezia handia nahasten zitzaiz-
kion erdizka.

***

Hortaz, berriro itzuli zara, Harry?


Barruak izoztu balitzaizkio bezala sentitu zuen Harryk. Bere atzean begiratu zuen. Pa-
retaren ondoan idazmahai batean eserita nor eta Albus Dumbledore zegoen. Harry zu-
zen-zuzenean haren ondotik igaroko zen, baina hain gogotsu zegoenez ispilura iristeko, ez
zen hartaz ohartu ere egin.
E ez zaitut ikusi, jauna.
Harrigarria da zein itsu bihurtu zaituen ikusezin izateak esan zion Dumbledorek,
eta Harry lasaitu egin zuen irribarretsu zegoela ikusteak.
Hortaz jarraitu zuen Dumbledorek, mahaitik irten eta lurrean Harryren ondoan
eseriz, zuk ere, aurrez beste askok bezala, Erisedeko ispiluaren xarmak aurkitu dituzu.
Ez nekien horrela deitzen zenik, jauna.
Baina pentsatzen dut honezkero konturatuko zinela zer egiten duen, ezta?
Ba, zera neure familia erakusten dit.
(...)

131
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 132

(...)
Tira, badakizu Erisedeko ispiluak zer erakusten digun guztioi?
Harryk ezezkoa egin zion buruaz.
Utzidazu esplikatzen. Munduko gizakirik zoriontsuenak Erisedeko ispilua
ispilu normal bat bezala erabil dezake; hau da, ispilura begiratu eta bere burua
zehazki den bezalakoxea ikusiko luke. Horrek laguntzen dizu?
Harry gogoetan geratu zen. Gero, esan zion astiro:
Guk nahi duguna erakusten digu horrek nahi dugun edozer
Bai eta ez esan zion Dumbledorek astiro. Gure bihotzeko desirarik
sakon eta irrikatuenak baino ez dizkigu erakusten. Zuk, zeure familia inoiz eza-
gutu ez duzunez, familia ikusten duzu zeure inguruan. Ronald Weasleyk, berriz,
beti anaien itzalpean bizi izan denez, bakarrik eta guztien arteko onena bihurtu-
ta ikusten du bere burua. Hala ere, ispilu honek ez digu emango ez ezaguera, ez
argia. Orain baino lehen ere pertsona batzuk kontsumitu egin dira, erabat ahitu,
hor ikusi dutenagatik sorginduta, edota erotu egin dira, erakusten duena beneta-
koa den edota posiblea den jakin ezinik.
Bihar beste leku batera eramango dute ispilua, Harry, eta horren bila ez ibil-
tzeko eskatzen dizut. Inoiz horrekin topo egiten baduzu berriz, prest izango zara
orduan. Ez da ona ametsetan murgiltzea eta bizitzeaz ahaztea, gogoan izan. Tira,
orain zergatik ez zara kapa miresgarri horretan bildu eta ohera joaten?

J. K. Rowling, Harry Potter eta sorgin-harria,


ELKARLANEAN-SALAMANDRA

132
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 133

METRO BATEKO LETRAK

Nadia deitzen naiz eta badakit zergatik jarri zidaten izen hori, baina orain ez dizuet
kontatuko, kontu luzeegia delako eta, gainera, urrunekoa. Ni ere urrunekoa naiz, baina lu-
zeegia ez: metro bat eta hogei zentimetro ditut, baina umezainak esaten dit hazi egingo
naizela. Gaur metroan noa. Metroak izen gezurtia dauka, metro bat baino askoz ere luzea-
goa delako. Eta metroan noa, ni bakarrik.
Atalez atal:
1) Urrunekoa naiz. Nongoa? Errumaniakoa. Eta Errumania urrun dago: ekialderantz,
mendiak pasatu eta, lotan geratzen bazara eta hiru egun pasatzen badituzu lotan, han-
txe dago. Urrun.
2) Umezaina. Nor da? Giselda. Hau ere urrunekoa: Kolonbiakoa. Kolonbia mendebalde-
rantz dago, itsasoa pasatu eta, lau egunez lotan geratzen bazara, hantxe. Oooso urrun
dago, baina Giselda beti izaten dut ondo-ondoan, harrigarria badirudi ere.
3) Nire izena. Zergatik jarri zidaten? Egunen batean kontatuko dizuet.
4) Metroa. Zer egiten dut metroan, bakar-bakarrik? Bada, hori ez dakit. Kontua da metro-
an nagoela. Txartela atera dut, zirrikituan sartu dut, atea zabaldu zait, eskailerak jaitsi
ditut, eta metroan sartu naiz. Askotan ibiltzen naiz metroan, baina gaur da bakarrik na-
bilen lehen aldia. Beste guztietan Giseldarekin ibiltzen naiz, eta ondo dago, baina baka-
rrik joatea itzela da. Jendea begira geratu zait hasieran, eta andre batek galdetu dit:
Nora zoaz, polit hori?
Eta nik imajinatu dut andre hori Txanogorritxoren ipuineko otsoa zela, Giseldak beti
esaten didalako imajinazio handia dudala. Eta orduan, andrea otsoa zelakoan, kantuz eran-
tzun diot:
Amamaren etxera noa, amamatxo ikustera.
Eta andreak esan du:
Lotsagabea! eta burua beste alderantz jiratu du.
Ez. Ni ez naiz lotsagabea. Ni Nadia naiz, Errumaniakoa. Eta egunen batean munduko
txapelduna izango naiz gimnasia erritmikoan.

133
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 134

Gero gauza polita gertatu da: metroa geratu egin da, eta ez atzera ez aurrera gelditu
gara, eta jendea zarataka hasi da, ze gainera, bagoia ilunpean geratu da. Eta zoragarria izan
da ikustea jendea zelan jarri den zoroen pare, oihuka. "Ikustea" esan dut, baina "entzu-
tea" esan beharko nuke, ze han ez zen ezertxo ere ikusten. Eta iluntasun hura aprobetxa-
tuz, otso-andreari atximurka egin diot, eta deiadarka hasi da, esanez bagoiko mutilen bat
aprobetxatu egin dela bere izterrekin, eta poliziari abisatuko diola.
Oihuen ostean, jendea urduritzen hasi da, eta orduan ez dute oihu egin, baina artega
mugitzen hasi dira iluntasunean, batak besteari zer gertatu ote den galdetuz.
Argia joan da esan dio gizon batek alboan
zuen mutilari, eta mutil horrek albokoari pasa-
tu dio informazioa:
Elektrizitatea amaitu da.
Eta alboko horrek bere albokoari:
Munduan ez dago elektrizitaterik.
Eta albokoak albokoari:
Mundua ilunpean geratu da.
Meteorito batek lurra jo du.
Mundua meteorito bat da.
Estralurtarrak etorri dira mundura.
Metroko makinista estralurtarra da.
Eta nire albokoak, azkenean esan dit:
Estralurtarrak oso txofer onak dira.
Eta nik erantzun diot:
Estralurtarrek tronpetatxoak dituzte belarrien partez.
Eta albokoak albokoari esan dio:
Estralurtarrek tronpeta jotzen dute.
Eta albokoak beste albokoari:
Tronpeta-jotzaileak estralurtarrak dira.
Elefanteek jazza jotzen dute tronpa-
rekin.
Jazza elefanteen musika da.
Jazza entzuten dutenak lodiak dira.

134
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 135

Eta horrela segitu du kateak, harago eta harago.


Eta hori dena ilunpean, pentsa. Metroa ilunpean eta
jendea esaten: "jazza ez da mahaspasa", "tronpetek
katarroa ematen dute", "elefanteak makillatu egiten
dira" eta horrela etengabe. Bazirudien jendeari,
derrepente, pasa egin zaiola lehengo urduritasuna,
eta orain jolasean ari zirela, ea nork esaten zuen mo-
zolokeriarik handiena.
Gero isilik geratu gara denok. Norbaitek esan
du arazoak luze iraungo zuela, igual hilabete, eta
denbora hori guztia metroan pasatu beharko ge-
nuela, ilunpean. Eta niri ondo iruditu zait, eskola-
ra ez joateagatik. Baina gizon bat zarataka hasi da,
eta esan du:
Eeeez! Bihar bilera daukat, eta etzi agenda txiki
bat atera du, metxeroarekin argia emanez etzi kotxea tailerrera eraman behar dut,
eta hurrengoan bezero batekin egotekoa naiz!
Baina ordurako ia inork ere ez zion kasurik egiten.
Harrigarri badirudi ere, gizon luuuze batek kandela bat atera du, eta nik ez dakit
zer egiten zuen metroan gizon luuuze batek kandela batekin, baina hala gertatu da,
eta kandela piztu du eta argia egin da bagoian. Gizona, luuuzea izateaz gain, beeeltza
ere bazen, eta proposamen bat egin digu bagoiko guztiei:
Tira. Igual hilabete pasatu beharko dugunez hemen, jolas egin dezakegu.
Eta orritxo batzuk erakutsi ditu. Orri bakoitzean letra bat zegoen idatzita, eta bat
aukeratu du, edozein.
Zeta! esan du, baina ez dugu ulertu zer jolas zen hori.

Julen Gabiria,
Metro bateko letrak, ELKAR

135
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 136

NIRE OSTADARRA

Udalekuetan maitemindu nintzen lehenengo aldiz. Zerbait berezia ikusi nion nik Oiha-
neri. Bestela ez da posible. Urte batzuk iragan dira geroztik, aspaldi samar desagertu zitzaidan
nire lehen maitasunaren ostadar hura begien bistatik, baina hor daukat oraindik irudimene-
tik bihotzera zubi eginda. Ez dut ikusten, sentitu bai.
Nik uste dut bera ere nirekin maiteminduta zegoela. Hala esaten zidaten haren begiek,
haren irribarre gozo lotsati samarrak. Ez dakit zer indar ezkutu zeukan ni hala erakartzeko.
Udalekuetako ekintza guztietan elkarrekin parte hartzen genuen. Gauero-gauero, elkarren
ondoan esertzen ginen izarren azpian eta suaren inguruan. Gogoratzen al zara, Oihane, sua-
ren mihi luze gorri dantzariei begira nola kantatzen genuen abesti magiko hura? "Gauaren
ilunean, zuhaitz bitartean"
Baina nik ez nion esan inoiz maite nuenik. Berak ere ez niri. Hamabost egun besterik ez
zuen iraun udalekuetako egonaldiak, hamabost egun zerutiar. Denbora laburregia bi maite-
mindu lotsatirentzat.
Hori bai, musu dardarti batekin agurtu genuen elkar bi autobus handiren artean, udale-
kuetako azkeneko egunean. Lagun guztiak barrez eta txistuka hasi zitzaizkigun. Eta halaxe,
gorri-gorri, ezkutatu zen nire bihotzeko ostadarra: gehiago inoiz ikusi ez dudan baina ahaz-
tuko ez dudan Oihane.
Ez dakit irakurriko duzun, baina zuretzat idatzi dut poema hau:
1 Ostadarra jaio da 3 Zuri begira nago
eguzki euritan lurretik zerura
Erromako zubia poza alde batetik
neure bistan. bestetik tristura.

2 Maitemindu egin naiz 4 Denbora gutxirako


ostadarrarekin jaiotzen zara zu,
zazpi koloretako bizi zaren artean
nire damarekin. maitatu nazazu.

Joxantonio Ormazabal, Bihotza zubi,


ELKARLANEAN

136
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 137

BA AL ZENEKIEN...

Jasotzen dugun informazioaren % 80 begien bitartez iristen zaigula?


5 segundotik behin begiak kliskatzen ditugula? Beraz, zenbat aldiz kliskatuko ditugu be-
giak, egunean, 16 orduz esna baldin bagaude?
Irakurtzeko, margotzeko, ikasteko eta beste hainbat gauza egiteko argirik egokiena bon-
billa urdinak sortzen duena dela?
Idazmahaian argi-iturria ezkerraldean jarri behar duzula eskuina bazara, eta eskuin alde-
an, ezkerra bazara?
Gomendagarria dela mahai gaineko lanparaz gainera sabaikoa ere piztuta izatea, irakur-
tzen ari garen bitartean?

Bidaietan, auto barruan irakurtzea ez dela egokia, autoa mugitzen ari denez testuaren eta
begien arteko distantzia sarri aldatzen delako?
Betaurrekoak izanez gero, horiek erabiltzea behar-beharrezkoa dela ikusmenak okerrera
egin ez dezan?
Badirela hainbat egoera betaurrekoak denok erabili beharrekoak, nahiz eta ikusmen-ara-
zo berezirik izan ez? Igerilekuan edo hondartzan, elurretan, eguzkitan gaudenean, eklip-
seak ikusteko...
Begiak ez direla inoiz esku zikinez igurtzi behar, infekzioak sor daitezkeelako?
Ordenagailu nahiz bideo-jokoekin gabiltzanean, begiak pantailatik gutxienez 50 zenti-
metrora eduki behar ditugula? Eta ordu bakoitzeko hainbat minututako atsedena hartzea
ezinbestekoa dela?
Begiek atseden hartzeko honako ariketa hau primerakoa dela?
Kliskatu begiak azkar-azkar 2 minutuz.
Begiak osasuntsu izateko A bitamina duten elikagaiak (azenarioa, arraina, esnea eta
arrautzak) hartu behar direla?
Begietan zerbait sartuz gero ur askorekin garbitu behar dela? Eta onera egiten ez badu ez
izan zalantzarik: eskatu laguntza heldu bati!

137
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 138

berria. info
PAPEREZKO EDIZIOA EUSKAL HERRIA MUNDUA KIROLA PLAZA
Asteartea, 2007ko Urtarrilak 9

bilatu Gaurko alean

HEMEROTEKA 2003-09-21
TRANSPLANTEAK
Noiztik: 2003 urtarrila 1

Organoen salerostea
Noiz arte 2005 urtarrila 1
herrialde askotan egiten da
Saila edozein Rafael Matesanz, Europako Kontseiluko
transplante batzordeko lehendakariak adie-
Sinadura razi duenez organoen salerosketa herrialde
askotan egiten da. Indian, Afrikako iparral-
Orria dean eta Hego Amerikan, besteak beste.
Matesanzen hitzetan, gehien eskatzen diren
organoak giltzurrunak, gibela eta kornea di-
ra. Merkataritza hori legez kanpokoa izateaz
Bilatu gain, oso arriskutsua dela ere gaineratu du.
Emaileak gaixotasunen bat izango balu har-
tzailea kutsatuko bailuke.

2004-12-24 2004-09-17
EZTABAIDA ETIKOAK OSASUNA

Aurpegiko transplantea Masaileko ehuna erabili


egiteko baimenaren zain dute mindutako korneak
Transplanteen historian eztabaida etiko go- osatzeko
gorrak izan dira beti. Gorputzeko atalik Osakako Unibertsitateko (Japonia) zientzia-
gehienak transplantatu dira, hala ere. Esta- lariek masaileko ehuna erabili dute lau per-
tu Batuetan, esate baterako, 24 esku eta tsonaren korneak sendatzeko. Transplantea
besaurretik gora transplantatu dira 1998tik egin baino lehen, ikusmena lausotuta zuten.
gaur arte. Hala, zenbait zientzialarik aurpe- Ondoren, berriz, inolako arazorik gabe ikus
giko transplantea egiteko baimena ere es- zezaketen. Kornea begiaren kanpoaldean
katu dute. Minbiziaren erruz, aurpegia guz- dagoen ehun fin bat da. Ehun hori minduta
tiz desitxuratua duen gaixo bati hildako ba- dagoenean, medikuek zelula batzuk hartzen
ten aurpegia jarri nahi diote. Baimen dituzte beste begitik eta kornea berri bat
eskaera horrek, baina, zalaparta handia sor- sortzen dute. Baina teknika hori ezin da era-
tu du. Hildako pertsona baten aurpegia bi- bili bi begiak minduta daudenean.
zirik dagoen bati jartzeak arazo etiko, moral
eta psikologikoak sortuko dituela uste dute
Frantziako, Erresuma Batuko eta Amerike-
tako Estatu Batuetako zirujau plastikoek.

138
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 139

2004ko abenduaren 24a


berria

Kirurgiaren
miraria lehenengoz giza
Berrogeita hamar urte bete dira,
zutenetik
organo bat transplantatzea lortu

Ainara Argoitia. DONOSTIA


Atzoko egunez, duela 50 urte, gil-
tzurrun bat transplantatu zioten
Richard Herrick izeneko gizon bati
Bostonen, AEB Ameriketako Esta-
tu Batuetan. Richardek glomerulo-
nefritis kronikoa zuen, giltzurrune-
ko glomeruluen hantura kronikoa,
eta giltzurrun bat behar zuen nahi-
taez, aurrera egiteko. Ronald anaia
bikiak eman zion giltzurrun hori.
Lehenengo aldia zen giza organo
bat arrakastaz transplantatzea lor-
tzen zutela, eta askok XX. mende-
ko miraritzat jo zuten ebakuntza
hura. Transplante bat arrakastatsua
dela esateko, gutxienez urtebete
iraun behar du bizirik gaixoak.
Joseph Murrayren lan taldeak mu-
garri bat ezarri zuen medikuntzaren tza egin eta zortzi urtera hil zen
historian. XX. mendeko mirarietako zuela atzera botako pentsatu zuen
Richard, bihotzekoak jota. Ronal-
bat izan zen, zioen atzo Peter J. Murrayk. Gainera, Murrayk ba-
dek, berriz, 73 urte ditu egun, eta,
Morris Erresuma Batuko Kirurgiala- zuen eskarmentua. Izan ere, ordu-
giltzurrun bakarra izan arren, ha-
rako antzeko hainbat saio egin zi-
rien Errege Kolegioko irakasleak, ren osasun egoera ona da.
tuen txakurretan, eta bazekien
The New England Journal of Medici-
transplantatutako giltzurrunek lan Ordutik, milaka transplante egin
ne aldizkariari egindako adierazpene-
egin zezaketela. Ebakuntza egin dira munduan. Estatu Batuetan
tan. Ronald Herrickek bere giltzu-
aurretik, kritika gogorrak egin ziz- bakarrik 329.645 organo trans-
rrunetako bat eskaini zuenean Mu-
kioten Murrayri. Harropuzkeriaz plantatu dira, esaterako. Giltzu-
rray medikuak zalantza egin zuen,
jokatzea eta Herrick anaia bikiaren rruneko, gibeleko, pankreako,
baina gero, bi anaiak bikiak zirela ja-
bizia arriskuan jartzea leporatu bihotzeko eta biriketako trans-
kin zuenean, ebakuntza egitea onar-
zioten, besteak beste. Ahaleginak, planteak dira ohikoenak.
tu zuen. Giltzurruna anaia bikiarena
baina, merezi izan zuen. Ebakun-
izanda, Richarden gorputzak ez

139
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 140

BRAILLE IDAZKERA

Braillea itsuentzat egindako irakurketa eta idazketa sistema da. Louis Braille frantsesak
sortu zuen 1821. urtean. Letrak, zenbakiak eta bestelako zeinuak erliebean markatutako
puntuen bidez adierazten dira sistema horretan, itsuek hatz-mamiez ukituz irakur ditzaten.
Letrak eta zenbakiak

A, 1 B, 2 C, 3 D, 4 E, 5 F, 6 G, 7

H, 8 I, 9 J, 0 K L M N

O P Q R S T U

V W X Y Z

Beste ikur batzuk

Letra larria Zenbakia Puntua Koma Puntu eta koma


(ondorengoa) (ondorengoa)

Harridura ikurra Alderantzizko gal- Galdera ikurra Parentesiak Gidoia


dera ikurra (ixteko) (ireki eta itxi)
(irekitzeko)
140
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 141

NOLA HITZ EGIN GORMUTU BATEKIN

Gormutu gehienek ezpainetan irakurtzen ikasten dute, hau da, beren solaskidearen ez-
painen mugimenduari behatuz ondorioztatzen dute zer esaten ari den. Beraz, gormutu ba-
tekin hitz egiten duzunean, begira iezaiozu aurpegira eta ahoskatu hitzak garbi, murduska-
tu edo ahopean hitz egin gabe; zure ezpainen eta mingainaren mugimenduek garbiak eta
ondo ikusteko modukoak izan behar dute, hark uler ditzan.
Ikurren bidezko gormutuen alfabetoa erabiltzen baduzu, berriz, garrantzi handikoa da
zure solaskideak ezagutzen eta menderatzen duen bertsio bera dela egiaztatzea. Izan ere, ba-
da objektuak eta ideiak deskribatzen dituen nazioarteko komunikazio-sistema bat, baita
beste bi alfabeto ere. Alfabeto horietako batean bi eskuak erabiltzen dira komunikatzeko,
eta bestean, berriz, esku bakarra.
Mugimendu argiak eta zehatzak egin behar dituzu eta eskuak pertsona gorraren begi-
bistan eduki beti. Sistema alfabetikoarekin, letraz letra adierazi beharko dituzu hitzak, zen-
bakiak izan ezik, baina hainbat laburdura ere erabil ahal izango duzu (adibidez, "zuzen"
edo "ados" adierazten duen seinalea bi hatz lodiak altxatuz egiten da). Hitzen arteko tarte-
ak adierazteko, egizu geldiune bat hatzak klaskatuz edo eskuak banandu eta behera jaitsiz.

ESKU BAKARREKO SISTEMA ALFABETIKOA

141
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 142

MUTIL KOSKOR BAT ITSU AURREKO

1
Mutil koskor bat itsu aurreko
zuela aldamenean,
gizon burusoil bizar zuri bat
bi makuluren gainean
kale ertzean ikusi nuen
inora ezin joanean,
ta bera nor zan jakin nahiean
inguratu nintzanean
limosnatxo bat eskatu zidan
Jainkoaren izenean.

2
Zerbait emanaz galdetu nion
ahal zan modu onenean,
jaiotzetikan al zeukan ala
gaitzak hartuta mendean.
Erantzun zidan: Ez, semea, ez,
nik indarra nuenean
ez nuen uste iritsitzerik
honetara azkenean
Gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkoaren izenean.

142
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 143

3
Eta jarraitu zuen esanaz:
Lehengo gerrate denean,
ni aurren samar ibiltzen nintzan
beti edo gehienean,
nekatu gabe aixa igoaz
aldapik luzeenean,
ez zan burura asko etortzen
gu hala genbiltzanean
gero limosna eskatutzerik
Jainkoaren izenean.

4
"Odola bero eta burua
harroa dagoenean
edozein eran sartutzen da bat
halako itsumenean.
Atsekabe ta negar saminak
badatoz ondorenean,
nola erabat batek bizia
utzitzen ez duenean
limosnatxo bat eskatu behar
Jainkoaren izenean.

Pedro Mari Otao (1857-1910)

143
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 144

HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIOA

Hitz egin gabe ere gauza asko esan daitezke. Munduan zehar era asko erabili izan dira eta era-
biltzen dira hitzik egin gabe elkarren artean komunikatzeko.
1 Ameriketako indiarrek ke-seinaleak erabiltzen zituzten. Su baten gainean estalki bat jarriz, ke-
seinaleak egiten zituzten, estalkia altxatzean era askotako ke-multzoak ateraz, eta multzo horie-
tako bakoitzak esanahi bat zuen.

Bufalo talde bat dator. Etorri ehizatzera.

2 Kanariar Uharteetako artzainek urruti-urrutitik entzuten den hots-hizkuntza bat dute. Txistu
egiten dute: txistu laburrak, luzeak, doinu askotakoak eginez pasatzen dizkiote mezuak elkarri.

Hiru ardi galdu zaizkit. Lagundu bilatzen.

3 Aspaldi-aspalditik eta munduko leku askotan erabili izan da ispiluen bidezko komunikazioa. Ispi-
luaz, eguzkiaren distirak jaso eta distira horiek abisuak pasatzeko erabiltzen ziren.

Etsaiak bidean dira. 100 inguru dira.

Hala ere, komunikazio mota horiek ez dute balio nahi den guztia adierazteko.
Horrexegatik, hitz egitea bezalakorik ez dago elkar ulertzeko.

144
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 145

Ez dago urrutira joan beharrik komunikatzeko modu desberdinak ezagutzeko. Gure


artean ere oso arrunt eta ugariak baitira.
4 Elizetako kanpaiek herritarrei gauza askoren berri ematen zieten garai batean. Ordua jotzeaz
gainera, jaioberrien edo hildakoen berri ere ematen zuten, udal-bileretarako deiak egiten zituz-
ten, edo arriskuen abisua eman: suteak zirela-eta, etsaien erasoa zela-eta

Mutiko bat jaio da herrian.

5 Euskal Herriko itsasertzean, itsasargi ugari ikusten dira. Itsasargiek lurra gertu dagoela abisa-
tzen diete arrantzaleei. Leku bakoitzeko itsasargiak bere argi-seinale berezia duenez, non dau-
den ere adierazten diete itsasontziei.

Matxitxakoko harkaitzen inguruan zaudete. Kontuz ibili!

6 Inoiz izan al zarete Donostian Errealak partida zuen igande arratsalderen batean? Bat-batean
eztandak entzuten badituzue, ez izutu; partidaren emaitzen berri ematen dute-eta. Bi eztanda
badira, Errealaren gola; bakarra bada, arerioarena.

Pun! Pun! Errealak gola sartu du.

Hitzik gabe komunikatzeko beste modurik


ezagutzen al duzue?

145
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 146

GORPUTZAREKIN HOTSAK SORTZEN

Kriskitinak
Ba al dakizu hatzez kriskitin egiten? Lehenik, elkar itzazu
erpurua eta hatz luzea, eta egizu indarra elkarren aurka. In-
darra egiteari utzi gabe, albora ezazu erpurua apur bat. Hatz
luzeak "klak" handi bat egingo du, eskuaren aurka. Hatzek
hezetasun pixka bat baldin badute, errazago lortuko duzu.
Zertxobait saiatuz, kriskitinak bi eskuez batera egiten ere ika-
siko duzu.

Txistua
Txistu ozenak zure hatzen eta ezpainen laguntzaz egin ditza-
kezu. Mihi-muturra zertxobait atzerantz okertu, eta jar itzazu es-
ku bakoitzeko hatz luzea eta erakuslea ahoaren barnean. Hatz lu-
zeen puntek elkar ukitu behar dute, mihiaren azpian.
Orain, egizu putz hatzen eta ezpainen artean geratzen den tar-
te txiki horretatik. Airea ezpainen artean igarotzen dela sentituko
duzu. Zertxobait saiatuz, txistu ozenak egitea lortuko duzu.

Ulua
Hontzaren antzera ulu egiteko, elkar itzazu eskuak erpuruek alboz albo elkar ukitzen dutela.
Erpuruen artean zirrikitu txiki bat utz ezazu, eta poliki putz egizu bertatik. Nahikotxo saiatzea
eskatzen duen ariketa da, baina aurrera!

"Pop!"
Inoiz entzun al duzu kortxoa botilatik ateratzen? Mugimendu azkarra egiten du, airea bat-ba-
tean botila-lepora joaten da eta, "pop!", zarata ozen bat entzuten da.
Hots bera egiteko, sartu hatz luzea ahoan eta jar itzazu ezpainak "O" txiki bat eginez. Bultza
masailaren barneko aldeari hatz-muturreko erkainaz edo hatz-mamiaz, eta kanpora ezazu inda-
rrez. Zer moduz atera zaizu?

Beste zer hots imitatzeko gai zara zure gorputzeko atalak erabiliz?
146
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 147

ANIMALIAK ETA LANDAREAK BARRA-BARRA

Esaera zaharrak
Kalean uso, etxean otso.

Zenbat eta gorago, tximinoak ipurdia ageriago!

Ardi-larruz otsoa estaltzen da.

Zozoak beleari, ipurbeltz!


Hau parea, karakola eta barea!
Arin eta ondo, usoak hegan!
Enarak goian hara eta hona, luzaroan eguraldi ona!

Azkar eta asko, astoak buztanpetik.


Katua kanpoan, arratoiak festa!

Otsoak jan ala artzainak jan, bildotsarentzat berdintsu!

Oilo ibiltari, azerien janari.


Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau.

Bi bisiguk lau begi, sei ezkailuk hamabi!

Esamoldeak

Astoaren putza!
Ahuntzaren gauerdiko eztula! Txoriburu!
Hoa antzarak ferratzera! Sator-zulo!
Babalorea! Gari-metako txoria!
Txori-kaka! Oilarra baino harroagoa!
Ardi beltz! Zoaz txakurraren salara!

147
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 148

OLERKIAK

Penak elefanteak dira


eta bizkarrean jartzen zaizkizu.
Pozak zaldiak dira
eta oinetan eragiten dizute.
Amodioa inurriak dira
eta gorputz osora zabaltzen zaizkizu.
Juan Kruz Igerabide
Igelak
Aintzirako urerat
ilargi laurden bat erori zen
zuri, jori,
gaueko zitu zori;
igelek jan dute, igeltto igeldariek.

Orain, berriz,
intzirika daude igel, igelttoak
Lili bat
igel, igeltto xoroak...
Lili bat
hartu
Gau minean
eta hostoz hosto
aintzirako igelek dute, ai, ei!
erantzi
ilargi min.
eta harek zu ere
Jon Mirande amets
eta harek zu ere
erantzi
eta hostoz hosto
hartu
lili bat.
Joseba Sarrionaindia
148
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 149

Xoria kantari
Tiru liru li
Xoria kantari
Tiru liru la
Zeruan dabila.

Tiru liru le
Habian arraultze
Tiru liru le
Arraultzean kume.

Tiru liru li
Xoria kantari
Tiru liru la
Primadera hor da.
Mari Jeanne Minaberri

Larrazkena
Arbolatik hostoa
airez aire badoa.
Iduri du xori bat
hegaldatzen zerurat.
Ufa! Ufa! Haizeak!
Dantza! Dantza! Hostoak!
A! Banitu nik ere
joateko airez aire
bi hegal pollit arin,
aira ninteke berdin.
Mari Jeanne Minaberri

149
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 150

BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK

Batzuetan elkarren kontra, besteetan elkarri lagunduz, bizidunok era askotako harre-
manak ditugu bai geure espeziekoekin, baita beste espezieetako izakiekin ere. Hona he-
men horietako batzuen berri:

Munduko lore handienak, Asiako hego-ekialdeko


rafflesiak, ez du hostorik ez eta sustrairik ere. Loreak
beste landare batean hazten ditu; adibidez, landare
igokari batean. Landare bizkarroia edo parasitoa da
rafflesia; hau da, beste landare batek prestatuta
dauzkan elikagaiak hartuta elikatzen da.

Bakarrik daudenean, hienak ez dira


ehizarako ez azkarrak, ez indartsuak;
baina, taldean daudenean,
ez dute hutsik egiten.

Elefanteak oso
maitekorrak dira
elkarrekin, eta helduek
taldeetan babesten
dituzte kumeak, taldearen
erdian jarriz. Txikienak
tronparen bidez amaren
buztanari helduta ibiltzen dira.

Arratoi-satorrak talde handitan elkarrekin bizi


dira, basamortuko lurraren azpian ezkutatuta,
tenperatura egonkorra izateko. Egokitzapenaren
ondorio dira beren begi eta belarri txikiak. Eme
batzuek baizik ez dituzte kumeak izaten.

Sasieskorpioia (pozoirik gabea) kakalardo


hegalariaren gainean jartzen da, azkarrago
mugitzeko; horren ordainetan, sasieskorpioiak
parasitoak jaten dizkio kakalardoari.

150
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 151

Basoetako landareak elkarren artean lehian aritzen dira, ura eta argia berenganatze-
ko. Oihan tropikaletan, landare txikiek ezin dute bizi handiagoen adar, lore eta hosto-
ek sortzen duten ilunpean. Horregatik, adarren arteko materia deskonposatuen honda-
kinetan egiten dituzte sustraiak, eta, horrela, eguzkira hurbiltzeko euskarri modura era-
biltzen dituzte zuhaitzak.

Krokodiloa uretan flotatuz ezkutatu


ohi da, eta zuhaitz-enborraren itxura
hartzen du. Gero, bat-batean ahutzak
ireki eta eraso egiten du.

Marmoka mota batek 9 metrorainoko tentakuluak ditu, eta


horiekin harrapatzen ditu harrapakinak. Hala ere, artzain-
arraina marmokaren tentakuluen artean bizi da, eta han
lortzen du beste harraparietatik ihes egiteko babesa.

Calliactis itsas anemonak karramarro


ermitaria babesten du bere tentakulu
ziztatzaileekin. Karramarroak, bestalde,
leku batetik bestera garraiatzen du
anemona, eta, horrela, hark biktima
gehiago harrapatzeko aukera
izaten du.

Jaiotzen denetik ezagutzen du


inurri batek bere eginbeharra:
batzuek jatekoa bilatu, beste batzuek
inurritegia defendatu, hainbatek larbak
elikatu, erreginak arrautzak ipini

151
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 152

KUKUARENAK

Laster da
hemen kukua
ialki udaberria, baina sinesmen
Martxoaren 21ean hasiko da ofiz
la urtaro honen hasiera. Adi
herrikoia da kukuak iragartzen due
a da kukuaren kantua urtean
egon, beraz. Izan ere, oso ezagun
txanponak daramatzanari urte
lehen aldiz entzutean poltsikoan
horretan ez zaiola dirurik faltako.

Afrikatik Europa eta Asiaraino


ainakoa
Cuculus canorus edo kukua usoaren tam
tro in-
dugu. Buztan luzea du, 13-15 zentime
zorro-
gurukoa; burua nahiko txikia, eta hego
arraldea
tzak. Helduen burua, hegoak eta bizk
Izaera
gris-urdinxkak dira eta sabela, zurixka.
un, on-
bakartia du eta beldurtia ere bada. Entz
alari az-
gi entzuten du, baina ikusi, nekez. Heg
harrak
karra da. Beste hainbat jakiren artean,
dietako
jaten ditu kukuak; besteak beste, pinu
prozesionaria edo pinu-beldarra. n dituz-
n dute, Kuku emeek arrautza mimetikoak uzte
Horren ezaguna den kantua arrek egite te beste espezieren baten habian eta haie
n esku
agoa eta
emeak erakartzeko; emeen kantua apal geratzen da txitaldiaren ardura. Kuk
u emeak
uneaz
baxuagoa da. habien jabeak habiatik kanpo dabiltzan
n, eta egun etik
Afrikatik heltzen da txori hau udaberria baliatzen dira arrautza erruteko. Bi
n du itzea n
uda bukaeran edo udaz ken hasieran egite behin erruten dituzte, eta habia bako
o- enez 8-
alde. Negua Nam ibian eta Heg oafr ikan igar arrautza bana jartzen dute, oro har; gehi
txitaldia-
tzen du. 15 arrautza, guztira. 11-12 eguneko
Ordu
ren ondoren jaiotzen dira kuku txikiak.
Arrautza mimetikoak arrautzak
a habia- batzuk geroago, habiako gainerako
Gehienontzat jakina da kukuak ez duel habiatik behera botatzen ditu txita jaio
berriak
utza k ere ez ditu ela txita- habi ako
rik egiten eta bere arra eta kukua gelditzen da hortik aurrera
best e zenb ait txor iri iru-
tzen; lan horretarako, jaun eta jabe.
zurra egiten die.

152
TXAeIRA5 19/2/08 13:22 Pgina 153

etxak, kuku. iz. 1. (Zool.) Usapalaren tamaina


Besteak beste, txantxangorriak, txep hegaztia, hego eta isats luzeak dituena.
ko
ak, negu -txir ta izan ohi di- Lu-
buztanikara zuri majea grisa da oro har, eta zuria sabe
ra kukuaren iruz urra ren bikt ima k. lean
(Cuculus canorus). 2. Kukuaren oihu
e es- a. Ku-
Oro har, txoriek ez dituzte onartzen best kuak kuku eta dirua sakelean, aberatsa
urte
utza k bere n hab ian, bain a
pezie bateko arra guztian. 3. (Ipar.) Norbait edo zerbait
gai-
tu egiten ditu , habi aren ja- tzesteko oihua. Biba azeriak, kuku zaku
kukuak mimetiza rrak!
bea ohar ez dadin. kuku-praka. Landare belarkara, 1 m-k
o
un bat altuerakoa, lantza-formako hostoak eta
Bada habien inguruko beste berezitas lore
en habi an jaiot ako kuku gorrixkak dituena (Digitalis purpurea).
ere. Txantxangorriar Oso
arra utza k txep etxa ren habi a toxikoa da. || kuku-sagar. (Bot.) Har
eme batek ez ditu itz,
txan gorr iaren habi a bate an abaritz, arte, artelatz, eta kideko zuha
batean jarriko, txan itze-
tan intsektuen eraginez eratzen den kon
baizik. kor
biribildua. beste kuku batek (soinua)
Hamar ar eme bakoitzeko jo.
Gauzak beste modu batean gertatu. ||
beharra kuku
Animalia bitxia da kukua, beraz. Esan egon. Ezkutaturik egon. || kuku jo/e
gin.
uen arte an arra k emeak
dago, esaterako, kuk Norbaitek errenditzen dela adierazi.
|| ku-
dire la: ham ar ar eme ba-
baino askoz gehiago kuak jo. Zoria aldekoa izan. Lanean ari
de-
an aritz en dira kant ari,
koitzeko. Arrak baso nari kukuak jotzen dio. || kukuak oker
/ma-
baso z baso arre n bila.
eta emeak ibiltzen dira kur jo. Gauzak gaizki, espero ez beza
la ger-
tatu. Asko uste zuten lehen ere mendera
tuko
zutela, gero ikusi zuten kukuak txit oker
jo
ziela.

Ikaslearen hiztegia,
ELHUYAR-ELKARLANEAN

153
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 154

KU KUA
Apirilaren hasieran entzu
n zuen aurrena kukua.
Urduri zebilelako beharb
ada,
kaosa ordenatzeko joera ho
rrengatik beharbada,
kukuak zein notatan kant
atzen zuen jakin nahi iza
n zuen.
Hurrengo arratsaldean, ha
ntxe zegoen basoan zain,
diapasoia eskuan, kukuak
noiz kantatuko.
Diapasoiak ez zioen gezu
rrik.
Si-sol ziren kukuaren notak
.
Aurkikuntzak bazterrak ast
indu zituen.
Mundu guztiak frogatu na
hi zuen benetan
nota horietan kantatzen ote
zuen kukuak.
Baina neurketak ez zetozen
bat.
Bakoitzak bere egia zuen.

Fa-re zirela zioen batek, M


i-do besteak.
Ez ziren ados jartzen.

Bitartean, kukuak kantari


jarraitzen zuen basoan:
ez si-sol, ez fa-re, mi-do ezt
a ere.
Mila urte lehenago bezala,
kukuak kuku, kuku kant
atzen zuen.
Kirmen Uribe

nengoz entzuten denean: 1. Oin azpiko


kuku. Kukuaren hotsa urte batean lehe ak urte
hiltzen dira. 2. Sakelan dirua daukan
lurra etxera eraman eta zimitz guztiak zorte
an ez da hilko. 4. Kukua hiltzen duenak
guztian ez du falta izaten. 3. Urte hart zen:
morroien arteko tratua horrela izaten
txarra izaten du. 5. Antzina nagusi eta la ateratzea".
ata; haserretu gaitezenean, uha
"Kukutik kukura urtea, ehun dukat sold 7. Esan
"kuku" besterik ez omen zuen ikasi.
6. Kukua zazpi urtean eskolan ibili eta la.
nean Erromako zubian kantatzen due
ohi da Ama Birjina Martxokoaren egu
EA
etnografikoa, IKASTOLEN ELKART
Juan Garmendia Larraagaren hiztegi

154
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 155

a . Jo k o h onetan, zotz
kukumikuk k , besoz begiak
estali
atu ta k o a
eginda auker e n: "Kuku m
iku, kus-
e sa te n zu rio,
eta hau
ia b et e d o m ina. Purgato
kunde, zahag za re te. Bule". E
rretoli-
, g o rd e ta-
salbatorio ea n , jo la skideak ezku
it a rt
kak zirauen b " zi g ortuak" ikusi
ahala,
re n et a a
tu egiten zi et a k a n taturiko tokir
es a n
haien izenak B ain a bila ari zen b
itar-
en .
eramaten zitu b atek preso ze
udenak
et a k o re n n,
tean gord
im il ik o rt e " esaten bazue
ukitu eta "tx en zi ren jokoan ja
rrai-
g er a tz
denak libre
tzeko. (Aia)
tegi
rm en d ia L arraagaren hiz
Juan Ga etnografikoa,
ELKARTEA
IKASTOLEN

Aurten ere, kukua etorri da ud


Eta andereoak aberriarekin bat
goizean esan diz era. Ku-ku!
Kukua, beste ue:
eta orduan d hainbat hegazti
enek zuri begirat bezala, Afrikatik
u dizute. etortzen da udab
Eta andereoak erri guztietan
honela jarraitu
Haren kantu du:
a lehen aldiz en
baduzue, horrek tzuten duzuenea
esan nahi du urt n, aldean diru
duan denek esk e apur bat baldin
ua sakelara eram horretan etxean ez zaizuela dir
an dute. urik faltako
Eta andereoak or-
hitz hauek ere es
Kukua zazpi an ditu:
urtez ibili zen es
duan denek bu kolan eta ku-ku
rua makurtu et esaten besterik ez
matematiketan a liburu eta koad zuen ikasi or-
atzeratu samar ernoei begiratu
dabiltzanei ere diezue, eta batzu
bai. ek
(/)

155
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 156

(/)
Eta andereoak gero esan du:
obetxategia. Bere umeak
Kukua bihurria da, alproja eta apr
utzak beste txori txikien ha-
zaindu eta maitatu beharrean, bere arra
an, txepetxarenean Eta
bietan ipintzen ditu: txantxangorriarene
o handiagoa den kukuku-
txori txiki hauek, harrituta, beraiek bain
kukukume handia hazteko,
meari jaten eman beharko diote. Eta
Beraien mokokada txikiekin,
gorriak eta beltzak ikusiko dituzte
asetu! Horrexegatik da txori
ezin bada kukukume handiaren gosea
orduan zuk zerura begiratu
bihurri, alproja eta aprobetxategia eta
duzu.
Eta amaitzeko, andereoak esan du:
ibiltzen bazarete, arra-
Goiz honetan zintzo baino zintzoago
tsaldean kukua entzutera joan gaitezke.
ibili zarete, batere iskan-
Eta goizean zuek zintzo baino zintzoago
eak amaitutakoan, arratsal-
bilarik sortu gabe. Eta andereoak, klas
n dizue.
dean mendira joango zaretela hitz ema
ik abiatu dira etxerantz.
Klaseak amaitu direnean, denak poz
jarri zara, eta urduri, eta ko-
Baina zuk ez duzu ezer esan, eta serio
petilun.
ustez, oso arin eta oso az-
Andereoa oso gogorra izan da. Zure
k zergatik egiten duen hori?
kar hitz egin du: ba ote daki kuku ama
en duena egiteko.
Beharbada bere arrazoiak izango ditu egit

ko neskatoa,
Patxi Zubizarreta, Usoa, hegan etorrita
EREIN (pasartea)

156
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 157

TXISTEAK

Bazen behin, portaera bitxia zuen dortokatxo bat: zuhaitz batera igo,
adarraren ertzera hurbildu eta buruz behera salto egiten zuen.
Dortoka gizajoa pott eginda zegoen, baina, hala ere, altxatu, bere oskola garbitu, eta berriro
ere zuhaitzean gora egiten zuen, adarrera hurbildu eta buruz behera salto egiteko.
Luzaroan aritu zen dortoka zuhaitzean gora eta zuhaitzean behera.
Ondoko zuhaitzean zeuden bi usoek guztiz penaturik begiratzen zioten dortokari, adoptatua
zela esan edo ez esan erabakitzen zuten bitartean.

***

Xabierri loro bat oparitu zioten bere urtebetetze-egunean. Loroa heldua zen, jarrera oldartsua
zuen eta oso hiztegi zatarra erabiltzen zuen. Esaten zuen hitz bakoitza hitz zatar batez laguntzen
zuen, apaingarri gisa, eta, gainera, beti jenio txarrez hitz egiten zuen.
Xabier loroaren jarrera zuzentzen saiatu zen, lehenengo egunetik. Hitz ederrak esaten ziz-
kion, musika goxoa jartzen zion, eta maitasunez jarduten zuen harekin beti. Baina alferrik zen.
Halako batean, Xabierrek pazientzia galdu eta oihu egin zion loroari, eta loroak inoiz baino
oldartsuago erantzun ziolarik, Xabierrek animalia hartu eta izozkailuan sartu zuen.
Minutu pare batez, loroaren oihuak entzun zituen Xabierrek, baina berehala isiltasuna nagu-
situ zen. Pixka batera, Xabierrek, damututa eta loroa hil izanaren beldur, izozkailuko atea zabal-
du zuen.
Loroa irten zen eta poliki-poliki Xabierren sorbaldan jarri eta honela esan zion: "Damu naiz
nire jarreraz eta hiztegiaz zu haserrarazi izanaz. Barka iezadazu. Hemendik aurrera asko zainduko
ditut bai bat eta bai bestea".
Xabier erabat harrituta zegoen loroaren jokabide-aldaketaz eta horri buruz galdera bat egitera
zihoanean, zera esan zion loroak:
Galde al diezazuket zer egin zuen oilaskoak?

***

Laborategiko sagu batek beste sagu bati:


Nire zientzialaria erabat hezita daukat. Botoi hau sakatzen du-
dan bakoitzean, janaria ekartzen dit.

157
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 158

Futbolean ari dira elefanteak harren aurka. Bigarren denbora bukatzeko hamar minutu falta
direla, elefanteen taldea da garaile, berrogeita hamar eta huts.
Bat-batean, harren taldekoek jokalari-aldaketa eskatu eta ehunzangoa irten da zelaira. Lehia
bukatzeko bost minuturen faltan, ehunzangoa gol bat bestearen atzetik sartzen hasi da eta parti-
daren bukaeran 50 eta 75 geratu da harren taldea irabazle. Elefanteen taldeko kapitainak zera
esan dio harren kapitainari:
Hori da hori jokalaria! Nolatan ez duzue lehenago atera?
Nahi genuen, baina ezin! Botak lotzen ari baitzen!

***

Saltzaileak hiru loro ditu salgai eta bezeroak zera galdetu dio:
Zenbat balio dute loro hauek?
Honoko honek 1.000 euro balio du.
Kontxo! 1.000 euro! Eta zer egiten du, bada? Nola balio dezake
hainbeste?
Tira erantzun dio saltzaileak, 10.000 hitz dakizki, 500 esaldi
osatzeko gai da, eta, gainera, matematikako problemak ebazteko gai da.
Hara! Eta zenbat balio du bigarren honek?
Honek 10.000 euro balio du.
Eta zer egiten du?
Honek 100.000 hitz dakizki, 10.000 esaldi osatzeko gai da, matematikako problema kon-
plexuak ebazten ditu eta ordenagailuak programatzen ere badaki.
Uau, eta hirugarrenak?
Honek 20.000 euro.
Ez sinestekoa izango da honek dakien guztia!
Ez, bada, honek ez daki ezer baina beste biek nagusi deitzen diote.

***

Errepidean 150 kilometro orduko abiaduran zihoan motorzalea, eta txori txiki bati izugarriz-
ko kolpea eman zion. Airean zilipurdika hainbat buelta eman ondoren, txoria lurrean geratu zen
konorterik gabe. Arranguraz beteta, motorzaleak txoria jaso eta bere etxera eraman zuen orain-
dik bere onera etorri gabe. Gero, kaiola bat erosi eta hantxe utzi zuen, jatekoa eta edatekoa jarri
ondoren.
Hurrengo goizean, txoria bere onera itzuli zen, eta, bere burua kartzela batean ikusita, oihu
egin zuen:
Kaka zaharra! Banekien azkarregi nenbilela! Motorrean zihoana akabatu dut!

158
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 159

BA AL ZENEKIEN?

Animaliek laguntza handia eskaintzen digute gizakioi. Esate baterako, zaldiek bizkar
gainean pertsonak eraman ditzakete. Mandoek karga handiak garraiatzen dituzte.
Txakur batzuek pertsona itsuak gidatzen dituzte kalean zehar, eta San Bernardo txa-
kurrek, berriz, elurretan galdutako pertsonei laguntzen diete.
Txantxangorriek zuhaixketan eta pareta zaharretan egiten dituzte habiak; arranoek,
aldiz, garaiera handiko zuhaitzetan. Faisaiak, bere aldetik, zelaietan moldatzen dira.
Enarak etxeetako teilatupeetara joan ohi dira beren habiak egitera. Eta, hemendik
urrun, Antartiko inguruetan, pinguinoek harrizko hondartzetan egiten dituzte ha-
biak.
Elefanteak "txanpu lehorraren" teknika erabiltzen du: bere tronpaz hauts pila handia
xurgatu, eta, ondoren, burutik behera botatzen du. Beste animalia batzuk hautsetan
jauzika aritzen dira, edo, bestela, hankez aztarrika eginez gainetik botatzen dute hau-
tsa, eta, ondoren, astindu eta orraztu egiten dira. Hegazti askok ere gauza bera egiten
dute euren lumak egoera egokian mantentzeko.

Kameleoien ehiza-arma mihia da, ertz eranskorrez hornitua. Marisorginak, berriz,


aurreko hanka arantzadunak erabiltzen ditu. Animalia askok arma kimikoak erabil-
tzen dituzte: zenbait sugeren hozkada pozoitsua da, eta eskorpioiek oso ezten han-
diak dituzte harrapakinak ziztatu eta pozoitzeko.
Kriskitin-sugearen koloreari eta azaleko erronbo itxurako marrazkiei esker, ez da
ikusten bizi den basamortu ingurunean, eta horrela harrapatzen ditu harrapakinak,
tupustean. Elurretako hontzak luma zuriak ditu, eta orban grisak eta beltzak, ikus ez
dezaten, ez neguan eta ez udan. Koloretako armiarma-karramarroak daude, eta ba-
koitzak bere koloreko lorea bilatzen du, bertan ezkutatu eta hurbiltzen diren intsek-
tuak harrapatzeko.

159
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 160

zientzia.net
Artikuluak
Apoak ipuinetan baino ez
Argazkiak
Apoari musu eman eta printze bihurtu zen. Apo guztiak printze
Sarean
bilakatzen ari ote dira bada? Izan ere, geroz eta apo gutxiago
dago; eta igelak, uhandreak eta gainerako anfibioak ere gutxitzen
Agenda
ari dira. Baina ipuin honek ez dauka bukaera zoriontsua izateko
Hileko zerua itxurarik, eta sorgin maltzurra gizakia bera da, zalantzarik gabe.

Euskara teknikoa Rementeria Argote, Nagore


Munduko lurralde gehienetan gertatzen ari omen da: anfibioak geroz eta urriagoak
dira. Ur-putzuetako igeltxoak, azal pikordun apoak, mendialdeko uhandreak izaki
Bilatu bereziak dira, eta gizakiak eragindako aldaketek asko eragiten diete, antza.
Hitza Mundu osoko datuak jaso berri dituzte, eta ondorio garbi batera iritsi dira: Lurreko
anfibio-espezieen herena desagertzeko arriskuan dago. Eta, gainera, horren arra-
zoiak ez daude oso garbi. Hamaika faktorek eragin dezakete anfibioak desagertzea,
baina baliteke horietako asko oraindik gizakiok ez ezagutzea, nahiz eta eragile na-
Bilatu gusia gizakia bera dela uste izan.

Bilaketa aurreratua

Mundu osoko igelen populazioa asko urritu da azken urteotan.

Putzurik ez, anfibiorik ere ez


Anfibioak desagertzeko arriskuan egoteko arrazoi nagusia habitataren suntsipena
izan daiteke. Euskal Herrian bertan nabarmena da gizakiak anfibioen bizilekuak kolo-
nizatu dituela. Ikus daiteke urte batzuetatik hona izan den aldaketa: padurak eta
bestelako hezeguneak lehortu eta etxebizitzak, industriaguneak eta abar eraiki dira.
Ingurune horietako jatorrizko bizidunen habitata desagertu egin da kasu askotan.

160
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 161

Bizileku gutxiago dutenez, geroz eta apo eta igel gu-


txiago dago, eta gainerako anfibioen egoera ez da ho-
bea. Gizakiak lehortu ez dituen hezeguneetan, orain-
dik espezie arruntenak gogorrenak bizi dira, baina
espezie berezien egoera larriagoa da; zuhaitzetako ige-
la bezala, beste hainbat espezie galdu egingo lirateke
babes-neurri zorrotzak hartu ezean.

Hamaika arrisku
Anfibioak arriskuan egotearen zergatiak bilatzen hasi-
ta, habitataren suntsipena da faktore nagusia, baina
beste hainbat ere badaude, noski. Kontuan izan behar
Arrautza horietatik zenbat iritsiko dira apo
da anfibioek oso larruazal berezia daukatela mukosa
heldu izatera?.
antzeko bat da, eta arnasa hartzeko erabiltzen dute-
la. Azal hori lehortzen bada, hil egiten da igela, uhan-
drea, edo dena delakoa. Horregatik, anfibioak oso sen-
tikorrak dira klima-aldaketekiko.
Berotze globala egunero da hizpide, eta pentsatzekoa
da berotze hori nabaritu duten lehenengoetakoak anfi-
bioak izan direla. Klima beroagoa bada, putzuetako
ura lehortzen joaten da, eta sakonera txikiagoko pu-
tzuetan bizi behar izaten dute anfibioek, edo, gutxie-
nez, haien larbek eta apaburuek, eta ur ertzeko landa-
redia ere gutxitu egin daiteke. Ondorioz, babes gutxia-
go daukate eta anfibioen azal sentiberari erraz egiten
diote eraso Eguzkiaren izpi indartsuek. Eta kontuan
izaten bada hezegune asko produktu kimikoz poluituta
dagoela anfibioek etorkizun ederra dutenik ezin
esan. Hala, babestutako guneetatik kanpo, populazio
osasuntsu askorik ez dago.
Eta gizakiak zeharka kalte gehiago ere egin die; izan Gizakiak lehortu ez dituen hezeguneetan
ere, doan tokira doala, kanpoko espezie batzuk era- oraindik espezie arruntenak gogorrenak
maten ditu. Espezie horietako asko animalia harrapa- bizi dira.
riak dira, eta mesede gutxi egiten diote tokiko anfibio-
familia txikiari. Gizakion eraginez, beraz, anfibioen be-
rezko oreka hautsi egin da hainbat lekutan: gizakiak
ingurunea aldatu duelako, oinarrizko baldintzak (ten-
peratura, hezetasuna) aldatu direlako, edo beste
hainbat arrazoi direla medio (gizakiak gaixotasunak ere
eramaten ditu berekin, esaterako).

Zientzia.net-etik moldatua

161
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 162

berria.info
PAPEREZKO EDIZIOA EUSKAL HERRIA MUNDUA KIROLA PLAZA
Asteartea, 2007ko Urtarrilak 9

bilatu Gaurko alean

HEMEROTEKA 2006-09-16
ZEBRA- MUSKUILOA
Noiztik: 2003 urtarrila 1
Zebra-muskuilua Itsaso Beltzekoa eta Kaspiar
Noiz arte 2007 urtarrila 1 Itsasokoa da jatorriz, baina toki askotara zabaldu
da, itsasontzietan itsatsita etorri ondoren. Erraz
Saila edozein ugaritzen da, eta kalte izugarriak eragiten dizkie
bizi den lekuetako bizidunei.
Sinadura

Orria

Bilatu

Arriskutsuak diren
zebra-muskuilu helduak
aurkitu dituzte Araban
Zebra-muskuilua helduak aurkitu dituzte Ara-
ban, Larrazubiko jauzi hidroelektrikoan. Hala ja-
kinarazi du Ebroko Hidrografia Konfederazioak.
Konfederazioak asteazkenean jaso zuen Jaurlari- Zebra-muskuiluak Nafarroara
tzako Biodibertsitate departamentuaren abisua ailegatu direla baieztatu dute
Biodibertsitatea Kontserbatzeko eta Ikertzeko
Elkarteak egin du Jaurlaritzarentzat ikerketa. Nafarroan ere bai. Duela hainbat aste zebra-mus-
Bertan ohartarazi zuten Ebroren goiko ibilbidean kuiluak Arabara ailegatu zirela ezagutarazi zuen
zebra-muskuilua helduak egon zitezkeela. Ebroko Hidrografia Konfederazioak, eta, orain,
Arga ibaian aurkitu dituztela baieztatu du. Lodo-
Biodibertsitatea Kontserbatzeko eta Ikertzeko san eta Uharten zebra-muskuiluaren larbak dau-
Elkartea naiadeak maskor biko taldea iker- dela erran du erakunde horretako buru Jose Luis
tzen ari zen bertan, eta orduan jabetu ziren Alonsok. Arazoa larria dela azpimarratu, eta ze-
bertan zebra-muskuilu helduak zeudela. Azkar bra-muskuiluak oso azkar zabaltzen direla gaine-
hedatzen da espezie hau, eta ingurumenean ratu du. Kanpoko espezie bat da, eta bertako
kalte handiak sortzen ditu kalte ekonomiko- ekosistemei min handia eragiten ahal die. Ibaie-
ak ere bai, oinarri guztia estaltzen baitu. Az- tako kalitateari egiten ahal dio kalte.
piegiturak erabiltezin bihurtzen ditu.

162
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 163

FOTOSINTESIAREN GARRANTZIA

Landareek, elikatu ahal izateko, fotosintesia egiten dute eta prozesu benetan garrantzitsua
da ekosistemen orekarako. Izan ere, horri esker sortzen da izaki bizidunek behar duten ener-
gia guztia, landareek osatzen baitute elikaduraren piramidearen oinarria eta, beraz, ezinbeste-
koak baitira gizakiok eta beste bizidunek egiten ditugun prozesuak aurrera egiteko.
Urtero, eguzki-argia baliatuz, fotosintesiaren bidez landareek 100 mila tona azukre (kar-
bohidrato) ekoizten dituzte.
Landareek atmosferara botatzen duten oxigenoak organismo gehientsuenen arnasketa-
prozesuetan du eragina.
Fotosintesirik gabe, Lur planetako atmosferak ez luke oxigenorik edukiko.
Fotosintesirik gabe, gure planetan gaur egungo bizitza molde ia guztiak desagertuko lira-
teke.
Gizakiok arnasten dugun oxigeno kopuruaren zatirik handiena itsas landareen fotosin-
tesian ekoitzitakoa dela uste da.

Fotosintesia egiten ez duten landareek, edo mantenugaiak eskuratzeko zailtasunak dituz-


tenek, beste era bateko estrategiak garatu behar izan dituzte bizi ahal izateko. Ikusi bestela:
Klorofilarik gabeko landareak
Klorofilarik ez duten landareek ezin dute fotosintesirik egin, eta, horren ondorioz, ez dute
karbohidratorik ekoizten. Landare horiek bi aukera dituzte elikatzeko: beste landare batzuen
hondakinetatik bizi, edo beste bizidun baten bizkarroi izan.
Landare haragijaleak
Beste landare batzuek, fotosintesia egiteaz gainera, animalien bidez ere lortzen dituzte
mantenugaiak.
Dionaea muscipula izeneko landare intsektujaleak tranpa
moduko mekanismo bat du euliak eta intsektuak harrapatzeko.
Landare horiek bisagra baten antzera irekitzen diren hosto bi-
koitzak izaten dituzte. Euliak, edo beste intsekturen batek lan-
darea ukitzen duenean, bisagrako bi hosto zatiak tranpa bat be-
zala ixten dira ertzetan filamentu batzuen bidez itxiz "kaiola".
Intsektua han barruan geratzen da, ihes egin ezinik. Landareak
gero eta gehiago estutzen du tranpa eta intsektua hantxe itotzen
da. Landareak, zuku berezi batzuen bidez, eulia digeritzen du,
eta mantenugaiak xurgatzen dizkio, ondoren.

163
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 164

ALGAK ETA LIKENAK: SAILKATZEN ZAILAK DIREN BIZIDUNAK

ALGAK
Uretan murgilduta edo lehorreko leku hezeetan bizi diren landareak
dira algak. Batzuk organismo zelulabakarrak dira, eta beste batzuk, ze-
lulanitzak. Beren zelulek klorofila dute, eta autotrofoak dira, hau da,
nutrizioa beren kabuz egiten dute, ez dute beste bizidunez elikatu be-
harrik.
Alga batzuk zelulanitzak izanik eta besteak zelulabakarrak, ez da
erraza horiek sailkatzea. Horregatik, zenbaitetan landareen erreinuan
ikusten ditugu sailkatuta; eta beste batzuetan, berriz, landareak sortu
aurretiko bizidun moduan azaltzen dira, alga berde primitiboaren bila-
kaeraren ondorengo direlakoan.
Esan bezala, gehienak uretan bizi dira, baina zenbait alga motak leku hezeetan biziraun de-
zakete; esate baterarako, Pleurococcus alga lurralde hezeetako leku laihotzean, eguzki gutxi eta
lehorterik ez den lekuetan, hazten da, zuhaitz-enborren gainean, adibidez.
Algek ez dute sustrairik, zurtoinik edo hostorik, ezta lorerik
ere. Dena den, zurtoinaren antzeko atal
bat eta hosto moduko batzuk izan ditza-
kete. Algek euren azaletik xurgatzen di-
tuzte ura eta elikagaiak.
Sendagaiak eta elikagaiak egiteko edo
ongarri gisa erabili ohi dira algak.

LIKENAK
Likenak onddo eta alga baten arteko elkarketa bereziak dira. Bizidun
batek nahiz besteak beren garapenerako abantailak lortzen dituzte kidetza
horretatik: onddoak gatz mineralak emango dizkio algari, eta algak, be-
rriz, fotosintesiari esker sortzen dituen zenbait gai elikagarri, onddoari.
Likenek era askotako tokiak kolonizatu dituzte, hormetako arroka
edo harri gainak, esate baterako.
Kutsadurak eragin handia du zenbait
likenetan, eta, askotan, kutsaduraren adie-
razletzat hartzen dira. Esan nahi dugu, in-
guru kutsatuetan agertzen diren likenak
kutsadura gutxiagoko lekuetan ere ager
daitezke, baina kutsatu gabeko inguruetan
azaltzen diren hainbat liken ez dira toki
kutsatuetan azaltzen. Likenek era askotako
formak dituzte
164
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 165

GOROLDIO MUTUA

Hasieran gauza guztiek zekiten hizketan: izan lurreko, uretako edo aireko, gauza
guztiek zekiten hizketan.
Landareetan goroldioa zen hitzik egiten ez zuen bakarra. Gauza guztiak onak zire-
nez, denak saiatzen ziren elkarri laguntzen eta goroldioaz errukiturik, mintzatzen era-
kustera joaten zitzaizkion lagunak txandaka.
Udaberrian, adibidez, ihintza jaisten zitzaion maitasunezko hitz garbiak goizean
ahora ekarriz.
Udako egun beroetan otsoa zuen lagun, eta ibai-ertzean etzanik ardien ipuin zuriak
kontatzen zizkion belarrira.
Udazkenean hego haizeak musukatzen zuen, amets goxo guztien bolada indartsuan
bihotzari eraginez.
Neguan andregaiaren jantzi zuriz besarkatzen zuen elurrak, haren ezpainetatik zer-
bait entzuteko pozez.
Baina goroldioak ez zien ezer esaten: mutua baitzen.
Hala ere, lagun on haiek hitz egiten erakutsi nahi zioten, eta hainbeste ahalegin egin
zuten, non, nekaturik, moteltzen hasi baitziren denen mingainak beraienak ere mutu-
turik gelditu arte.
Geroztik, abere, landare, eta izaki txiki nahiz handiek, ez dute gehiago hitzik egiten.
Harrezkero, haizeak eta otsoak, ihintzak eta elurrak ez diote elkarri gauza atseginik
kontatzen.
Jose Maria Satrustegi

165
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 166

IGARKIZUNAK

Palazio ederreneko gelarik ederrenean,


baserririk pobreeneko ukuilurik zikinenean,
dorre altueneko sabairik gorenenean,
hedatzen dut nire hamaka, eta jartzen naiz atsedenean;
zabaltzen dut nire tranpa, eta egiten dut ehizean.

Bizarrak dauzkat, ez naiz gizona,


itsasoan bizi naiz, ez naiz arraina,
kantatu egiten dut, ez naiz abeslaria.
Nor naiz?

Zein dela eta zein da haurtzaroan lau hanka, gaztaroan bi eta zahartzaroan
hiru hanka dituen animalia?

Tiriki-tauki-tauki, mailuaren hotsa,


tiriki-tauki-tauki, basoan arotza.

Egiten baldin banauzu


zatituz bi erdi,
batean naiz inude
bestean, ai!, erbi.

Eskopetarik gabeko ehiztaria


jostun harraparia
ez du jostorratzik
badu haria.

Etxeak gainean tximinia,


eta zuhaitzak?

166
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 167

Ez dut egiten
ez arrantzarik
ez irrintzirik.
Xakeko pieza baten antza
omen dut nik.

Adarrak zuzenak,
zuzenak, bigunak ditu.
Haren etxean
bera beste inor
ezin da, ezin da,
ezin da, ezin da kabitu.

Gaztetan ere zaharra.


Egia ote da bera dela
ugaztun hegalari bakarra?

Aurpegi biribilean
bi begi handi biribil.
Erdi-ilunpetan
sagu eta txorien kaltetan
ehizan dabil.

Arra izan liteke


edo emea.
Bera dela diote
hegodunen erregea.

Txintxinpalo kalaputxil
txiripitona maripanpalona
atxiamatxia atximitxi
ez ditut, ez ditut
izen gutxi.

167
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 168

PELLO TELLERIAREN AMESGAIZTOA

Pello Telleria arraro zebilen aspaldian; oso amets xelebreak zituen gauetan.
Gauero, oheratu baino lehen, komunera joan eta urez betetzen zuen bainera. Gero,
ohera sartzen zen, eta loak amets arraro bat ekartzen zion; amets bera beti, gauak joan,
gauak etorri.
Pello Telleria igel bihurtzen zen gauetan, ametsen anparoan.
Aurrena zurrunga egiten zuen, baina berehalaxe zurrungak korroka bihurtzen ziren,
kroak! kroak!
Pello Telleria ohetik jauzi batez jaiki, eta xaltoka-xaltoka komunera joaten zen, kro-
ak! eta kroak! Bainera ertzera brinko egin eta handik murgil egiten zuen bainerako
uretara, kroak! eta kroak!
Jakina da igelak azala bustita izan behar duela; horregatik putzu baten inguruan bizi
da beti.
Pello Telleriak ondo zekien hori, eta horregatik betetzen zuen bainera urez gauero.
Baineran igarotzen zuen gaua, komunean agertzen ziren euliak eta eltxoak harrapa-
tuz bere mihi luzearekin.
Goizean, nola ez zekiela, igelaren korrokak, kroak! kroak! zurrunga bihurtzen ziren,
eta Pello Telleria ohean esnatzen zen gizon bihurtuta atzera.
Pello Telleria gero eta kezkatuago esnatzen zen, ordea.
Bainera ez da batere leku aproposa gaua igarotzeko pentsatzen zuen bere arte-
an, ezta igel batentzat ere.

168
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 169

Hala, luze pentsatu ondoren, erabaki zuen putzu bat aurkitzea izango zuela onena,
igel bihurtzen zenean gaua han pasatzeko.
Etxe inguruan, ordea, ez zegoen putzurik, baina bai erreka txiki polit bat.
Ederki. Errekan igel gehiago ere biziko dira, inondik ere.
Pello Telleriak ez zuen bainera bete gau hartan. Gelako atea eta kanpoko atea zaba-
lik utzita hartu zuen loak.
Zurrungaka hasi zen berehala, baina handik pixka batera zurrungak korroka bihurtu
ziren, kroak! kroak!
Pello Telleria ohetik jauzi batez jaiki, eta xaltoka-xaltoka etxeko eskaileretara irten
zen. Eskailerak xaltoka-xaltoka jaitsi zituen. Kalera irten zen, eta errekara abiatu zen
xaltoka-xaltoka.
Kroak! Kroak!, egin zuen korroka erreka ertzetik. Kroak! Kroak!, igelei deika.
Baina ez zitzaion igelik agertu. Nor agertuko, eta eskorpioi bat.

169
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 170

Pello Telleria beldurtu egin zen, kroak! kroak!


Ez beldurtu, igela esan zion eskorpioiak ahots apal-apalarekin. Ez dizut kalte-
rik egingo. Alderantziz, mesede bat eskatu behar dizut.
Pello Telleria ez zen eskorpioiaz fio; ikara ematen zion haren ezten pozoitsuak
Begira esan zion eskorpioiak, nik errekaren beste aldera pasatu nahi nuke, eta
zure laguntza behar dut horretarako, nik ez baitakit igeri egiten.
Eskorpioiak bizkar gainean jartzen uzteko eskatu zion, eta eramateko igerian errekaren
beste aldera.
Pello Telleriak KROAK! lehor batez erantzun zion, igelen hizkuntzan EZ! esan nahi
zuena.
KROAK!
Zergatik, baina? kexatu zen eskorpioia.
Kroak! Kroak! Eztena sartu eta hil egingo nauzu, kroak!
Eskorpioiak ezetz erantzun zion, horrek ez zeukala zentzurik.
Eztena sartzen badizut, biok hilko gara; zu nire eztenaren pozoiarengatik, eta ni ito-
ta. Ez naiz horren leloa. Egidazu mesedea, arren.
Pello Telleria korroka hasi zen ezetz eta ezetz esanez, kroak! kroak! eta kroak! Baina or-
duan igelaren korrokak zurrunga bihurtu ziren, eta Pello Telleria ohean esnatu zen bat-ba-
tean, gizon bihurturik atzera.
Pello Telleriak kezkatuta eta zalantzaz beterik igaro zuen eguna. Bazekien gauean, igel
bihurtu eta errekara joaten zenean, eskorpioia zain izango zuela. Erabaki bat hartu beha-
rra zeukan: eskorpioia bizkar gainean hartu eta errekaren beste aldera eraman edo ez. Gi-
zalegeak lagundu behar ziola esaten zion; senak ezetz.
Nori egin kasu, hor zegoen koska.

170
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 171

Gauean, ohera sartu zenean, kosta egin zitzaion lo hartzea. Baina nekeak zurrungaka ja-
rri zuen azkenean, eta luze baino lehen zurrunga korroka bihurtu zen, kroak! eta kroak!
Errekara xaltoka-xaltoka heldu zenean, han zeukan eskorpioia zain. Pello Telleriari
egunean zehar izandako zalantza berritu zitzaion; nori egin kasu, gizalegeari edo senari?
Ametsetan bada ere, gizona beti da gizon, ordea, nahiz eta igel itxuran agertu besteen
aurrean. Eta gizakiaren ezaugarria gizalegez jokatzea baita, eskorpioiari laguntzea erabaki
zuen Pello Telleriak.
Jarri nire bizkar gainean esan zion eskorpioiari, errekaren beste aldera eraman-
go zaitut.
Eskorpioia jarri zen Pello Telleriaren bizkar gainean, eta hala hasi ziren biak erreka ze-
harkatzen.
Errekaren erdi parean zihoazenean, ordea, eskorpioiak ezin izan zion bere senaren
aginduari eutsi. Senak igelari eztena sartu behar ziola agintzen zion. Eta gizakiak gizalege-
ari bezala, eskorpioiak bere senari egiten dionez kasu, ZAST!, sartu zion eztena bizkarrean
igelari.
Eskorpioia itota hil zen, eta igela

Ziztada mingarri batek esnatu zuen Pello Telleria goiz


hartan.
Botikara joan, eta ukendu bat
eman zioten eskorpioiaren ziztadak
eragindako oinazea arintzeko.
Gau hartan, Pello Telleriak ez zuen
korroka bakar bat ere egin.
Hurrengo gauean, Pello Telleriak leihoa
zabalik utzi zuen.
Berehala, zurrungaka hasi zen, baina
luze baino lehen zurrungak txorrotxio
bihurtu ziren, txirulitxi! txirulitxi!
Mitxel Murua

171
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 172

PARADISUKO ATEAN

1 Paradisuko atean
abere danak batean.
Pozez zebiltzan beren izenak
Adanengandik hartzean.
Paradisuko atean,
abere danak batean. 2 Ea orain kukurruku,
zuk izena nola dezu?
Esango dizut berehalaxe,
Oilarra esan didazu.
Ondo dago, kukurruku,
3 Nola da, berriz, zurea, zuk izena horrela dezu.
kurrin-kurrinka nirea?
Esango diot berehalaxe
nerea, jauna, Urdea.
Ondo dago jaun Urdea
horrelaxe da zurea. 4 Etorri hona, kalakari,
nola esan dizut nik zuri?
Esango dizut berehalaxe,
Oiloa esan dit neri.
Ondo dago kalakari,
5 Ea zu, lepogizena, horrelaxe esan dizut zuri.
nola da zure izena?
Esango dizut berehalaxe,
nerea esan dit Zezena.
Ondo da lepogizena,
horrela da zure izena. 6 Esne ta adardun gurea
nola dezu zuk zurea?
Esango dizut berehalaxe
Behia da, jauna, nerea.
Esne ta adardun gurea,
7 Belarri-luze mukizu, horrela dezu zuk zurea.
zuk izena nola dezu?
Ai neri jauna, ahaztu, ahaztu,
ahaztu egin zait, barkatu.
Ondo dago jaun mukizu
Astoa zera gaurtik zu.

Nemesio Etxaniz

172
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 173

ASTOA ETA TXARRIA

Behin baten Astoa eta Txarria haserretu egin ziran, sarri ibilten ziran alkarregaz eta. Eta Txa-
rriak esan eutsan Astoari:
Zure moduan ibiliko naz! Ugazabak makilakadak emonda, ipinten dan kargea etxera ero-
an ezinik. Holantxe zabilz beti, gau eta egun, gixajoori!
Astoa bien bitartean pentsetan egoan, eta halako baten esan eutsan ba ze:
Eta zu, jan eta edan, ondo zagoz. Zeuk gura dozuna jaten dozu. Jaten emoten deutsue
zenbat gura. Baina bezperan, aparirik emoten ez deutsuenean, hurrengo egunerako kontuak
atera ze hurrengo egunean aiztoa sartuko deutsue eta!

Hamaika abere-ipuin. Bizkaiko herri-alegiak,


LABAYRU IKASTEGIA - IKASTOLEN ELKARTEA

ASTOA ETA ZERRIA

Kortan zegoen Zerri mardul bat jende mordoa ikusi zuen


bizimodu egokian, jabearen baserrian;
Astoa aldiz erretxinduta Zerri lodia preso zegoen
Zerriaren inbidian. hiru gizonen erdian,
"Lanean nabil egun osoan laugarren batek aizto zorrotza
soroan eta mendian, sartu zion eztarrian.
neke latz eta gogorren truke Zerri gaixoa hilda ikusiz
lasto apurra, aldian. guztiz modu itsusian
Zerria berriz hortxe daukazu Asto meharrak pentsatu zuen
etzanda alferrerian bere korta bakartian:
jateko ona ez zaio falta "Zerri nagia bapo bizi zen
bere bizitza guztian". loditzeko aitzakian,
Egun batean gure Astoak nahiago beraz bizirik egon
txit beldur-ikara handian nahiz izan gose larrian".

Felix Maria Samaniego (Laguardia, 1745-1801), Alegiak / Fbulas,


ARABAKO FORU ALDUNDIA (Emilio Palacios Fernndezen edizioa, Koldo Biguriren itzulpena)

173
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 174

ERBIA ETA DORTOKA

Gaia: Korrikaldia bukatu eta helmugara iritsi ondoren, Erbiak Dortoka konbentzitu
nahi du, galdu berri duen apustua errepikatzeko.
Doinua: Hamarreko txikia (Batetikan korrozka, Sagutxo batzuekin, Motibo bat niga-
na, Esnesaltzailearena).

Erbia Dortoka
1 1
Helmugan tristetu da Dortoka pozik dago
nire aurpegia proba hau medio
emaitza hau ez dugu eta erbia triste
batere garbia, ze erremedio,
nola onartuko dut berriz hasita ere
ez baita egia, ez gehiegi fio,
berriz probatu gabe azkartasunak ez du
ezin, alegia, askorik balio
berez azkarragoa zuhurtziak laguntzen
izanik erbia. ez baldin badio.

2 2
Harroturik zabiltza Oso baikor hasi naiz
proba bukaeran zuri erantzuten:
baina neurtuko gara ohartu naiz bideko
lehengo ibileran, zulo handi baten,
hain zuhurra bazara euri jasa ari du,
zeuk diozun eran putzurik ezin ken
abantaila apur bat kostatu behar zaizu
baduzu aukeran: helmugara joaten
bost segundoko aldea ez baduzu ikasten
zuretzat irteeran. igeri egiten.

174
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 175

3 3
Dortokak igerian Arriskuez ez daude
badaki suertez ertzainak ahaztuta
eta erbiok berriz eta ipini dute
ez dakigu batez, bidea moztuta
euria ari arren ni kordelen azpitik
noa gogo betez uretan ezkuta
putzua pasako dut berriro jar naiteke
salto handi batez helmugan poztuta
zu lotsagarri utziz erbiaren saltoak
aspaldiko partez. baimenik ez du ta.

4 4
Zorte txarra daramat Erbi maitea, ez duzu
atzetik jarraika sufrimendu gutxi
berriz ere galdu dut larri zabiltza, ez poz
irabazi nahi ta ta ez pazientzi,
apusturik gehiago gauza hauxe nahi nizun
ez zaidazu aipa garbi erakutsi:
dortokarekin ez naiz guztiok dezakegu
hasiko ezbaika zerbait erdietsi,
zerua ere bere beraz, ez zazu beste
alde jarri baita. inor gutxietsi.

Mikel Mendizabal

175
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 176

EUROPAKO IPARRETIK HEGORA

Irailetik abendura hegazti multzo handiek zeharkatzen dute zerua. Ku-


rriloak dira. Neguari ihes eginez Europako iparraldetik hegoalderantz mi-
gratzen dute

Kurriloa
Kurriloa Europako hegazti migratzailerik handienetakoa da. Bere lu-
majea grisaxka da, hankak mehe-mehe eta luzeak dauzka. Lepo luzea du
eta buru txikia. Lau eta sei kilo bitartean pisatzen du.
Hegazti honek zarata
berezi batzuk sortzen ditu
bere zintzurreste luzeari es-
ker. Habiak lurrean egiten
ditu. Estepa eta lurralde
zingiratsuetan bizi ohi da
eta sustrai, hazi, ezkur eta
zomorroz elikatzen da.
Bere ezaugarri bitxiene-
tako bat dantzarako duen
gaitasuna da: hegoak zabal-
duz eta lepoa eta hankak
luzatuz salto handiak ema-
ten ditu.
Kurriloak V formak osatuz hegan joaten diren
hegaztiak dira. Talde handitan ikusten dira.

Ugalketa
Arrautzak ipintzeko bikoteak txoko ezkutu eta bakartiak bilatzen ditu.
Bi arrautza egiten ditu emeak eta 28 egun pasa ondoren jaiotzen dira txi-
tak. Bi hilabeteren buruan hegan egiteko gauza izaten dira.

176
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 177

Bidaiarako prestatzen
Irailaren hasieratik milaka kurrilo elkartzen dira Suediako land
uhartean. Bertatik Rgen uhartera joaten dira. Hemen elkartutako
30.000 kurrilo, Alemania barneko beste 15.000rekin batera, hegoalde-
rantz abiatuko dira.

Kurriloen habitata Alemaniako iparraldetik Siberiaraino hedatzen da.

Bidaiako mapa

177
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 178

Bidaiarako prest
Kurriloen migrazioa irailean hasten da, gutxi gorabehera. Negua hurbil-
tzen den heinean hotza dator eta lehenbailehen alde egin beharra dago jana-
ria aurkitu ahal izateko.
Gauez eta egunez taldea gidatzen duenaren atzetik V forman joaten dira
hegoalderantz, bataz beste 40-70 km orduko abiaduraz.
Bidaian zehar kurriloak gelditu egiten dira atsedena hartu eta elikatzeko.

Taldearen aurreko muturrean airearen aurka borroka eginez doan


kurriloa azkar nekatzen da, horregatik sarritan txandatzen dira,
txirrindulariek egin ohi duten bezala.

Neguko egonlekua
Frantzian egonaldi batzuk egin
ondoren, kurriloak Iberiar penintsu-
lara iristen dira urria eta urtarrila bi-
tartean. Gehienentzat bidaia Extre-
maduran amaitzen da. Lurralde hone-
tan aurkitzen dute beraien janaririk
gogokoena, arteak emandako ezkurra.
Aurrerago, neguan, erein berri diren
zekaleak jango dituzte. Eta otsailean
Europako iparraldeko lurraldeetarako
itzulera prestatuko dute.
Ezkurrak jaten dituzten bitartean ez da
arazorik sortzen, baina landatutako
lurretan sartzen direnean

178
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 179

Kurriloa eta historia


Antzina-antzinatik gizakiak txundi-
tuta begiratu izan dio kurriloari hegan
egiteko duen dotoreziagatik; era berean
miretsi izan dute hegazti honen fidelta-
suna, bikotea bizitza osoan elkarturik
egoten baita.
Erdi Arora arte, kurriloak ia Europa
osoan aurki zitezkeen. Gerora, lurralde
zingiratsuak lehortu egin zituzten, neka-
zaritzarako edo hiriak eraikitzeko. On-
dorioz, habiak egiteko lurralde hezeak
behar dituzten hegazti hauek desager-
tzen hasi ziren.
Suediarrentzat kurriloa pertsonaia
garrantzitsua da. Monumentuak ere
eraiki dizkiote.
Kurriloa babesturik
Gaur egun, kurriloek Europako iparraldean, batez ere, egiten dituzte
beren habiak. Nazio eskandinabiarrek neurri gogorrak hartu dituzte ku-
rriloak bizi diren lurralde hezeak eta basoak kontserbatzeko. Europako
beste nazio batzuek ere hauen babespenerako legeak onartu dituzte.

Zorionez oraindik ere


badaude pertsonaren
ustiapenetik aparte gelditu
diren lurralde zingiratsuak.

179
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 180

Bidaiako arriskuak
Beste zenbait hegaztirentzat bezala, kurriloarentzat ere kable elektriko-
ak izugarrizko arriskua dira. Gainera Iberiar penintsula ehiza garaian ze-
harkatzen dute. Kurriloa babestuta egonda ere, gerta daiteke bat edo bes-
te, norbaiten okerrez, ehizatzea. Bestalde, ehizatzen ez dituztenak ere kal-
teak izan ditzakete beren atseden lekuetan daudenean ehiza-zakurrek
izutzen badituzte.

Ingurugiroaren aldaketak
Lehen abelazkuntzarako erabiltzen
ziren hainbat lurralde, eta kurriloen
atseden leku zirenak, gaur egun haziak
erein eta landuak daude eta kurriloek
haziak jaten dituztela gogoan eduki
behar da. Gerta daiteke hazi horiek,
kurriloen janari direnak, tratamendu
kimikoren bat izatea, eta hegaztientzat
kaltegarriak izatea substantzia kimiko
horiek. Bestalde, nekazariek begi txa-
rrez ikusten dituzte hegazti hauek eta
ahalegin guztiak egiten dituzte uxatze-
ko. Era berean, negua pasatzeko ohi-
turaz aukeratzen zituzten artadiak de-
sagertzen doaz pixkanaka. Kurrilo batzuk oso azkarrak dira! Hazien
azal kutsatua utzi eta barrukoa bakarrik
jaten dute.
S.O.S.
Natura babesteko sortu diren hainbat elkartek ekintza batzuk martxan
jarri dituzte kurriloei laguntzeko. Adibidez, Alemanian habiak egiteko gu-
neak egokitu dizkiete. Frantzian gune batzuetan janaria eta lasaitasuna es-
kaintzen zaie, ereindako eta landutako lurretan sar ez daitezen.

180
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 181

KURRILOA

Kurriloa (Grus grus)


Animalia mota: Hegaztia.
Ezaugarriak:
Altuera, 78 cm-tik 1,40 m-ra.
ak.
Gorputz liraina, lepo eta hanka luze
Lumaje grisaxka.
ko erdialdean egiten dituzte.
Habiak Europako iparraldean eta Asia
Landarez eta zomorroz elikatzen dira.
n dute.
Neguan lurralde epeletara migratze

Udazkenean, migrazioari hasiera eman aurretik, kurriloak toki jakinetan elkar-


tzen dira. Gero, abiatzen direnean, gau eta egun egiten dute hegan oso altu, V for-
mako taldetan. Noizean behin lurrera jaisten dira, atseden hartzeko eta elikatzeko,
baina berehala ekiten diote bidaiari. Helmugara iristean, poliki-poliki hartzen dute
lurra, beren beharrei hobekien egokitzen zaien tokia aurkitu ahal izateko.
Lurralde zingiratsuetan, ibai ertzetan eta aintziretan bizi ohi dira.
Kurriloaren mugimenduak arinak eta dotoreak dira. Erraz aireratzen da hegoak
indar handiz astinduz nahi duen garaiera hartu arte, ondoren lepoa eta hankak lu-
zatzen ditu eta zuzenean joaten da bere helburura.
Kurriloa hegazti azkarra eta arretatsua da. Multzo handitan hegan doazenean,
batzuek zelatari lana egiten dute, taldearen segurtasuna ziurtatzeko. Kurriloaren
ezaugarri aipagarrienetako bat zuhaitzetan ez pausatzea da.
Animalia hauek haziz, belar samurrez eta zelaietan hazten den edozein landarez
elikatzen dira. Fruituak oso gogoko dituzte; harrak eta intsektuak ere jaten dituzte.
Zingirak berdatzen eta sastrakak hos-
toz betetzen direnean egiten dituzte ha-
biak. Bi arrautza jartzen dituzte aldiko
eta bai arrak eta bai emeak hartzen dute
parte inkubatze-lanetan. Ezkutuan egiten
dituzte habiak eta arriskuren bat suma-
tzen dutenean, isil-isilik, hegan egin gabe
aldentzen dira habia dagoen tokitik. In-
kubazioak 28 egun irauten du, eta ku-
meak beren kasa bizitzeko gauza izaten
Belarrez egindako habia nahiko handia izaten
da eta urez inguratutako tokian egiten dute, dira berehala.
babestuago egon dadin.

181
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 182
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 183

AURKIBIDEA

Izarren hautsa 4
Munduaren eta gizadiaren jatorria 6
Labean egosita 8
Charles Darwin 9
Gure zientzialariak 10
Prentsako testua 11
Poemak 12
Hiru Emakume Urdinak 13
Hiru Emakume Urdinen begi bakarra 16
Bideo-joko berria 19
Ilustratzaileak 23
Eguzkia 26
Bertsoen unibertsoa 27
Ba al zenekien 28
Planetak 30
Txisteak 32
Bazekiten euskalduna zela baina ez hainbeste 34
Kontatzeko edo antzezteko txisteak 35
Aberriaren mugak 38
Prentsako testua 39
Orientatzeko tresnak 40
Poemak eta kantak 42
Mendiko ibilaldia 44
Ibaiak 46
Urtegiak 48
Etxe aurreko bidea 50
Nafarroako erresuma 54
Euskarazko lehen idatziak 56
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 184

Justizia ala bidegabekeria? 58


Forjarien kanta 60
Gernikako arbola 62
Hablame en cristiano 63
Prentsako testuak 64
Banderak grafiko balira 70
Ba al zenekien 72
Munduko hizkuntzak 73
Ba al zenekien 74
Nola esaten da? 75
Jolasak 76
Ekoizleak 78
Ni aberatsa naiz (zatia) 79
Iparraren eta Hegoaren arteko elkarrizketa 80
Hego haizeak iparrerantz jotzen duenean 81
Mazisi Okeita Denbelek 86
Poemak 87
Prentsako testua 89
Mugimendua elektrizitate, elektrizitatea mugimendu 90
Ama, goseak nago ni 92
Aita Periko 93
Laborategirako oharrak 94
Patata: lurpeko altxorra 96
Bitaminen deskubrimendua 97
Platanozko irabiakia 99
Txisteak 100
Biba Rioja 102
Bizkaiko txerriari jarriak 103
Erran zaharrak 104
Hortzeria 105
Igarkizunak 106
Bihotzerrearen kulpaz 107
Hesteetako gaixotasunak: beherakoa eta idorreria 112
Prentsako testua 113
Begiak bete argi 114
Txori kantariak, poeta hegalariak 119
Txinatar itzalak 124
Arkimedes 126
TXAeIRA5 19/2/08 13:23 Pgina 185

Ispiluekin jolasean 122


Kaleidoskopioa 123
Erised-eko ispilua 130
Metro bateko letrak 133
Nire ostadarra 136
Ba al zenekien 137
Prentsako testuak 138
Braille idazkera 140
Nola hitz egin gormutu batekin 141
Mutil koskor bat itsu aurreko 142
Hitzik gabeko komunikazioa 144
Gorputzarekin hotsak sortzen 146
Animaliak eta landareak barra-barra 147
Olerkiak 148
Bizidunen arteko harremanak 150
Kukuarenak 152
Txisteak 157
Ba al zenekien 159
Apoak ipuinetan baino ez 160
Zebra-muskuilua 162
Fotosintesiaren garrantzia 163
Algak eta likenak: sailkatzen zailak diren bizidunak 164
Goroldio mutua 165
Igarkizunak 166
Pello Telleriaren amesgaiztoa 168
Paradisuko atean 172
Astoa eta txarria 173
Erbia eta dortoka 174
Europako iparretik hegora 176
Kurriloa 181

You might also like